
Denok dakigu zain urte zaila izan den 2007. urtea erreal zaleontzat. Bigarren mailara jaitsi baikara. Azken partida Valentzian zuen Errealak. Behar beharrezkoa zuen garaipena lortzea eta hori ez zen nahikoa. Beste partida batzuei begira egon behar zuen eta karanbola oso zail bat gertatu behar zuen erreala beste urte batez lehen mailan gelditu zedin. Denok dakizuen bezala ez zen gertatu eta erreala bigarren mailara jaitsi zen.
Aurtengo urtea oso gaizki hasi zen, ez zuen joko onik egiten , anoetan gero eta jende gutxiago nabari da . Orain ligaren erdialdean aurkitzen gara eta egia esan ez gara hain toki txarrean aurkitzen, puntu bat igoera postuetatik. Badiolaren etorrerarekin gauzak asko aldatu dira. Coleman jauna joan egin da baina beti gogoan izango da erreal zaleontzat. Taldean sinetsi izan du eta hori asko artzen da kontuan. Beti gogoan Coleman.
Beste hutsegite handi bat Darko kovacevic-en joana izan da. Errealari beste inork ez dio eman Darkok. Bere goletatik aparte, bere izateko era kontuan hartzekoa da. Jokalari aparta bai horixe. Xabana Darko Kovacevic, betirako gure bihotzetan. Ea ondo joaten zaizun Olympiacoseko zure bizitza berria. Zorte on.
Liga erdi egin eta beste erdia falta da. Dena airean dago. inork ez daki errealaren geroa ona edo txarra izango den edo nolakoa. Espero dut Erreala lehen mailara igotzea lehen baino lehen. Orain da momentua denok barruan duguna ateratzeko eta inoiz baino gehiago errealarekin egon beharra dago. Nortasuna ez dago irabazitakoaren baitan baizik eta sentimenduetan. Orain dela urte asko sortu zen erreala eta denon arten irtengo dugu zulo beltz onetatik denon laguntzarekin. Garrantzitsuak izan ginen eta zergatik ez berriro izan. Amestera iritsiko gara berriro ere ziur nago, Gora erreala.
Erreal zaleak ginen, gara eta beti izango gara.
Aimar