
Getxoko Udalak ez du udal eraikina den Terraza ostatuan euskaldunon hizkuntz eskubideak bermatuko. Izan ere, Ereaga hondartzan dagoen Terraza udal taberna ustiatzeko baldintzetan zerbitzariek euskaraz jakitea ez da derrigorrezkoa, eta balorazio irizpide gisa besterik ez du jotzen. Gainera, 100 puntutik, euskara agertzen den tokian, langileria atalean, 7 puntu baino ez dira banatzen, lau azpi-atal ezberdinetan banatuta: euskara, pertsonalaren jantziak, Europar Batasuneko beste hizkuntzak eta udalerriko eskaintza kulturala zabaltzea. Hots, Udal Gobernuarentzat euskara ez da beharrezkoa eta balorazio osoaren %1,75 baino ez du balio. Hitz bakar batean: lotsagarria. Bestalde, idatzizko harremanei dagokienez, baldintzak euskarari lekua egiten diote baina soilik finkoak diren "errotuluak edota inskripzioak" direnean.
Izan ere, dagoeneko Terraza udal taberna ustiatzeko administrazio baldintzen plegua eta baldintza teknikoen plegua eskuratu ahal izan ditugu. Martxoaren 30ean onartu zituen Udal Gobernu Taldeak, apirilaren 6an argitaratu da laburpena Bizkaiko Agiri Ofizialean eta 15 eguneko epea ematen du eskaintzak aurkezteko. Pleguetan, euskararen aldetik, bi kontu hauek aipatzen dira:
• Baldintza teknikoen 12.4. puntuan: "Saltokiko barnealdean eta kanpoaldean jarri daitezkeen errotuluak edota inskripzioak, modu elebidunean (euskara-gaztelania) jarriko dira, euskarari lehentasuna emanez eta mezu ulerkor baten bitartez".
• Baldintza teknikoen 20 artikuluan, balorazio irizpideetan,1.3 puntuan, honako atalean agertzen da euskara: "Pertsonala: 7 puntu. Puntu honetan kontuan hartuko da proposatutako pertsonalaren euskara gaitasuna, aurkeztutako dokumentazioarekin egiaztatuta; Lokalaren zerbitzura den pertsonalaren jantziak, horien diseinua, estetika, kalitatea eta funtzionaltasuna zehaztuta; Publikoa Europar Batasuneko bestelako hizkuntzetan artatzeko gaitasuna; Udalerriko eskaintza kulturalari buruzko informazioan eta horren hedapenean lankidetzan aritzea".
Bestalde, ekimen honek Joseba Arregi Hirigintza zinegotziari hitzordua birritan eskatu diola gogoratu behar da. Erantzun bakarra apirilaren 6an heldu da. Behean irakurgai duzue hori baita bidali diogun erantzuna ere.
Azkenik, Getxoko Alderdi Popularrak zabaldutako kritikak, euskarari dagokionez, Udalak jarritako baldintzak bezain lotsagarriak dira.
Egoera honetan, hemendik aurrerako pausuak eztabaidatzeko, gaiaren inguruko batzar irekia deitu dugu:
Asteazkenean, apirilak 14, Algortako Aldai patronatuan, arratsaldeko 20:30ean, Paul Bilbaoren "Hizkuntza-eskubideak" hitzaldia bukatutzean.
Hirigintza Arloko erantzuna:
Eguerdi on, Aitor Pinedo naiz, Joseba Arregi zinegotziaren aholkularia.
Lehenengo eta behin bere momentuan egin zenuten eskaerari ez erantzuegatik barkamenak eskatzen diskizuet. Momentu hartan baldintzako pleguak ixten ari ginen eta hauxe da atzerapen honen arrazoia, hain zuzen ere euskararen presentzia “La Terraza”-ko lizitazioan.
Horrela, pleguetan errotulazio bai gaztelainaz bai euskaraz egitea sartu da euskarari lehentasuna emanez. Honekin batera, baloraketa egiteko baldintzetan langileak euskaldun izatea baloratuko da eta horretarako akreditatu beharko da.
Hauxe izango litzateke zuen eskaerari erantzuna eta honekin batera gaur bertan argitaratu diren pleguak bidaltzen dizkizuet. Bere momentuan oposizioko alderdiei eman genizkien iradokizunak aurkezteko.
Beste azalpenik behar baduzue bai e-mail-ez bai pertsolnalki nahi baduzue erantzungo dizuet.
Agurrak
Hirigintza Arloari emandako erantzuna:
Kaixo, Aitor:
Mila esker bidalitako erantzunagatik. Irakurri ditugu pleguak (erosi genituen aurreko egunean, zure mezua irakurri baino lehen) eta argi gelditu zaigu ez dituztela gure eskaerak betetzen. Idatzita dagoen moduan idatzizko arreta soilik errotulu eta finkoak diren inskripzioei dagokiela ematen du, hots, bokata-kartak eta horrelakoak ez du ematen barne hartzen dituenik.
Baina, larriena da euskarazko arreta eta zerbitzua ez direla bermatzen ostatua den udal eraikin batean, gure hizkuntz eskubideak, Euskara Biziberritzeko Getxoko II. Plan Nagusia eta EAEko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua urratzen direla.
Udalak zerbitzariak euskaldunak izatea derrigorrez ezarri ordez, balorazio irizpide gisa baino ez du finkatzen gaia. 100 puntutik 7 baino ez, gainera, langileria atal osorako. Eta bertan lau kontu daude. Hortaz euskararen garrantzia %1,75 da. Hots, hutsaren hurrengoa.
Hortaz, ulertuko duzunez ez gaude inondik inora pozik –edozein kasuan kontrakoa– atera duzuen pleguekin, terrazan euskaraz baita gure helburua.
Agur bero bat,
La portavoz popular de Getxo, Marisa Arrúe, denuncia las incongruencias que se reflejan en los pliegos de condiciones técnicas necesarias para la explotación del edificio municipal "La Terraza". Asimismo Arrúe critica los requisitos "absurdos" que se solicitan en dichos pliegos.
Así la edil popular explica que el pliego define que la función del edificio estará destinado a bar y exigen "el diseño y detalle de la carta a ofrecerse".
Igualmente el PP considera incomprensible que dentro de los requisitos de la plantilla de personal se tenga que acreditar, mediante la documentación aportada, que dicho personal cuente con conocimientos del euskera. Asimismo se pide explicaciones sobre su "vestuario, con determinación de su diseño, estética, calidad y funcionalidad". La popular recuerda que en pliegos anteriores como el del bar del polideportivo de Getxo Kirolak, en el mismo apartado de requisitos, tan sólo se especifica que el negocio cuente con número de personal adecuado y que éste vaya debidamente uniformado (sin especificar vestuario).
"Es ilógico pedir documentación que acredite los conocimientos del euskera del personal así como que se especifique con detalle todo su uniforme. Lo normal es que el futuro dueño de La Terraza contrate a su personal una vez consiga los derechos de explotación y no antes. ¿Quién contrata al personal antes de tener el negocio?" puntualiza Arrúe.
La popular explica que el Ayuntamiento no puede dirigir la explotación de La Terraza sino que su función es que el servicio de la misma sea correcto. Por todo ello, el PP quiere denunciar los pliegos presentados por el equipo de gobierno y cree que de esta manera lo que único que da a entender es que éstos están adaptados a un establecimiento concreto ya en marcha que cumple exactamente con los requisitos solicitados.
(26.03.2010)

(Argazkia: ukberri.net)
Getxoko Udala Ereaga hondartzako Terraza izeneko taberna publikoa esleitzeko baldintzak prestatzen ari da. Terraza euskalduna lortzeko zure laguntza behar dugu. Sinatu Agiria! terrazaneuskaraz@euskalerria.org
