Mezua: Herria tageatzen

2005-12-14

Permalink 21:51:36, Atalak: Toponimia, Artziniega, Besterik, 129 hitz  

Herria tageatzen

Denborapasa moduan egiten hasi naiz, Tagzania marabillosuaren funtzionamendua probatzearren -zeren aspaldian entzuna eta ikusia eduki arren ez neukan erabili-, baina apurka-apurka, gustua hartu eta Artziniegako auzo guztiak eta mendi batzuk markatu ditut munduko mapan.

Inguruko herri batzuk ere agertzen dira mapan (Llanteno, Balmaseda...); erreferentzia geografiko moduan hartzeko baliagarriak suertatu daitezke.

Mapan markatuta dauden puntuetan klik eginez gero izena ikusi daiteke. Esan bezala, besteak beste, Artziniegako hiriaren menpean dauden auzoak eta herriak daude. Honako hauek dira auzoak, adibidez:

Bazter hauetan google earth-ek duen kalitatea ez da bereziki ona, baina orain arte letretan edota argazkitan erakutsi ditudan toponimoak ikusteko beste modu polit bat da. Goitik, sateliteak bagina lez.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Luistxo [Bisitaria] · http://www.tagzania.com
aupa aizu, Euskal Herriaren mendebaldeko mutur hori norbait ederto ari zela gordetzen ikusia genuen... Lastima, bai, oraingoz zure interesen eskualde hori juxtu juxtu erresoluzio haundiko ingurutik mendebalderago geratzea. Ze zeure herrietatik gertu, Alonsotegin adibidez, http://www.tagzania.com/item/6336 erresoluzio handia daukate. Iritsiko dira lurralde gehiagotara bista eder horiek!
Permalink-a mezu RSS 2005-12-15 @ 10:34
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Bai, pena da Alonsotegikoaren moduko erresoluzio ona ez izatea, baina tira, helduko da momentua, bai.

Zorionak tagzaniagatik, Luistxo, kostatu zait erabiltzen hastea baina azkenean konturatu naiz itzela dela eta leku konkretuak hizpide dituen blog honetarako lagungarri perfektua dela.
Permalink-a mezu RSS 2005-12-15 @ 12:18
Bidaltzailea: nkrtrri [Bisitaria]
Atxomi, ez nuen ezagutzen, bai toponimo bitxia! Kontaiguzu zerbait izen horretaz.
Permalink-a mezu RSS 2005-12-15 @ 20:17
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Aspaldiko, Nkrtrri jauna! Beti bezain zorrotz ikusten zaitut, deigarrienari erreparatuz eta azalera ekarriz ;-).

Atxomi: bai, toponimo bitxia da, oso. Auzo txikia da, gaur egun baserri bakarra dago, Angulorantza doan errepide nagusitik gertu, apur bat gorago eta eskumatara. Nik sarritan entzun dut "Txomin" forma berria, herriak analogiaz sortu duena (fenomeno ulergarria da), eta zaharren ahotan baita "Atxomin" ere. Katastroan ere "Txomin" forma agertu ohi da. "Atxomi" forma nik Iturrateren lanetan irakurri dut, eta hori aukeratu badut ere Tagzanian jartzeko ezin nezake ziur esan "n" bakoa den jatorrizkoa.

Etimologiari dagokionez, aitortu behar dut ez zaidala ezer argirik bururatzen. "(h)atx" elementu uste dut agerikoa izan daitekeela. Oso hur, Atxomi(n) baino beheratxuago "Axpe" toponimoa ere badago, eta horrek pistatxo bat ematen digu. Amaierako n hori ontzat ematen badugu erraza da identifikatzea -min elementua, Aldamin (Zeanuri) edo Atxarmin (Legutiano) toponimoetan agertzen dena, besteak beste. Azken toponimo hau nahiko antzeko da, gainera.

Zuri zer iruditzen zaizu?
Permalink-a mezu RSS 2005-12-15 @ 21:35
Bidaltzailea: nkrtrri [Bisitaria]
Anonimatoak ematen dizun askatasuna eta zuhurtasunaren faltarekin, "igerilekura botako dut nere burua".
Atxami, izango balitz, ez litzateke saila, zuk esaten duzun bezala, -min- elementu horrekin, etimologia egoki bat moldatzea, baina ba dirudi, -o- finkatuta dagoela (antzinako dokumentaziorik?)
Antzeko zerbait aurki dezakegu inguruan? Ba, Fernando de Barrenengoak, bere toponimoen zerrendan, Amurrion, "Itxuzabala", "Itxozabala", "Atxozabala" eta "Txozabala", ematen dizkigu "Intxaurzabala"-ren aldaera modukoak. Eta Larrimben, "Atxuzabala", "Intxaurzabalaga"-rako.
Ez da ezohikoa, -min- elementua, fitonimoekin parekatua ikustea (Iramin, Sagarmin), eta Intxaurmin? ba bai, dirudienez, aurki dezakegu toponimo bezala. Ez dut aurkitu kokapen zehatzik, baina badago.
Gaurkoz, besterik ez.
Permalink-a mezu RSS 2005-12-15 @ 22:32
Bidaltzailea: Xabi Zalbide [Kidea]
Eibarko toponimoan zerrendan honakoa dakar:

Adjektibo legez, "min" oso ohikoa da ere
fitonimoen lagun, esanahia eztabaidagarria den arren (iramin(eta), sagarmin(aga), intxaurmin, e.a.).


Toponimo honen esangura argitze aldera, diozun bezala, dokumentazio zaharrean arakatu beharra dago. Ahozko formak ondo jasota daude, eta orain idatzizko iturrietan begiratu behar da, ia ezer agertzen den. Hipotesi ausarta da jatorria Intxaurmin horretan jartzea, eta ez zaio logikarik falta. Dokumentazioa ez dagoen bitartean ezin da ezer baieztatu, baina ez dago txarto pentsatuta, ez horixe... Inetik Arako eboluzioa bortitza begitantzen zait, bainaez da izango Euskal Herrian itxuraldaketa jasaten duen lehenengo toponimia.
Permalink-a mezu RSS 2005-12-16 @ 11:02
Bidaltzailea: nkrtrri [Bisitaria]
Bortitza baino gehiago, ia ezinezkoa esango nuke nik, eta Berrenengoaren zerrenda hori, ez ikustekotan, horrelekorik, inolaz ere bururatu litzaidakeen.
Barrenengoak esaten digunaren fidagarritasuna, kontutan izan beharko genuke, baina holako aldaketak bilatzekotan, gune euskaldun edo euskara azken hamarkadetan galdu dutenetan ez genuke joko behar, baizik eta, galera hori, aspaldi aspaldian jasan duten herrietan.
Ematen du eboluzioa izan litekeela Intxaur>Intxo(r)>Itxo(r)>Atxo(r) eta Barrenengoaren zerrendaren arabera, txo(r)-raino eramango gintuzke (agian Txomin aldaera ez litzateke analogiaren emaitza)
Beste n-ren erorketa batzuk aurkezten dizkigu Barrenengoak: Intxia/Itxia edo Intxausi/Itxausi, baina "i" mantentzen da.
Bai, oso zaila eta korapilatsua, baina badakizu "pofesionalak" ez garenok ausartegiak gara. Eta gainera ez naute ezagutzen eta ez dizkiot inori kontuak eman behar ;-)
Permalink-a mezu RSS 2005-12-16 @ 20:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution