Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-20

Permalink 21:44:55, Atalak: sosmuxika, 373 hitz  

Ingurumen Sailak espediente informatiboa zabaldu dio Inamari

BUSTURIALDEKO HITZA (2008-02-20)

Danel Lauzirika

Muxika

Egur hautsa botatzeagatik herritarrek bost salaketa jari diote FINSA-Inama enpresari aste eta erdian

BUSTURIALDEKO HITZA egunkariak jaki ahal izan duenez, iragan astean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egur hautsa botatzeagatik espediente inormatiboa zabaldu zion FINSA-Inama enpresari.

inama ketan

Otsailaren 8an eta 11an Muxikako herritar bik osasun publikoaren kontrako ustezko delituak eitearren bina salaketa jarri zituzten Inamaren kontra Gernika-Lumoko epaitegian. Egun horietan goizean, San Roman inguruan, Inamak egur hautsa botatzeagatik jarri zituzten salaketak. Ertzaintza eta Ingurumen Saileko teknikariak San Roman auzora bertaratu eta txostenak egiteko frogak hartu zituzten. Ingurumen Sailaren esanetan, enpresaren makina batean izandako matxurek rain zuten eur hautsaren isurketa.

Egun horietan, isurketaren eraginez, San Romanen "kirats izugarria" zegoela ere salatu dute herritarrek. Salaketan heritarrek adieazi dutenez, "gertaera horiek egunero gertatzen dira". Horrez gain, otsailaren 8an goizaldean heritar batek zarata sortzeagatik beste salaketa bat jarri zuen enpresaren kontra, Gernika-Lumoko Ertzain Etxean.

Produkzioa eten

Teknikarien bitartez isurketen berri izatean Ingurumen Sailak makina konpontzeko errekerimendua egin zion enpresari. "Matxura ahalik eta arinen konpontzea" eskatu zioten. Horrekin batera, egun berean FINSA-Inamari espediente informatiboa zabaldu zioten.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko prentsa arduradunek adieazi dutenez, "espedientea bere horretan geratu daiteke. bestela enpresak isun bat jaso dezake".

Astelehenean beste hiru herritarrek salaketak jari zituzten, egur hautsa isurtzeagatik

Otsailaren 14an, berriz, igorpen ofizial baten bitartez Ingurumen Sailak horrelako gertaerak ematen direnean eman beharreko pausoak azaldu zizkion enpresari. "Hurrengoan horrelako matxura bat gertatuz gero, enpresak produkzioa eten egin beharko du. Matxuraren arrazoia bilatu eta konpondu arte produkzioa eteten ez badu zigorrak izan ditzake".

Salaketa berriak

HITZAk jakin ahal izan duenez, Muxikako zenbait herritarrek astelehenean egur hautsa isurtzeagatik beste hiru salaketa jarri zituzten enpresaren kontra, Gernika-Lumoko epaitegian. Gertaera domekan izan zen.

Atzo goizean enpresako zenbait tximini ez zeudela martxan adierazi zuen herritar batek. Egunkari hau enpresako arduradunekin kontaktuan jartzen ahalegindu zen, baina ez zuen lortu FINSA-Inamako arduradunekin hitz egitea.

Gauzak horrela, Muxikako herritarrek azken aste eta erdian Inamaren aurkako zazpi salaketa jarri dituzte. Guztira, orainarte, San Roman eta Astelarrako bizilagunek 30 salaketa baino gehiago jarri dituzte.

Jaurlaritzaren aginduz, makinek matxurak dituztenean enpresak produkzioa etengo du

2007an Ingurumen Sailak "arau hauste arinengatik" 6.000 euroko isun bi jarri zizkion FINSA-Inamari, enpresak "ingurumen baldintzen hondatzea eragiten duten gas-egoeran dauden produktu edo sustantzien hustuketa" bultzatu zuela iritzita.

2008-02-06

Permalink 18:30:31, Atalak: sosmuxika, 0 hitz  

MAHAI-INGURUA: Ura.Urdaibaiko ibai-sarea

mahai-ingurua
Permalink 17:56:17, Atalak: sosmuxika, 278 hitz  

Amplían el plazo de exposición del proyecto de Finsa-Inama

DEIA (2008-01-15) IMANOL FRADUA

Destinado a obtener la autorización ambiental por parte de Medio Ambiente

Muxika. El departamento de Medio Ambiente ha acordado dilatar quince días más el plazo de información pública del proyecto promovido por la empresa Finsa-Inama para la obtención de la autorización ambiental integrada en la CAPV sobre la actividad de fabricación de tableros aglomerados que desarrolla en sus instalaciones de Muxika.

Tras hacer público el plazo inicial de exposición en el Boletín Oficial del País Vasco y el de Bizkaia -que constaba de treinta días y fue materializado el pasado 3 de diciembre de 2007- el departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio ha recibido durante ese período un total de trece escritos de solicitud remitidos por vecinos de Muxika para pedir la ampliación del plazo por otras quince jornadas suplementarias. El órgano ambiental ha estimado "justificadas la peticiones formuladas".

La autorización que emite el departamento de Medio Ambiente somete a examen la construcción, montaje, explotación o traslado, así como la modificación sustancial, de las instalaciones de las empresas vascas. Además de en la dirección de calidad ambiental de medio ambiente, el expediente del proyecto de ampliación de Finsa-Inama, que pasaría a contar con una superficie cercana a las 18 hectáreas, se encuentra en el Ayuntamiento de Muxika para su exposición durante este nuevo periodo de información pública.
>

Azken erantzunak

S.O.S. Muxika




Tagzania: sosmuxika

Otsaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

S.O.S. Muxika

sosmuxika

Kontaktu formularioa

www.sosmuxika.net

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution