Labayru Ikastegiak "
Bizkaiko Onomastika Datutegia" datu-basea ipini du sarean. Bertan,
Labayruko Onomastika Sailak ikertu dituen herrietako toponimia kontsultatu daiteke, lau esparruko bilatzaile baten bitartez:
"herria", "auzoa", "entitatea" eta
"edozein eremu". Bilaketa egiteko, dena dela, nahikoa da "herria" izeneko atala betetzea. Momentuz, Etxebarriko Elizateko toponimia bildu da sisteman, baina datu-basea osatu ahala beste hainbat herritako toponimia ikusi ahal izatea espero da.
Aipatu beharra dago, toponimo bakoitzaren forma normalizatuaz gain, idatzizko dokumentazioa, ahozko datuak, batutako etnotestuak edota lekuetako argazkiak ere ikusi daitezkeela.