Atzo
Zornotzako alkateak
hitzarmen bat sinatu zuen Andres Urrutia euskaltzainburuarekin udalerriko toponimia aztertu eta normalizatzeko. Igorreko bi ikerlari,
Rakel Iruarrizaga eta Ane Olabarri, arduratuko dira azterketa toponimikoaz, beka baten bidez eta Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko kide den
Iratxe Lasaren zuzendaritzapean. Horretarako, urte biko epea daukate eta 30.000 euro jasoko dute. Ikerlariek atzoko ekitaldian zehaztu zuten lehenengo eta behin artxiboetako dokumentazioa arakatuko dutela, eta ostean ahozko bilketa burutuko dutela Zornotzan.
Zornotza