Gaur 19:30etan,
Okondoko kultur etxean Felix Mugurutzak eta biok Euskarak herri horretan izan duen eta duen presentziari buruzko hitzaldi irekia emango dugu.
Artziniegan eta
Arespalditzan eman ditugun hitzaldien plateamendu berberarekin burutuko dugu, lehenengo Okondon eta inguruetan euskararen ibilbide historikoa birpasatuko dugu (lekukotasunak, toponimia, Ulibarriren lanak eta ekimenak...) eta ondoren gaur egungo eta etorkizuneko egoeraren gaineko solasaldiari emango diogu bidea. Aurrekoetan oso pozik geratu ginen bertaratutakoek izan zuten parte hartzearekin eta euskalduntzeaz eta hizkuntzari buruz egin zituzten ekarpenekin. Ia oraingoan ere horrela gertatzen den.
Euskararen historiaz ari garenez, ezin ahaztu azken egunotan oso garrantzitsua izan den aurkikuntza baten berri izan dugula, ez zehazki Aiaran baina gugandik hurbil. Iruña Veleiako euskal hitzen kontuaz ere zeozer esan beharko dugu.
Non? Bilatu mapan "Okondoko kultur etxea", Laudiotik hur maparen eskumako aldean.