Mezua: Araba Euskaraz jaian Jose Antonio Gonzalez Salazar omenduko dute

2006-06-08

Permalink 09:23:38, Atalak: Toponimia, Albisteak, 237 hitz  

Araba Euskaraz jaian Jose Antonio Gonzalez Salazar omenduko dute

Hilaren 18an, Araba Euskaraz jaia dela eta, Jose Antonio Gonzalez Salazar ikerlari nekaezinak omenaldia jasoko du. Jose Antonio Gasteizen jaio en 1940. urtean, jatorriz Kanpezukoa zen familia batean. Seminarioan egin zituen ikasketak eta hainbat urtetan Bernedoko abadea izan zen, harik eta Domaikiara aldatu zen arte. Hantxe dabil gaur egun, hain zuzen, Zuiako haraneko herri txiki horretan.

Esan bezala, Gonzalez Salazar ikerlari sutsua izan da toponimiaren arloan. Arabakosalazar toponimia biltzen, esaterako, lan itzela egin du eta herrialdeko bazter guztietan ibili da urte luzetan herritarren ahotik leku-izenak jasotzen. Lan horren emaitza da "Cuadernos de Toponimia" bilduma, non zortzi liburukitan bildutako corpus zabal guztia agertzen den eskualdeka sailkatuta (Lautada, Mendialdea, Aiara...). Toponimoen ahozko forma literala agertzen da beti ere, ez dago forma historikoen erreferentziarik edota jatorrizko formaren berreraikuntzarik. Izan ere, bere bilketan ez zion toponimia historikoari arretarik eskaini, premiazkoago ikusi baitzuen pertsona nagusiekin batera desagertzen ari zen jakintza bat ahalik eta arinen jasotzea. Hortaz, berari esker galtzear zegoen ahozko altxor toponimikoa salbatu egin da, neurri batean behintzat, eta Arabako leku izenak aztertu gura dituen edozeinek ezinbestekoa du bere ekarpena.


Etnografian ere lan baliotsuak egin ditu, hala nola 1969an argitaratu zen Notas sobre la vida agrícola de Bajauri, Obekuri y Urturi edota Euskal Herriko Atlas Etnografikorako Bernedoko inkesta osoa. Horretan dihardu gaur egun ere, Etniker taldearen barruan herri xehearen bizimodua biltzen, galbidean dagoen bizimodu baten azken aztarnen atzean. Tartean, jakina, onomastika eta toponimia.

Ondo merezitako omenaldia, zalantza barik.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution