2007-07-03

Permalink 17:04:13, Atalak: Toponimia, Enkarterri, Euskal Herria, Albisteak, 223 hitz  

Toponimia Histórica de Barakaldo

Egun batzuk pasatu dira liburu eder honek argia ikusi zuenetik, eta dagoeneko esku artean daukadanez pentsatu dut aitzakia ona izan zitekeela blog hau hilda ez dagoela nola edo hala frogatzeko.

"Toponimia Histórica de Barakaldo" izeneko liburu hau Goio Bañales ikerlariak eta Mikel Gorrotxategi euskaltzainak burutu dute. Izenak ondo dioen bezala, Barakaldoko udalerriko toponimo historikoak batzen dira (Goio Bañalesek urteak eman ditu artxiboetan arakatze-lan izugarria eginez), bai eta toponimo bakoitzaren forma normalizatua eta testigantza historikoak eman ere. Landa-lana ere egin da, jasotako toponimo historikoen egungo forma jasotzeko, eta hori hainbat barakaldarri esker egin ahal izan da. Hala, udalerriko panorama toponimikoaren oso argazki fidagarria lortu da, aldaketa handiak, izugarriak oso denbora gutxian jasan zuen ingurune batean, ezin baitugu ahaztu Barakaldok 5.000 biztanle eskas zituela XX. mende amaieran eta 100.000 baino gehiago XX. mende erdialdean, horrek dakartzan aldaketekin.

Baina liburuan ez dira soilik Barakaldoko toponimoak batu, baita Alonsotegikoak ere. Izan ere, udalerri hau urte luzez egon zen Barakaldoren "menpe" (lehenago Arrigorriagako elizatearen parte ere izan zen), eta, gainera, egungo udal-dermioaren barruan historikoki barakaldarrak izan diren inguru eta auzo batzuk hartzen dituelako (Sasia, Pertxeta, Torregoiko eta Zamundi inguruak esaterako).

Azkenik, mapa txukun bat ere badakar liburuak.

Edozein modutan ere oso liburu interesgarria eta ezinbesteko lanabesa toponimia eta historia linguistikoaren aldetik oso interesgarria den inguru hau ezagutzeko.


Barakaldo antzinean Arrontegitik

2007-02-13

Permalink 13:34:52, Atalak: Toponimia, Aiara, 374 hitz  

Gorobel eta Sálvada

Beharbada Aiarako eskualdearen irudirik ezagunena dugu Gorobel mendia. Mendebaldetik ekialdera luze-luze zabaltzen da eta Gaztelako lautadarekin dugun muga naturala da, kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak modu bortitzean banatuz. Ikusgarriak dira bertako amildegiak, harkaitzak, lautada zabalak, basoak... baina berezitasunak ez dira soilik naturalak, toponimoak berak ere badu bere mamia, eta noski, blog xume honetan horri lotuko gatzaizkio.


gorobel

=> Gehiago irakurri!

2007-02-05

Permalink 09:19:30, Atalak: Toponimia, Burgos, 421 hitz  

Demandako euskal toponimoei buruzko tesia

El Pais egunkaritik hartua

VIII. mendearen hasieran, musulmanek ia penintsula oso menderatu dute. 740 eta 741 urteen artean, inbasoreen aginduetara ari diren bereberrak haien aurka matxinatu dira, guda-zelaian isuritako odolaren truke garaipenen hondarrak besterik jasotzen ez dutela-eta kexu baitira. Matxinadak kalte handia egin die Islamaren soldaduei. Penintsulako ipar-mendebaldeko koadrantea jabe jakinik gabe geratu da, ez inbasoreek ez iparrerago gotortu diren kristauek ez baitute oraindik lur horiek bereganatzeko adinako indarrik. Testuinguru historiko hori baliatu dute gaur egungo Arabatik joandako hainbat etorkinek (gehienbat abeltzainak eta artzainak ziurrenik) Burgos aldean lur berriak bereganatzeko, Demanda Mendilerroko harkaitz babesgabeetan. Heldu berriek jatorrizko hizkuntza daramate berekin, euskara. Eta euskaraz izendatu dituzte asentamendu berriak.


Ezkarai

=> Gehiago irakurri!

2006-12-15

Permalink 10:23:28, Atalak: Toponimia, Aiara, Albisteak, 212 hitz  

Laudioko mapa toponimikoaren aurkezpena

Atzo, abenduak 14, Laudioko mapa toponimikoa aurkeztu zuten udaletxeko hitzaldi-aretoan Laudioko alkateak, Jon Karla Menoyok, eta Felix Mugurutzak, euskara teknikaria. Felix, gainera, lanaren alde linguistiko eta historikoaz arduratu da. Mapa azken urteotan egin diren ikerketen emaitza da: herriko 539 toponimo biltzen ditu eta erabilpen praktikoa izan dezan burutu da; hala, kale, auzo, baserri eta baita inguru eta leku garrantzitsuen izenak ere agertu eta normalizatu dira. Maparen atzeko aldean, berriz, herri osoaren ortoargazki bat eta jakingarri historiko eta etnografikoak daude. Lanaren ezaugarriak eta asmoak Felixek azaldu zituen zehatz-mehatz power-point bidezko aurkezpen batekin.




Aurkezpenean nabarmendu zen lez, Udalarentzat mapa hau Laudioko herriari itzultzen behar zion ondarea da, azken hogeita hamar urteetan egin diren bilketen ostean. Hala, egitasmo ezberdinak direla medio horretan jardun duten pertsonen lana goraipatu gura izan zuen Felix Mugurutzak, euren ekarpenarekin gabe maparik egongo ez zelako, jakina. Aipatutako ikerlariak (Andoni Gorostiaga, Bittor Arbizu eta Kepa Barañano) hantxe zeuden, eta euretako bat, Bittor Arbizuk hitza hartu zuen bere esperientzia kontatzeko.

Azkenik, jendeak hainbat galdera eta iritzi plazaratzeko aukera izan zuten eta solasaldi interesgarria sortu zen. Bertaratutakoek maparen ale bana hartu zuten, eta gabon ostean herriko etxe guztietara bidaliko da, lanaren asmoak eta toponimo batzuen normalizazioan izan diren aldaketak azaltzen dituen liburuxka batekin. Horretaz gain, Laudioko Udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da pdf formatuan.

2006-12-04

Permalink 13:29:17, Atalak: Toponimia, Albisteak, 127 hitz  

Etxebarriko Toponimia

Aurreko astean, azaroaren 30ean hain zuzen ere, Labayru Ikastegiak argitaratutako "Etxebarriko Toponimia" izeneko liburua aurkeztu zen. Liburuarekin batera, herri horretako mapa toponimikoa ere eman zen ezagutzera. Ekitaldia Etxebarriko Udaleko osoko bilkura aretoan burutu zen eta bertan Pedro Lobato –Etxebarriko alkatea–, Adolfo Arejita –Labayru Ikastegiko zuzendariordea–, Gotzon Lobera –Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia– eta Asier Bidart –ikerketaren zuzendaria– egon ziren.


Bertan ikerketaren berri eman zen eta liburu eta maparen ezaugarriak aurkeztu eta ostean, on-line prestatu den informazioaren erakuspena egin zen. Aretoa bete-beteta egon zen informante, laguntzaile eta herritarrekin; guztira, 50 lagunetik gora batu zen. Entzuleak pozik lotu ziren mahaikideak emandako azalpen eta erakuspenarekin. Ekitaldiaren amaieran liburu bana eman zitzaien ikerketan lagundu duten informante, laguntzaile eta bertaratu zirenei.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Izenen Oihanean Artziniega eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldea abiapuntu hartuta euskal toponimiaz jarduteko txoko bat duzue blog hau. Partehartze, iruzkin eta erantzun guztiak zinez eskertzen dira, jakina.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Xabi Zalbide

toponimia

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Atalak


Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution