Artxiboak: 2005

2005-12-14

Permalink 21:51:36, Atalak: Toponimia, Artziniega, Besterik, 129 hitz  

Herria tageatzen

Denborapasa moduan egiten hasi naiz, Tagzania marabillosuaren funtzionamendua probatzearren -zeren aspaldian entzuna eta ikusia eduki arren ez neukan erabili-, baina apurka-apurka, gustua hartu eta Artziniegako auzo guztiak eta mendi batzuk markatu ditut munduko mapan.

Inguruko herri batzuk ere agertzen dira mapan (Llanteno, Balmaseda...); erreferentzia geografiko moduan hartzeko baliagarriak suertatu daitezke.

Mapan markatuta dauden puntuetan klik eginez gero izena ikusi daiteke. Esan bezala, besteak beste, Artziniegako hiriaren menpean dauden auzoak eta herriak daude. Honako hauek dira auzoak, adibidez:

Bazter hauetan google earth-ek duen kalitatea ez da bereziki ona, baina orain arte letretan edota argazkitan erakutsi ditudan toponimoak ikusteko beste modu polit bat da. Goitik, sateliteak bagina lez.

2005-12-05

Permalink 10:04:31, Atalak: Albisteak, 131 hitz  

ETXE-ALDAKETA

Blog honek ibilbide berria hartu du. Ez, ez da pasatuko hurrengo mezuan toponimiatik umorera edo pornografiara, ez horixe, bizilekua aldatuko du soilik. Etxez aldatzen gara.

Euskal blogintza bizitzen ari den garapena izugarria gertatzen ari da azkenaldian, eta denbora kontua baino ez zen euskarazko blogen plataforma irekia abian jartzea. Blogari.net plataformak zabaldu du bidea, eta blog xume hau Bloggerretik euskal plataforma horretara egin du jauzi. Orain arteko mezuak inportatzeko modua ere izan dut, eta beraz, orain arteko zein aurrerantzean idatziko ditudanak berton ageriko dira (zin dagit berrikuntzaren bat egongo dela aurki, azken hilabetea nahiko antzua gertatu den arren).

blogari

Berriro diot, aurkezpen mezuan esan nuen bezala, hau iritzi eta parte hartze guztietara zabalik dagoen bloga dela, eta beraz, gonbidapena berresten dizuet gai honetan zeozer aportatzeko daukazuen guztioi. Paseoa luzea zein laburra izan.

2005-10-24

Permalink 20:52:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 1132 hitz  

Aguas abajo

Quedan lejos los días en que los pueblos, grandes y pequeños, vivían con los ojos puestos en cualquier corriente de agua. Rías, ríos, arroyos y manantiales daban lugar a asentamientos humanos, el río, su agua, su movimiento, era (y es, aunque ya no le hagamos mucho caso) fuente de vida. Hoy en día todo llega por largos tubos hasta dentro de casa y no nos hace falta ir al río más que para, si de caso, pasear, descansar o correr por la orilla.
arrazuria

=> Gehiago irakurri!

2005-10-17

Permalink 20:14:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 145 hitz  

Etxe bat

[irudia]
Disko gogorreko irudietan orden apur bat jartzen nenbilela, toponimikoa gertatu daitekeen argazki batekin egin dut topo. Bere garaian ez nuen atera beren-beregi izenen oihanean paseotxoa egitearren, baina uste dut ekartzea merezi duela. Goiko baserri honi Solcerro esaten zaio. Mendietako Las Llanas auzoa eta Palacio auzoaren arteko lurretan dago, muino baten tontorrean, behinola solo izandako larre zabalez inguratuta. Las Llanas auzoa legez, Solcerro baserrian ez da inor bizi, XX. mendeko bosgarren hamarkada inguruan alde egin baitzuten azken biztanleek. Katastroan eta mapa gehienetan Soncerro formarekin ageri da, baina aldaera baino ez dela ematen du, izan ere, toponimoaren esangura nahiko argia gertatzen da: So el cerro (bajo el cerro). "So" preposizioa gaur egun ez da emankorra gaztelaniaz, baina inguru hauetako toponimian sarritan agertzen da (Solafuente, Solahuerta, Socorral...), baita forma mistoak sortuz ere (Sogarai, Soulibarri...) . Bitxikeria moduan, esan behar da Soncerro toponimoa, forma horrekin, Bizkaiko Galdames herrian agertzen zaigula.

2005-10-13

Permalink 20:46:00, Atalak: Toponimia, Burgos, 1159 hitz  

Redes, cercados y lluvia.

Hace pocos días, me lamentaba yo de que justo la tarde del Sábado se empeñara el otoño en enseñar el morro a base de lluvia, fresquito y viento. Casualidades tocapelotas de la vida. Aún así, no se me pasó por la cabeza dejar para días más tranquilos un pequeño paseo toponímico que tenía programado y preparado: cámara de fotos por aquí, ortofotos, mapa, libreta, chubasquero (muy importante) y demás aperos. Ya había pospuesto una vez el tema y no era cuestión de rajarse por cuatro gotas.

=> Gehiago irakurri!

2005-10-06

Permalink 13:22:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 513 hitz  

Artziniegako kale-izendegia

Gaurkoan blogaren betiko estilotik urrunduko naiz, apur bat, irakurleen baimenarekin.

Artziniegako euskara batzordea sortu zenetik hona, ezin dezaket esan arrakasta handiko ibilbidea egin dugunik, sortzea bera arrakasta txikitzat jo daitekeen arren, kontu askotarako basamortu kulturala den udal batez berbetan gabiltzala kontuan harturik. Beste gai askoren artean, herriko toponimiaren inguruan hausnarketa bat baino gehiago egin izan genuen bere garaian eta udalak ez zuen ardura handirik hartu. Azken aldian, arlo honetan aurrera egin gurean edo, kale-izendegia hartu dugu aztergai batzordetik kanpo Albertok (Aiarako euskara teknikaria) eta biok, Mikel Gorrotxategiren laguntza ezinbestekoaz, helburu oso argi batekin: izendegia normalizatzea, zuzentzea eta euskarazko bertsio egokia eman.

Gaur egun kaleen izen ofiziala gaztelaniazkoa baino ez da, 20 urtetik hona nahiko zabal ibili diren arren euskarazko bertsioak (Goiko Plaza, Jauregia, Artea...). Argi dago elebiduna izan behar duela (hizkuntza ofizial bi dauden neurrian), baina elebidunaz gain, zuzena izan behar du, eta Artziniegan kale eta auzo batzuei modu ez-ofizialean zein ofizialean jarri zaien izen euskalduna batzuetan ez da oso zuzena izan, irizpide barik egin delako. Hala nola, 2000, urtean "plan partzialean" izendatu ziren kaleak.

Honetarako, Euskaltzaindiak txosten bat egin eta udalaren esku utziko du, izendegiaren kale bakoitzerako proposamen bat eginez. Txosten horretan "polemikoak" gerta daitezkeen aldaketa batzuk proposatzen dira, baina dokumentazioa eta zientzia gure alde dugula, beti ere. Ikus ditzagun adibiderik deigarrienak:

·Alde zaharreko kaleen izenak: Erdaraz, Abajo, En Medio eta Arriba izenez ezgutzen ditugun kaleak euskaraz Goiko Kalea, Erdiko Kalea eta Beheko Kalea dira plaketan, eta hala esaten diegu euskaraz herrian, nahiko onartu dugu izendapen hori. Ez dut esango izen okerra denik, baina bada euskaraz Erdi Aroko egitura hau duten kaleak izendatzeko modu jator-jatorra: Barrenkale, Artekale eta Goienkale (adibideak ugariak dira Bizkaian eta Araban). Euskaltziandiak hauexek proposatuko ditu, baina badakit beharbada udalak eta auzokoek onartzea ez dena erraza izango. Ikusiko dugu.

·Puerta de la Villaren kasurako, alde batetik euskarazko izena proposatuko da (Hiriko Atea), eta bestetik "calle" edo "kalea"-rik ez agertzea ere proposatzen da

·El Soto izeneko kale bat dago, eta hantxe dagoen toponimo batetik hartzen du izena. Dokumentazioan arakatuz gero, toponimo honen euskarazko bertsioa izan daitekeenarekin egiten dugu topo: Zaldua. Leku izen hay Lopez de Gereñuk ahoz jaso zuen, eta honetaz gain dokumentu zaharretan agertzen da. Beraz, Euskaltzaindiaren proposamena Zaldua/El Soto forma izango da.

·San Antonio auzoaren kasuan proposatuko dena ere polemikoa izan daiteke, izan ere, izen hori XIX. mendean eraiki zen Paduako San Antonioren ohorezko ermitatik datorkio, eta lehengo izena Barratxi zen (gaur egun leku eta zubi baten izena da hau). Euskaltzaindiak soilik euskarazko izen zaharra ofizializatzea gomendatuko du.

Badira, noski, gomendio eta proposamen gehiago txostenean, baina susmoa dut kasu gehienetan ez dutela arazo handirik emango, hori uste dut, behintzat. Beste kontu bat da gai honi heltzeko borondaterik dagoen, edo, betiko moduan, traba baino ez den gertatzen.

Azken batean, zoro batzuoi izan ezik, nori interesatzen zaio toponimiarekin ganoraz jokatzea?

Testu hau duela hamaika hilabete idatzi nuen (eta 11 hori literala da, ez esaldi egina). Kontua orduan zegoen horretan dago, gutxi gora behera. Egin zen handik hilabete batzuetara proposamenaren aurkezpena, jendea hurbildu zen, atera ziren zalantza eta galdera batzuk, baina kontua geldirik dago, erabat.

Proposamenaren dokumentua deskargatzeko egizu klik hemen

2005-09-27

Permalink 22:10:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 938 hitz  

Junto al río

Hace pocos días, mientras íbamos caminando hacia Sojoguti, decía que estas tardes del otoño temprano son las mejores para disfrutar del aire, del paseo, de la tranquilidad o del deporte, y de ese verdor de la hierba que contrasta con un tono parduzco que cada día que pasa se hace más patente en los sotos, en los bosques o en los frutales. Se olvidan los sofocos del verano y el respirar resulta más limpio, más sano. Un privilegio de tardes, vamos. Hoy, como sigue la tónica de otoño apacible, daremos otro paseo no muy largo y nos iremos siguiendo el camino de hace pocos días hasta La Bárcena. Es este el nombre de una de las vegas que existen en Artziniega -villa que, como veremos, disfruta de amplias zonas de ribera-, situada hacia el suroeste, camino de Sojoguti y bajo la colina sobre la que se asienta el casco urbano.

=> Gehiago irakurri!

2005-09-20

Permalink 21:06:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 809 hitz  

Oraingoan, gutia nagusi

Gaurko ibilaldian Artziniegatik atera eta beste herri batera joango gara, lasai-lasai, erdigunetik La Barcenara doan bidetik. Lehen landa zabala eta gaur egun kiroldegia eta futbol-zelaia den erreka ondoko parajera helduta, errepidearen beste aldean egurrezko seinale batek “Soxoguti/Sojoguti” esaten digu. Haraxe joango gara, gonbidapena pozik onartuta.

=> Gehiago irakurri!

2005-09-15

Permalink 21:56:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 2033 hitz  

Junto a Tudela

Desde lo profundo del valle, en ese punto donde se dividen (o se unen, según se mire) los caminos que se adentran en tierras castellanas, uno hacia Mena y otro hacia la Meseta surcando la Merindad de Tudela y las tierras de Angulo, se atisba encaramada a la ladera sur del monte Peñalba una pequeña iglesia. Parece aislada en aquel altozano, y nada hace pensar que, detrás, oculta de nuestra vista, se encuentra una pequeña joya urbana medieval llamada Retes de Tudela. Allí nos dirigiremos, siguiendo durante apenas medio kilómetro la carretera que lleva hacia Mena. Enseguida nos toparemos con un cruce a la derecha donde indica “Retes de Tudela”. Dejamos atrás rápidamente las umbrías, los fresnos y los arces del valle y llegamos al pueblo de Gordéliz (pronunciado Gordélliz tradicionalmente). Siguiendo por el empinado camino, en poco tiempo nos encontramos casi a la par de esa iglesia que antes habíamos contemplado en las alturas.

=> Gehiago irakurri!

2005-09-12

Permalink 23:09:00, Atalak: Toponimia, 325 hitz  

Zabal(l)a estutuz

Toponimoaren atzean beti dago leku bat, toponimoari izana ematen dion zerbait. Horixe da jendeak, geuk guztiok, ikusten duguna. Horregatik, gaurkoan, beste toponimo bat azaltzea aitzakia hartuta, leku horietako bati omenaldi txiki bat egin gura diot.




Esan bezala, toponimoaren atzean errealitate geografiko bat dago, zerbait ukigarria. Toponimoak errealitate hori deskribatu egiten du; batzuetan, gaitza egiten da toponimoa eta deskribatzen duen errealitate horren arteko loturarik antzematea (galdutako hitz bat duelako, galdutako hizkuntza batean sortu zelako, deskibratzen duena desagertu delako...). Hamaika dira horren modukoak, eta horien jatorria ikertzean datza askotan toponimia ikerketen gatza eta piperra. Beste batzuetan, ostera, izena eta izanaren arteko hartuemana agerikoa da, eta toponimoa oso deskriptiboa egiten zaigu.

="font-size:100%;">Gaur dakardana bigarren mota horretakoa da: deskriptiboa, argia eta, gainera, erabilia. Artziniegan duela mende batzuk galdu zen euskara (hau ere gai mamitsua da eta momentuz, ez naiz ausartuko data zehatzak ematera), baina badira gaur egun ahoz aho erabiltzen diren euskal toponimoak, eta gurea horietako bat da. Izan ere, jende gehienak Aretxa izeneko parajea, Arteko Santutegia eta Mendieta herriko lurren artean dagoen landa eremuaz (argazkian herrigunea baino lehen ikusten dena) hitz egitean "Zaballa" izena erabiltzen du. "Zaballa" hau ez da besterik euskarazko "zabala" berbaren aldaera baino, hau da, erromantzez "ancho, amplio". Eta izan bada leku oso zabala, zelaia eta hiria baino apur bat altuxeagoa. l>ll bihurtzea nahiko ohikoa gertatzen da Euskal Herriko mendebaldeko toponimoetan (Galarraga>Gallarraga, Ulibarri>Ullibarri). Toponimo honen beste adibide batzuk Orozkon edota Urduñan dauzkagu, eta Zallan esaterako "Zaballaga" izena agertzen zaigu.*

Hain zuzen leku zabal horri egin gura diot omenaldi xume bat, zeren nik eta beste askok landak, zuhaixak eta kolore berdea ikusten dugun horretan, beste begi batzuek oso gauza ezberdinak ikusten dituzte: zementua, kaleak eta adreiluak. Zehatzago esateko, hirurehun adosatu inguru eta hamalau rotonda.

Zaballak zabal(l)a izaten jarraituko du, baina ez egin zalantzarik orain arte baino estuagoa izango dela. Lekua suntsituko dute, tamalez, baina izena ez digute lapurtuko.

* "Zalla" izena ere badirudi antzinako "Zaballa" baten laburdura baino ez dela.

2005-09-07

Permalink 22:36:00, Atalak: Toponimia, Artziniega, 432 hitz  

Mendian uso, mendian otso

[irudia]
Artziniegako alde zaharretik, hiritik hegomendebaldera begiratuz gero, zuhaitzez betetako gailur biribil bat ikusten da. Tira, gailurra ere ez da, zeren, egia esan, gaitza egiten da muino leun horren gainean punturik altuena zein den igartzea. Magaletan, bai eta tontorrean bertan ere, baso trinko bat dago, haritz txikiez josia Soxogutiraino eta Barratxiraino, hango erreketako ertzak laztantzen duena. Beste aldean, ostera, landa zabalak daude, gogo handirik barik Cirioneko lurretan beherantz eginez, harik eta La Rozako erreka topatzen duten arte. Alderdi hori jadanik Burgos da, izan ere, Artziniega mugan bizi den herria bada, Otsati mendia muga bera da, muga adminsitratiboa behinik-behin. Hasi dira toponimoak dantzan, baina gatozen gaurko protagonistarengana. Otsati. Huraxe da gaurko izena, "otxati" ahozkatuta (mapa batzuetan "Uchati" forma ere ikusten da). 1495. urtean agertzen da lehenengoz dokumetaturik, "Ochati" idatzita. Oso toponimo ezaguna da Artziniegan, eta herriko elkarte batek ere halaxe deitzen da. Jendeak "otsoekin" lotu izan du betidanik izen honen esangura, "otso asko dagoen lekua" adierazten duela pentsatuz. Otsoen kontua ezin da baztertu inolaz ere, baina -ti atzizkiaren kontuan argi utzi behar da ezinezkoa dela animalia izen bati itsatsita agertzea. Zein da beraz bere jatorria, nondik ote dator? Hona hemen aukerak:

· F. Barrenengoak usoei egozten die izen honen "errua". Bere "Onomástica de la Tierra de Ayala" lan zabalean dio "Utxati" edo "Otxati" ez dela besterik antzinako "Usatxi" baten ondorengoa baino, hau da, "usoen (h)atxa", "peña de las palomas". Gisa honetako toponimoak badira Euskal Herrian, esate baterako Pipaonen bada "Usatxi" izeneko toponimoa (izen hori dauka gainera hango etnografia elkarteak). Dena den, balizko forma hori ez dago dokumentaturik, eta bokalen metatesia oso arraroa suertatzen da, eboluzio arroa da. Nik baztertu egingo nuke aukera hau.

· Beti ere animaliak tartean direla eta otsoen kontuari berriz helduta, beste aukera bat dugu esku artean: "Otsati" forma jatorrizko "Otsate" baten ("Otsoen atea") eboluzioa izatea, hau da, azken bokalaren itxiera. Toponimo hori badago beste leku batzuetan, esate baterako Trebiñon badago izen horretako herrixka misteriotsu bat, non gauetan mamuak eta izpirituak agertzen diren (gurean, nik dakidala, ez da horrelakorik jazotzen). Azken bokalaren itxiera fenomeno arrunta da, azken batean e eta i antzekoak direlako. Horren adibideak badira gure inguruan, Menagaraiko "Arrate>Arrati" kasu.

· Azkenik, Internet sare magiko honen foro batean, solaskide argi batek beste aukera bat proposatu zuen, hau ere otsoekin zerikusia duena: *Otsategi baten eboluzioa izatea, erderazko "loberaren" parekoa. Eraldaketa horren adibideak badira Artziniegatik hur: Uskati (Uskategi, Amurrion) edota Urdani (Urdanegi, Gordexola)

Hauetatik zuzena zein den esatera ausartzea beste kontu bat da, hipotesiak baino ez direlako, dokumentuetan (gaur arte) eta jendearen ahoan agertzen ez direnak. Izkutuan dago momentuz konponbidea, mendiaren beraren gailurra bezalaxe. Saiatu egin beharra dago, beraz, gaina zapaltzeko.

2005-09-06

Permalink 18:45:00, Atalak: Toponimia, 159 hitz  

Aurkeztearren

Mapak eta mapetan agertzen ziren izenak betidanik gustatu izan zaizkit. Txikitan, gazteagotan, orduak ematen nituen atlasei begira eta Euskal Herriko mapak, Piriniotakoak edo Picos de Europakoak arretaz arakatuz. Gero, denborak eta ikasketek zaletasun horri beste zentzu bat eman eta aspaldian buruan sartuta daukat toponimiaren ziria. Emaitza gutxi, baina ziria hantxe dago.
Urte bi baino gehiago izango da dagoeneko sare miresgarri honetan barrena Felix Muguruza Laudioko ikerlariaren webgunea deskubritu nuenetik. Bertan, Felixek Aiarako toponimiaz argitaratutako artikuluak biltzen zituen. Izugarri gustatu zitzaizkidan, batez gaia jorratzeko moduagatik eta emandako ikuspuntuagatik. Geroztik ezer gutxi egin dut gaiaz irakurtzeaz eta Artziniegako toponimia apur bat ikertzeaz aparte, eta horregatik, webgune hori eredu hartuta (idatzitakoa horren zuzena izatea nekeza den arren) eta blogen fenomeno berezi hau aprobetxatuz, “Izenen Ohianetan” izeneko hau zabaltzera ausartu naiz. Artziniega eta inguruetako toponimiari helduko diot batez ere, baina txoko honek ez du izan nahi zerbait hertsia edo barruti pribatua, eta beraz bidaideak poz handirekin onartzen ditu.

Gura duenak hartu dezala gonbitea.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution