Mezua: UEUren Baionako ikastaroak martxan

UEUren Baionako ikastaroak martxan

2006-07-10

UEUren Udako Ikastaroen 34. ikastaldia abian da Baionan “Sustraiak (ber)piztu!” lelopean hasiera eman zaie UEUren udako ikastaroei Eibarko Ikastetxe Nagusian. Lore Erriondok, UEUko zuzendariak hartu du lehendabizi hitza. Bere esanetan, ““Urratsez-urrats, udatik-uda, sustraiak berpiztuz, 34. aldiz antolatzen ditugu aurten Udako euskal unibertsitate kideok udako ikastaroak, Eibar, Baiona eta Iruñean, uztaileko lehen hiru astetan. Gure izate eta nortasunari eutsiaz, gaurko premiei erantzun nahiaz biharkoa hobea izateko ahaleginean, aukera ugari lantzeko erronka ez da makala eta urte osoko lana behar izaten du UEUk ikastaroak biziberritzeko. UEUren udako ikastaroak unibertsitario euskaldunen topalekuak dira. Elkarren berri izateko, proiektu berriak partitzeko eta abian jartzeko, lagunak egiteko, euskal kulturaren egoera zertan den bertatik bertara ikusteko. Urtero moduan, aurten ere zuretzat propio pentsatutako ikastaroak antolatu ditugu. Zurekin batera ikasi nahi dugulako. Zurekin batera Euskal Unibertsitatea hurbilago izan nahi dugulako. Ibilbide honetan bidelagun nahi zaitugu gurekin. Baionara itzultzen dira aurtengoan udako ikastaroak, gazteen indar eta aldarrikapenaz bero-bero eta bizi-bizi dagoen Baionara eta uztailaren bigarren astera aspaldiko partez. Egoitza berria, asmo zaharra eta gazteen kemen eta jakin-mina dugu erronka. Ipar Euskal Herriko magalean unibertsitario euskaldunak kulunkatu eta euskaldun guztion taupadak sumatzeko ahaleginean murgildu gara. Gorazarre egin nahi diogu duela 34 urte lehen hatsa eman zigun Ipar Euskal Herriari eta sustraien erroa galdu ez dugunez, aurtengo udako ikastaroak Ipar Euskal Herrian UEU sortarazi zuen loraldiari omenaldia eskaini nahi diote. Hortik aurtengo leloa, nahiz eta sustraiak ez diren piztu edo berpizten, sustraiei lotuta egonik, berpiztu dezakeguna, hastapen hartako ilusioa da. Aurten aukeratu dugun irudiak ere (Kukuxumusuk guretzat apropos egindakoa) bizitasun hori, ilusio hori adierazi nahi du, eta hori dela eta, uda arrosaz tindatzeko deia luzatzen dizuet". Aurkezpena egin ondoren, UEUko zuzendariak Kepa Altonagari eman dio hitza. EHUko irakasle eta UEUko Zuzendari ohiak Jean Etxepare mediku lapurtarrari buruzko hitzaldia eskaini du ondoren.

Erantzunak:

Bidaltzailea: kina [Bisitaria]
a zelako letra pila daukan blog honek!
dioptriak igo zaizkidala uste dut...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-11 @ 11:48
Bidaltzailea: sustraia [Kidea]
Arrazoia duzu, Kina. Kontua da testu hauek prentsa dosierretik hartu ditugula zuzenean, ez dugulako moldatzeko astirik izan. Ea hurrengoak irakurgarriagoak diren! Saiatuko gara behintzat.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-11 @ 12:04
Bidaltzailea: kina [Bisitaria]
baionako ikastaro hauen inguruko gogoeta batzuk botatzeko tartea erabiliko dut (ezizenaren anonimotasuna aprobetxatuz):
- a zelako dutxak dauden egoitzan! belauna besaperaino igo behar da sartzeko, eta ez daukate aterik ere!
- ikasgeletako sabaiak ikusi dituzue?
- ze bero egiten zuen atzo! nola antolatu daitezke ikastaroak udararen egunik beroenetan! eta aire giroturik inon ez!
- tabernarik ez dago inguruan... nola bizi daitezke euskaldunak tabernarik gabe?

beno, momentuz nahikoa...
baina ez despistatu UEUko antolatzaileak! hemen nago ni deserosotasunak, akatsak, estropozuak, gauza kutreak eta gusturik gabekoak zalatzeko prest!

kina
(udako ikastaroetako ikaslearen arartekoa)
Permalink-a mezu RSS 2006-07-11 @ 12:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)