Hernan Sáez de Vallejo Batxilerra, beraz, Artziniegara etorri zen eta berton Arteko Santutegiaren ondoan zegoen putzua hartu zuen abiapuntu Artziniegako mugak zeintzuk ziren eta nondik pasatzen ziren zehazteko. Oinez egin zuen mugetan zeharreko ibilbidea eta, horrela, eman zuen sententzian zenbait lekuen izenak aipatuz joan zen. Izen horiek guztiak nahiko ondo kokatu ditzakegu gaur egun ere Artziniegako hiriaren jurisdikzioaren mugei jarraiki.
Toponimoak dakartzan txatalak honela diosku:
“....del mojón que está cerca del pozo de Santa María de la Encina e dende como va al manzanal de mi el dho Lope García de San Pelayo e derecho al paso de el Vadillo e dende por el arroyo de Arriega abajo derecho (...) antés que llegue al camino real que va de Arziniega a Gordexuela se ponga un mojón (...) que así se pusiere a zerca del dho camino real cabo el dho arroyo de Arriega derecho como va al solar de Galavidarru (...) en dende abajo se alimite por el mismo camino real como va a las peñuelas de Alambarri e dende por la orilla de las heredades labradas e por los mojones de encima del solar de Urtabe que parte el exido de las heredades de dicho solar fasta el arroyo de El Vicho e por entre las heredades (...) arriba fasta el mojón que está puesto cabo a la fuente de Ureta (....) por el río arriba entre las heredades e exido de Axpuro según está mojonado entre los de Llanteno e los de dha villa fasta la cruz de Lopetarache (...) e dende por la orilla de los exidos fasta la casa de San Román e dende como baxa al pozo negro abajo de Sojoguti e dende el cuerno de Artumiaga e dende como le dicen la presa vieja de Arrazuría e dende al valle arriba entre el exido de Ochati y Rudavala e las heredades del solar de Gordéliz fasta el exido de la bandera e volviendo por encima de Gordéliz a la era de el pando (...) e dende las Teriallas entre las heredades y el exido fasta el Trechuelo e dende volviendo hacia el Arrastraduero entre las heredades y el exido al mojón que está enla cruzada de Martín Barrena e dende abaxo fasta el mojón de los nozedos de San Miguel e dende al mojón de la entrada de el manzanal al mojón del Pozo de Santa María de la Encina; declaramos e mandamos, que todo lo contenido dentro de estos límites aziala villa de Arzeniega, quede por termino y jurisdicción de la dicha villa, para agora e para siempre jamás.”
Ez da zerrenda luze eta sakon bat, baina ez da inolaz ere hutsaren hurrengoa. Lehenengo begiradan ere gaur egun bizirik dauden toponimo batzuk identifikatzen dira (Axpuro, San Román, Artumiaga, Ureta...), guganaino ahoz heldu ez diren beste batzuen ondoan (Galavidarru, Arrazuria, Arrastraduero...). Esan bezala, dena dela, ez da gaitza egiten aipatutako toponimoak geografikoki kokatzea.
Beste alderdi deigarri bat ere nabarmendu beharra dago, hain zuzen ere zelan agertzen diren hain denbora zaharretan ere euskal toponimoak toponimo erromantzeen ondoan. Irudia ikusita, esango nuke halako bereizketa geografiko bat egitea ez dela zaila, izan ere antzeman daiteke euskal toponimoak nagusi direla Artziniegak Gordexola eta Llantenorekin zituen mugetan eta erromantzeak agertzen direla argi eta garbi Retes de Tudela edota Santa Kolomarekin muga egiten zuten parajetan. Ondorengo mendeetan ere, adibidez XVII. mende hasierako udal-ordenantzetan agertzen diren toponimo zerrendetan, antzeko egoera bat barruntatu dezakegu mugen barruko toponimian: toponimo gehientsuak (eta generikoak ez direnak) nagusiki euskaldunak, eta beste parte garrantzitsu bat erromantzea. Horren antzeko egoera topatu dezakegu hurreko beste herri batzuetan, besteak beste Zallan, Galdamesen edota Sopuertan, non antzinako denboretatik ere toponimia mistoa azaltzen den.
