Artxiboak: Abendua 2006

2006-12-15

Permalink 10:23:28, Atalak: Toponimia, Aiara, Albisteak, 212 hitz  

Laudioko mapa toponimikoaren aurkezpena

Atzo, abenduak 14, Laudioko mapa toponimikoa aurkeztu zuten udaletxeko hitzaldi-aretoan Laudioko alkateak, Jon Karla Menoyok, eta Felix Mugurutzak, euskara teknikaria. Felix, gainera, lanaren alde linguistiko eta historikoaz arduratu da. Mapa azken urteotan egin diren ikerketen emaitza da: herriko 539 toponimo biltzen ditu eta erabilpen praktikoa izan dezan burutu da; hala, kale, auzo, baserri eta baita inguru eta leku garrantzitsuen izenak ere agertu eta normalizatu dira. Maparen atzeko aldean, berriz, herri osoaren ortoargazki bat eta jakingarri historiko eta etnografikoak daude. Lanaren ezaugarriak eta asmoak Felixek azaldu zituen zehatz-mehatz power-point bidezko aurkezpen batekin.




Aurkezpenean nabarmendu zen lez, Udalarentzat mapa hau Laudioko herriari itzultzen behar zion ondarea da, azken hogeita hamar urteetan egin diren bilketen ostean. Hala, egitasmo ezberdinak direla medio horretan jardun duten pertsonen lana goraipatu gura izan zuen Felix Mugurutzak, euren ekarpenarekin gabe maparik egongo ez zelako, jakina. Aipatutako ikerlariak (Andoni Gorostiaga, Bittor Arbizu eta Kepa Barañano) hantxe zeuden, eta euretako bat, Bittor Arbizuk hitza hartu zuen bere esperientzia kontatzeko.

Azkenik, jendeak hainbat galdera eta iritzi plazaratzeko aukera izan zuten eta solasaldi interesgarria sortu zen. Bertaratutakoek maparen ale bana hartu zuten, eta gabon ostean herriko etxe guztietara bidaliko da, lanaren asmoak eta toponimo batzuen normalizazioan izan diren aldaketak azaltzen dituen liburuxka batekin. Horretaz gain, Laudioko Udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da pdf formatuan.

2006-12-04

Permalink 13:29:17, Atalak: Toponimia, Albisteak, 127 hitz  

Etxebarriko Toponimia

Aurreko astean, azaroaren 30ean hain zuzen ere, Labayru Ikastegiak argitaratutako "Etxebarriko Toponimia" izeneko liburua aurkeztu zen. Liburuarekin batera, herri horretako mapa toponimikoa ere eman zen ezagutzera. Ekitaldia Etxebarriko Udaleko osoko bilkura aretoan burutu zen eta bertan Pedro Lobato –Etxebarriko alkatea–, Adolfo Arejita –Labayru Ikastegiko zuzendariordea–, Gotzon Lobera –Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia– eta Asier Bidart –ikerketaren zuzendaria– egon ziren.


Bertan ikerketaren berri eman zen eta liburu eta maparen ezaugarriak aurkeztu eta ostean, on-line prestatu den informazioaren erakuspena egin zen. Aretoa bete-beteta egon zen informante, laguntzaile eta herritarrekin; guztira, 50 lagunetik gora batu zen. Entzuleak pozik lotu ziren mahaikideak emandako azalpen eta erakuspenarekin. Ekitaldiaren amaieran liburu bana eman zitzaien ikerketan lagundu duten informante, laguntzaile eta bertaratu zirenei.

Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution