BUSTURIALDEKO HITZA (2008-07-03)
Miren Korta
Ingurumena
Neurri gabeko hirigintza eta poluzioa dira elkarte ekologista gehien kezkatzen duten arazoak
Greenpeace elkarte ekolojistak kostaldearen egoerari buruz urtero prestatzen duen txostena aurkeztu zuen atzo. Elkarteak etxegintzaren hazkundeak Urdaibaiko biosferaren erreserban sortu dituen ustezko klteak salatu ditu, besteak beste. Ekologistentzako Pasaiako portuaren eta estuarioaren egoera, Bakioko golf zelai berriaren eraikuntza eta Nerbioi ibaira egiten diren isuriak dira Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko arazorik larrienak.
Elkarteak azken urteotan ugaritzen hasi diren kirol-portuek ingurumenean duten eragina azpimarratu dute 2008ko txostenean, EAEk Estatuko hazkunde handiena izan duelako, hain zuzen.
Greenpeace-k Urdaibain azken hilabeteotan sortu diren proiektu polemikoenak aztertu ditu. Izan ere, Urdaibaiko patronatuak Muxikako Finsa-Inama enpresaren handitzea onartu zuen maiatzean, teknikariek txosten ezkorra aurkeztu zuten arren. Elkarte ekologistak enpresaren "ekintza kutsagarriak" salatzen ditu atzo kaleratutako txostenean. Eskualdean Guggenheim Bilbao museoaren handitzea ere kaltegarritzat jotzen du elkarteak.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |