Mezua: Azaroko osoko bilkura baliogabetu du epaileak

2008-09-19

Permalink 17:55:38, Atalak: sosmuxika, 286 hitz  

Azaroko osoko bilkura baliogabetu du epaileak

BUSTURIALDEKO  HITZA (2008-09-17)

Nadia Gonzalez

Muxika . 2007ko azaroaren 7an egindako osokobilkuran hartutako erabakiak bertan behera geratu dira

Bilboko administrazioarekiko auzietako laugarren epaitegiak hartutako erabakiaren ondorioz, 2007ko azaroaren 7an Muxikan egindakoosoko bilkuran hartutako erabakiak bertan behera geratu dira. Osoko bilkura horretan Jon Mikel Gainza alkateak bilkuratik kaleratu zuen Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotzia. Ondoren, gertatutakoa salatzeko demanda jarri zion alkateari Markuerkiagak.

Auzi horren inguruko sententzia kaleratu dute dagoeneko. Bertan, Muxika Garbiko zinegotziaren alde egin du epaileak.

Erabakiaren arabera, Markuerkiaga kanporatzea ez zen bidezkoa izan eta, ondorioz, alkateak zinegotzia kaleratu zuen unetik aurrera osoko bilkura horretan hartutako erabakiek ez dute inolako baliorik.

Horrez gain, epaileak agindu duenaren arabera, 2007ko azaroaren 7an egindako osoko bilkura egin beharko dute, egun horretan zegoen “quórum” berberarekin.

2007ko azaroko osoko bilkura

Egun hartako osoko bilkurak berez ez zekarren polemikarik, vaina tentsio uneak bizi izan ziren Jon Mikel Gainza alkatearen eta Iñaki Markuerkiaga Muxika Garbiko zinegotziaren artean.

Hain zuzen ere, irailaren 5eko ohiko bilkurako eta irailaren 25eko bilkura bereziko aktak onartu behar zirenean hasi zirenean hasi ziren tira-birak, Inamari buruzkoak. Alkatea eta Jon Andoni Goikoetxea zinegotzia empresa horretako langileak zirela eta, Inamaren inguruko gaiak lantzerakoan abstenitu egin beharko liratekeela gogorarazi zien Iñaki Markuerkiagak.

Zenbait herritarrek bi horien aurka aurkeztutako baliogabetze expedientea irakurri nahi izan zuen Markuerkiagak, baina alkateak ez zion utzi.  Hori irakurtzen saiatu eta birritan moztu zion alkateak. Hirugarrenean, aldiz, Iñaki Markuerkiaga kaleratu zuen Jon Mikel Gainzak. Horren ondorioz,gertatutakoa aktan jasotzeko eskaria egin zuen Iñaki Markuerkiagak.

Muxika Garbiko zinegotziak berakadierazi bezala, “pozik” dago epaileak hartu duen erabakiarekin. “Muxikan bizi garenok jasan behar dugun diktaduraren erakusgarri da, baina herritarrak hasi dira hortaz konturatzen”, adierazi du.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

S.O.S. Muxika




Tagzania: sosmuxika

Azaroa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

S.O.S. Muxika

sosmuxika

Kontaktu formularioa

www.sosmuxika.net

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution