Euskararen historiaz ari garenez, ezin ahaztu azken egunotan oso garrantzitsua izan den aurkikuntza baten berri izan dugula, ez zehazki Aiaran baina gugandik hurbil. Iruña Veleiako euskal hitzen kontuaz ere zeozer esan beharko dugu.
Non? Bilatu mapan "Okondoko kultur etxea", Laudiotik hur maparen eskumako aldean.
Esan bezala, Gonzalez Salazar ikerlari sutsua izan da toponimiaren arloan. Arabako
toponimia biltzen, esaterako, lan itzela egin du eta herrialdeko bazter guztietan ibili da urte luzetan herritarren ahotik leku-izenak jasotzen. Lan horren emaitza da "Cuadernos de Toponimia" bilduma, non zortzi liburukitan bildutako corpus zabal guztia agertzen den eskualdeka sailkatuta (Lautada, Mendialdea, Aiara...). Toponimoen ahozko forma literala agertzen da beti ere, ez dago forma historikoen erreferentziarik edota jatorrizko formaren berreraikuntzarik. Izan ere, bere bilketan ez zion toponimia historikoari arretarik eskaini, premiazkoago ikusi baitzuen pertsona nagusiekin batera desagertzen ari zen jakintza bat ahalik eta arinen jasotzea. Hortaz, berari esker galtzear zegoen ahozko altxor toponimikoa salbatu egin da, neurri batean behintzat, eta Arabako leku izenak aztertu gura dituen edozeinek ezinbestekoa du bere ekarpena.
Ondo merezitako omenaldia, zalantza barik.
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak