Mezua: Web orrien kolektibo kaltetu berriak

Web orrien kolektibo kaltetu berriak

2006-07-18

Web orriek komunikatzeko oinarrizko eginkizuna dute. Hala ere, orriok ez dira denok ikusteko modukoak izaten. Sareko oztopo arkitektonikoak ezabatzeko Europar Batasuneko zuzentarau batek 2005eko abenduaren 31n Herri Administrazio guztien web orriek irisgarriak izan behar zutela agindu zuen. Oraindik orain, guztiz bete ez den asmoa dugu. Besteak beste, www.euskadi.net Jaurlaritzaren webguneak behe mailako irisgarritasun planeko arauak betetzen dituela adierazten duen ikonoa agertzen du eta Nafarroako Gobernuarenak (www.navarra.es), aldiz, ez.

Eskakizun horiei erantzuteko, UEUko Informatika Sailak “Web orrien irisgarritasuna: teoria eta praktika” ikastaroa antolatu du. Felix Espina dugu horren arduraduna eta hark esan bezala, “irisgarria den web orria, aldi berean, erabilerraza da definizioz”. Horrela, sareak eta teknologia berriek baztertu dituzten kolektibo berriak daude, adineko pertsonak eta mugimendu-urritasuna dutenak, esaterako.

“Behar bereziak dituzten erabiltzaileak kontuan izateko eskatzen du irisgarritasunak”, Felix Espinak azpimarratu duen bezala. Horrela, itsuek, gorrek eta adimen-urritasuna duten lagunek ere web orrien edukia ikusi ahal izango dute. Bestetik, teknologia berriek kolektibo kaltetuak sortu dituzte. Horien premiak ere kontuan izango ditu web orri irisgarriak, baztertuta gera ez daitezen. Mugimendu-urritasuna duenari edota besoa apurtu duen bati, saguarekin baino, “teklatuarekin nabigatzeak” lan hori erraztuko dio. Daltonikoek koloreen erabilera alda badezakete, “gorria beste kolore batekin ordeztu eta web orriak dituen tonuak bereizi” ahal izango dituzte. Edadetuen kasuan, letra tamaina handitzeko aukerari esker, “web orria ondo irakurri ahal izango dute”. Epilepsia-krisiak saihesteko, webguneak ez du berez mugimendu bortitza duen irudirik erakutsiko. Alderantziz, erabiltzaileak irudia mugimenduan ikusi nahi badu, aukera horren gainean sakatu beharko du. Horrela, umeak batez ere babestu nahi dituzte.


Gure blogak beteko ote ditu arau horiek?

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)