Aurreko ostegunean,
Artziniegako VI. Euskararen Asteko ekitaldien barruan, Felix Mugurutzak eta biok hitzaldi ireki bat eman genuen euskarak Artziniegan eta inguruan izan duen presentziaz, iraganean zein gaur egun. Lekukotasun historiko batzuk aurkeztu genituen eta toponimiaz ere jardun genuen, alde horretatik gure eskualdeak duen garrantzia azpimarratuz. Hitzaldira 20 bat lagun hurbildu ziren, baita parte hartu ere, batez ere azken urteotako ibilbidea berbagai izan zenean (eskola, euskaltegia, kaleko erabilera...). Jendea gustura geratu ei zen, edo behintzat horixe esaten digute txapa eman genuenoi. Nik uste dut ondo egon zela. Hitzaldirako erabili genuen power-pointeko aurkezpena hemen deskargatu dezakezue (
Deskargatu ahal izango duzue, laster, momentuz ezin dut igo), baita banatu genuen dokumentazioa ere,
euskaraz zein
erdaraz. Hilaren 31an antzeko hitzaldi bat emango dugu Arespalditzan domeka horretan (ekainak 4) bertan ospatuko den Aiaraldeko Euskal Eguna dela eta,
"Euskara Aiaraldean: iragana, oraina eta etorkizuna" titulupean.