Norbaitek azaldu beharko lieke horrelakoak botatzen duten ahohandiei zer ote den elebitasuna. Ez dute hau irakurriko, baina tira, saiatzearren:
ele+bi> hizkuntza bi; bi+lingua> dos lenguas.
Erraza da, eurek ere ulertzeko modukoa (hori marka!).
Eta zein da kontua orduan? Bada, nik dakidala, ez Gipuzkoan ez Bizkaian (ezta Araban ere, seguru aski, baina kasu apur bat ezberdina da grafiaz gain fonema bat aldatzen da eta) hizkuntza bakarra dago, euskara, eta ondorioz, hizkuntza horren grafiaren bitartez arautu behar dira. Ez dago bi hizkuntzetako tradizio paraleloa, gaztelaniazko izen bat eta beste bat euskarazkoa, grafia kontu hutsa baino ez da. Eta kito, horrela ofizializatu ziren Katalunia zein Galizako herrialdeen izenak galegoz eta katalanez. Baina euskara bestelakoa ei da. Eta Spain is different.
Azken erantzunak