Hori guztia ikusita eta beste lekukotasun batzuen argitan zer esan daiteke hipotesi moduan? Nik hiru puntutan laburbilduko nituzke aukerak:
· Artziniegako Hiria hizkuntza bien arteko mugan bertan zegoen, eta hiria izanda, egoera nahasian, ez baita berdina baserri-giroa eta giro giro urbanoa. Horregatik islatzen da antzinatik egoera mistoa toponimian
· Itzulitako toponimia baten aurrean gaude, eta horregatik izaten dira toponimo erromantzeak generikoagoak, eskribauak berarentzat errazagoak zirenak itzultzen zituelako. Benetako toponimo erromantzeak historikoki erdaldunak izan diren herriekiko mugetan baino ez ziren ageriko (Retes de Tudelarekin, adibidez). Arabako Batzar Nagusietako 1671ko aipamenak hipotesi honen aldekoa da.
· Euskararen galera zaharra da, eta jadanik XV. mendean agertzen diren toponimo euskaldunak arrastoak baino ez dira. Ordurako gaztelania izango litzatekeen, beraz, hiritarren ohiko hizkuntza, Llantenok eta Gordexolak artean euskaldun irauten zuten bitartean, eta eurekin batera Artziniegako auzo txiki batzuk.
Hipotesi hauetatik (eta jaurti litezkeen beste batzuetatik agian) zein ote den benetakoa, zuzena, hortxe dago koska eta misterioa, toponimiaren azterketa lagun, egunen batean argituko dena, beharbada.
Nik neuk adibidez“Onomástica de la Tierra de Ayala” lanari esker izan nuen Aiarako toponimia-ikerketekin lehenengo harremana. Hiru liburuz osatutako lan zabala da, eta lehenengoa, toponimiari dagokiona, 1989an atera zen argitara. Bertan, historikoki Aiarako Lurra osatu duten herrietako toponimia historikoaren zerrenda ematen da (Amurrio, Okondo, Aiara bera eta Artziniegako herriak). Geroztik onomastikari eskaini zion beste liburuki bat, eta azkenik aurrekoetan emandako toponimo eta abizenen aurkibide etimologikoa osotu zuen. Gaur egun, lan horren alderdi asko hobetzeko modukoak begitantzen zaigun arren –eta benetan hobetzeko modukoak lirateke- horrek ez dio ezelako garrantzirik kentzen, inoiz ez delako egin hain asmo handiko ikerketarik gurean, eta gutxitan seguru aski Euskal Herriko beste eskualdeetan. Halandaze, tentuz hartu behar dira Barrenengoak emandako zerrenda eta etimologia batzuk, berak azken urteotan aitortzen zuen legez, baina ezin dugu ahaztu bere garaiaren semea izan zirela, bai Barrenengoa bai Barrenengoaren lana eta liburuak.
Beste arlo batzuetan ere lanean ibili zen Federico Barrenengoa, buru-belarri gainera, esaterako Aiarako euskalduntze mugimenduan, AEKn edota ikastoletan. Aiarako euskararen lekukotasunak ere berak batu zituen XX. mendeko azken urteetan, ozta-ozta, eta hari esker dauzkagu esku artean Aiarako azken euskaldunen ahotsak. Horretaz zenbait artikulu idatzi zuen eta bere liburuetan ere testu eta jakingarri batzuk azaltzen dira. Historian ere jardun zuen, eta horren emaitza da bere azken lana: El valle de Ayala (I): de la prehistoria al siglo XVI. Lan horren bigarren atalean ei zebilen lanean osasuna trakestu zitzaion arte.
Euskaltzain urgazlea zen 1979. urtetik ona, eta azken urteotan errekonozimendu instituzionala heldu zitzaion; hala, 2004.ean ohorezko euskaltzaina izendatu zuten. Urte horretan bertan “Urteko Amurriarra” bihurtu zen.
Goian bego.
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
