Artxiboak: Abendua 2005

2005-12-14

Permalink 21:51:36, Atalak: Toponimia, Artziniega, Besterik, 129 hitz  

Herria tageatzen

Denborapasa moduan egiten hasi naiz, Tagzania marabillosuaren funtzionamendua probatzearren -zeren aspaldian entzuna eta ikusia eduki arren ez neukan erabili-, baina apurka-apurka, gustua hartu eta Artziniegako auzo guztiak eta mendi batzuk markatu ditut munduko mapan.

Inguruko herri batzuk ere agertzen dira mapan (Llanteno, Balmaseda...); erreferentzia geografiko moduan hartzeko baliagarriak suertatu daitezke.

Mapan markatuta dauden puntuetan klik eginez gero izena ikusi daiteke. Esan bezala, besteak beste, Artziniegako hiriaren menpean dauden auzoak eta herriak daude. Honako hauek dira auzoak, adibidez:

Bazter hauetan google earth-ek duen kalitatea ez da bereziki ona, baina orain arte letretan edota argazkitan erakutsi ditudan toponimoak ikusteko beste modu polit bat da. Goitik, sateliteak bagina lez.

2005-12-05

Permalink 10:04:31, Atalak: Albisteak, 131 hitz  

ETXE-ALDAKETA

Blog honek ibilbide berria hartu du. Ez, ez da pasatuko hurrengo mezuan toponimiatik umorera edo pornografiara, ez horixe, bizilekua aldatuko du soilik. Etxez aldatzen gara.

Euskal blogintza bizitzen ari den garapena izugarria gertatzen ari da azkenaldian, eta denbora kontua baino ez zen euskarazko blogen plataforma irekia abian jartzea. Blogari.net plataformak zabaldu du bidea, eta blog xume hau Bloggerretik euskal plataforma horretara egin du jauzi. Orain arteko mezuak inportatzeko modua ere izan dut, eta beraz, orain arteko zein aurrerantzean idatziko ditudanak berton ageriko dira (zin dagit berrikuntzaren bat egongo dela aurki, azken hilabetea nahiko antzua gertatu den arren).

blogari

Berriro diot, aurkezpen mezuan esan nuen bezala, hau iritzi eta parte hartze guztietara zabalik dagoen bloga dela, eta beraz, gonbidapena berresten dizuet gai honetan zeozer aportatzeko daukazuen guztioi. Paseoa luzea zein laburra izan.

Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution