2007-04-17

Permalink 12:42:03, Atalak: Euskara Txoko  

Zirimiriz blai - Abando

SAN  MAMES

 

Martxoaren 6an, asteartea, Abandotik ibilbidea amaitzeko, San Mamesera, “katedralera”, joan ginen.

Lehenengoz, Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretora sartu ginen. Han, gauza asko ikusi genituen: lehen uniforme ofiziala, Iribarren jantzia, Zarraren botak, Urzaizen 400.partiduko uniformea, aintzinako baloiak, garaikurrak, armarriak ea.

Gero, ixil-ixilik joan ginen antepalkora, gainean bilera bat zegoelako. Hortxe, disekaturiko lehoia ikusi genuen eta argazki bat egin genuen haren ondean. Geroago palkora irten ginen, harrigarria! Eserlekuak larruzkoak ziren eta, gainera, zelai osoa ikusi zitekeen palkoko edozein jesarlekutik.

Ondoren, Athletikeko aldageletara jaitzi ginen; dutxak, armairuak... denetarik.

Azkenik, berdegunera atera ginen eta zelaia ukitu genuen eskuz; zapaltzea debekatuta zegoelako. Baita ere fijatu ginen bankilloetan eta “txapel”en eserlekuan.

 

 

Egileak: Andrea, Almudena, Nerea, Jorge eta Pablo.

6.D

 

----------
Permalink 12:38:32, Atalak: Euskara Txoko, Berriak  

Zirimiriz blai - Abando

ABANDOKO  GELTOKIA

 

 

2007-ko martxoaren 6an, Zirimiriz Blai-ko monitore batzuekin Bilbo ezagutzera joan ginen. Santanderreko (Concordia) geltokia bisitatu eta gero, Abandoko geltokira joan ginen. Bilboko geltokirik garrantzitsuena da eta, gainera, oso handia. Trenak zeuden lekura igo ginen eta haien helmugak ikusi genituen: Bartzelona, Madril, Urduña, ... Denda ugari ere ikusi genituen: oroigarrizkoak, autoak alokatzekoak, prentsazkoak, janari azkarrekoak, bidai- txartelazkoak, ea.

Trenen atzean, beirategi handi bat zegoen, eta haren erdian erloju bat. Gauza hauek irudikatzen ziren: meatzariak, Begoñako eleiza, San Antón eliza eta zubia, nekazariak, pilotariak, arraunlariak, ...

Oso ondo pasatu genuen!!!

 

 

Egileak: Iñigo, Xabier, Teresa eta Ekhiñe.

----------
Permalink 12:34:05, Atalak: Euskara Txoko, Berriak  

Zirimiriz blai - Abando

SANTANDERREKO GELTOKIA: CONCORDIA

 

 

Martxoaren 6an, Abandoko ibilbidea hasterakoan, ikusi genuen lehenengo gauza Santanderreko geltokia , Concordia izenekoa, izan zen. Concordia XIX. mendearen azken urteetan industria garapenak eta biztanleen igoerak trenbideak egitera behartu zuten. Horri esker, merkataritzako harremanak eta komunikazioak hobetu egin ziren, Bizkaiko zenbait punturekin eta Penintsularekin.

 

Sartu ginenean, gora igo ginen, nasara. Geltokia nolakoa zen erakutsi ziguten, han duela pilo bat urteko trena, ikatzez zebilena, ikusi genuen.

Gero, antzinako txartelen erreproduzio handi batzuk ikusi genituen.

Ondoren, Bilboko antzinako argazkiak erakutsi eta azaldu zizkiguten.

Azkenik, busto batean zegoen pertsonai bat ikusi genuen: Victor de Chavarri zen.

 

 

Egileak: Xabier, Pello, Kristina eta Natalia

----------

2007-02-14

Permalink 11:56:44, Atalak: English Corner  

Riddles

  • What am I? I'm very important to you. Animals and plants use me too. I fall from the clouds and flow in rivers to the ocean. You need me when you are thirsty and when it is time for you to take a bath. What am I?

  • When does Friday come before Thursday? Clue: It's a book that gives a list of words in alphabetical order, with their meanings in the same or another language.

  • What goes around the house and in the house but never touches the house? Clue: It's the burning star in the sky around which the Earth moves and from which it receives light and heat.

----------

2007-01-16

Permalink 16:20:29, Atalak: Euskara Txoko  

GALDERA INTERESGARRI BAT

Nola esan behar dugu KARNABALAK, INAUTERIAK edo ARATUSTEAK?

Lagundu mesedez.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

tiboli blog

Gure ikastetxeko blogaria izan nahi baduzu , eskerrik asko aldez aurretik

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution