BUSTURIALDEKO HITZA (2008-01-16)
Danel Lauzirika
FINSA-Inama enpresak lanean jarraitu ahal izateko bere jarduera Europar Batasuneko ingurumen legedira ergokitu behar du. Enpresak apirilaren 30era arteko epea du Eusko Jaurlaritzak ematen duen Ingurumen Baimen Integratua eskuratzeko. «Baimenik ez duten enpresek ezin izango dute euren jarduerarekin jarraitu» adierazi du Alberto Gartzia Jaurlaritzako Ingurumen Saileko prentsa arduradunak.
Aipatutako baimena lortzeko ingurumen teknikariek, besteak beste, enpresaren muntaia, eraikina bera eta ustiapena aztertzen dituzte. Enpresek baimen hori derrigorrez eskuratu behar dutela dio kutsaduraren prebentzio eta kontrolerako legeak. Gartziaren esanetan, "Europak gogortu egin du ingurumen legedia".
Berez urriaren 30ean bukatu zen aipatutako baimena eskuratzeko epea. Hala ere, hainbat enpresei epea luzatu die Ingurumen Sailak. EAEn, guztira, 250 enpresa inguruk lortu behar dute ingurumen baimena.
"Tramitazioa oso konplikatua da, eta txostena behar den bezala egin behar da. Enpresa batzuek epea luzatzea eskatu dute eta onartu egin zaie, tartean Muxikako Inama", adierazi du Gartziak.
Ingurumen baimena lortu behar duten ehun enpresa baino gehiagoren egokitzapen proiektuak erakusgai jarri ditu Ingurumen Sailak. FINSA-Inamarena proiektua azarotik egon da ikusgai Muxikako udaletxean eta Ingurumen Saileko bulegoetan. Orain dela gutxi Jaurlaritzak beste hamabost egunez luzatu zuen Inamaren proiektuaren inguruko informazio publikoa eskaintzen duen erakusketa.
Muxikako FINSA-Inama enpresa Besangizetik ikusita.
"FINSA-Inamaren kasuan, beste kasu askotan bezala, Busturialdeko talde ekologisten eskariagatik FINSA-Inamaren kasuan proiektuaren erakusketaren epea luzatzea onartzea erabaki dugu. Gabonak ere tartean izan dira...". Proiektua Muxikako udaletxean izango da beste hamabost egunez erakusgai.
Bestalde, eskualdeko elkarteek eta Muxikako herritarrek enpresaren proiektuari helegiteak jarri ahal izateko epea hamabost egunez luzatzea eskatu dute 22 pertsonak guun bitartez. Jaurlaritzak EAEko eta Bizkaiko Buletin Ofizialetan argitaratu zuen erakusketaren deialdia urtarrilaren hasieran, eta herritarrek hasiera batean berau aztertzeko 30 eguneko epea izan dute.
"Gai honen inguruan ez dugu adierazpenik egingo", adierazi diote Inamako ordezkariek BUSTURIALDEKO HITZARI.
Afera honetan enpresaren ordezkariek behin baino gehiagotan adierazi dute Inamaren jarduera ingurumen legedira egokitzeko instalazioak handitzea beharrezkoa dela.
Enpresaren handitze prozesua aurrera eramanez gero, Inamak hamazortzi hektarea izango lituzke. Gaur egun zazpi hektarea ditu.
MEDIO AMBIENTE. Inama necesita ampliar sus instalaciones para decidir las emisiones. / M. SALGUERO BUSTURIALDEKO HITZA (2008-01-11)
Ainhoa Zubizarreta
2007an fusarium circinatum izeneko onddoak Bizkaiko basoetako hainbat pinudi kaltetu zituen. Bizkaian insignis motako pinuen 70.000 hektarea daude eta horretatik 124 kaltetu zien iaz. Muxikako herrian 48 hektarea gaixotu ziren.
Bizkaiko Foru Aldundiak gaitzaren aurrean neurriak hartuko zituela esan zuen, baina Bizkaiko alderdi popularraren aburuz ez dute neurri horietaz behar bezain beste informatu. Bizkaiko Batzar Nagusietan alderdi horretako ahalduna den Arturo Ignacio Aldekoak esan zuenez, "komunikabideetan agertu den informazioa ez da nahikoa" eta horren inguruan datu gehiago eskatu ditu. Aldekoaren ustez, Aldundia behartuta dago informazio argiago bat eskeintzera.
Gaitzari aurre egiteko neurrietako bat mota horretako pinu gehiago ez landatzea zen, besteak beste, pinu horiek gaitza hartu zezaketelako ere. Horrez gain, onddoak basoan zuen eraginaren arabera, gaixotutako zuhaitzak botatzea edota lursail osoaren mozketa egitea erabaki zuten. Gainera, hamabostero lur horietan tratamendu fungizidak burutuko zituztela eta egurrak lehortegi artifizialeko tratamendua hartuko zutela aipatu zuten iaz. Era berean, egurra merkatura atera baino lehen, landare-osasunerako pasaporte bat jaso beharko luke. Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzak bideratuko zituela jakinarazi zuen, kalteak jaso zituzten basoen jabeentzat.
Bizkaiko PPren ustez, ez da horren inguruko informazio nahikoa eman. Haien aburuz, egindako inspekzioak eta sortutako programa ezagutzera eman beharko lituzke Aldundiak, horren aurrean hartu dituzten neurrien balorazio bat egin ahal izateko. Aldi berean, 2008rako onddoen aurka aurreikusita dituzten babes kontrolak ezagutaraztea ematea eskatu dute. PPk dioenez, jaberen batek plaga berri baten inguruan informatzen duenean Aldundia behartuta dago gaitzaz minduta dauden lurraldeak zehaztera horiek ezagutzera ematea.
Alderdi Popularrak jakin nahi izango luke gaitza detektatu zutenetik zer nolako inspekzioak egin diren eta nolako kontrolak eraman diren horren gainean. Inspekzio horien barruan egurra tratatzen duten lantegietan eta parkeetan garbitasun azterketak egin diren eta bertako laborategian aztertu aztertu diren ere jakin nahiko luke alderdi popularrak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2007 eta 2008 urteen barruan 3,5 milioi euroko diru laguntzak bideratuko zituela jakinarazi zuen iaz onddoaren kalteak jaso zituzten basoen jabeentzako. Gainera, Nekazaritza Sailak, kalteek sortutako gastuen %100 ordaintzeko prest zegoela adierazi zuen. Era berean, basoek jasaten duten diplodia izeneko gaixotasunarengatik kaltetutako pinudien jabeek ere diru laguntza bat jasoko zutela adierazi zuen.
Bizkaiko PPk, bere aldetik, fusarium circinatum onddoari aurre egiteko aurten hartuko diren neurriak jakinaraztea ere eskatu du, pinudien edota basoen jabeak ere informatuta egon daitezen.
_________________________________________________________________________________________________________________________
Azken erantzunak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||