Atala: baliabideak

2010-09-03

Permalink 10:14:59, Atalak: baliabideak, 125 hitz  

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Areetan!



Irailaren 14an Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango ditugu Areetako Xake Plazan. Bi saio eskainiko dizkigute; lehenengoa, 16:30ean eta bigarrena, 19:00etan.
Sarrerak salgai daude irailaren 2tik aurrera. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (gure bulegoan bakarrik); lagunek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko.

Hasi abestiak buruz ikasten eta irri egiten!!!

Sarrerak salgai:

Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa; Algorta 688 687 826
Ordutegia: egunero 10:00-11:30 & 12:00-13:30, astearte & ostegunetan ere 17:00-18:30
UKtest txalaparta elkartearen bulegoan: Basagoiti kalea z/g, behea; Algorta 656798622
Ordutegia: irailaren 2an 17:00etatik aurrera
Lauaxeta AEK euskaltegiaren bulegoan: Iparbide 6, behea; Algorta 94 430 47 34
Ordutegia: irailaren 2tik aurrera 11:00etatik 13:00ak arte & 17:00etatik 19:00ak arte (ostiraletan arratsaldez itxita)
Kukupraka ludotekan: Areetako Eskoletako Plaza; Areeta 94 466 03 55
Ordutegia: irailaren 3an 10:30-13:30; 7tik 13ra 10:00-12:00; irailaren 7an ere 17:00etatik 19:00etara

2010-06-04

Permalink 12:54:30, Atalak: baliabideak, 52 hitz  

SENDI maiatzean: marka guztiak hausten!

Inoiz baino jende gehiago ibili da maiatzean SENDIren jardueretan: 460tik gora! 5 tailer desberdin antolatu genituen eta 14 aldiz eman guztira: patinatzen, arte-lanak egiten, zaldien gainean ibiltzen, ipuin zoragarriak entzuten eta Afrikako iparraldeko lagunekin gozatzen. Mila esker parte hartu duzuenoi eta laguntzaile fin guztioi!

 Maiatzeko jardueren argazkiak ikusi nahi badituzue, egin klik hemen.

2010-03-19

Permalink 17:29:48, Atalak: baliabideak, 35 hitz  

Hitzak ez du antzik jaboiarekin


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Hitzak ez du antzik jaboiarekin | Erabiltzailea: txiber Garaigoikoa blogean aurkitu dugu bideo hau: "Etxean zer ikusi, hura ikasi". Habek, Buruntzaldeko udalek eta Soziolinguistika Klusterrak egin dute eta familia transmisioa lantzen dute.

2010-01-20

Permalink 18:33:34, Atalak: baliabideak, 554 hitz  

Azaroko jarduerak joan ziren... eta otsailekoak prestatzen gabiltza!

5 tailer antolatu genituen azaroan eta 7 egin genituen, zuek hala eskatuta: artea, musika eta dantza, papiroflexia, kamishibai eta aerobik. Beti bezala, familia giroan eta euskaraz disfrutatzeko, ikasteko, doan, eta begirale zerbitzuarekin. Ehunka umek eta gurasok hartu zenuten parte haietan eta ederto pasa genuen denok. Orain otsailekoak prestatzen gabiltza eta laster izango duzue hauen berri.

En noviembre organizamos 5 talleres y finalmente fueron 7, ya que dos de ellos tuvieron mucho éxito y no queríamos que ninguno os quedarais fuera. Los talleres fueron para todos los gustos y colores: arte, música y bailes, papiroflexia, kamishibai y aerobic. Como siempre, son para disfrutar y aprender en familia, en euskera, gratis, y con servicio de guardería. Ahora estamos preparando los talleres de febreros y dentro de muy poco os pasaremos toda la información.

Arte-tailerretan animalia harrigarriak egin genituen eta 39 lagunek hartu zuten parte Zirri-Marrako lagunen lokalean. Haurrentzat erakargarria den animalien gaia erabili genuen kollage-teknika artistikoarekin lehen kontaktua izan zezaten. Hainbat material erabili genituen: oihalak, hainbat paper-mota, eba-goma, zilar-papera eta abar, animalien azalak sortzeko. Tenperekin eta pintzelekin animalien bizilekuak margotu genituen. Amaitu eta gero, artista bakoitzak bere arte-lana eraman zuen etxera.
 

En los talleres de arte hicimos animales asombrosos y participareon 39 personas en los locales de los amigos de Zirri-Marra. Para que los niños y niñas tengan un primer contacto con la técnica artística del collage utilizamos el atractivo tema de los animales. Usamos varios tipos de materiales: telas, diferentes papeles, goma eva, papel de plata, etc, para hacer las pieles. Con témperas y pinceles pintamos los habitats de los animales. Cuando terminamos, cada artista se llevó su obra a casa.


Papiroflexia-tailerretan 78 lagunek hartu zuten parte -eta jendea kanpoan geratu zen!- eta Ainhoaren laguntzarekin ikasi genuen nola kartulinak pintatu eta gero, tolesten ditugunean, animalia bihur daitezkeen: balea, elefantea, jirafa, kirikiñoa, etab. Tailerrean ikasitakoa erraza da etxean ere egitea.


En los talleres de papiroflexia participaren 78 personas -¡y alguna se quedó fuera!- y con la ayuda de Ainhoa aprendimos cómo, una vez pintadas y dobladas, las cartulinas se pueden convertir en animales: ballenas, elefantes, jirafas, erizos... Lo que aprendimos en el taller lo podréis hacer también en casa.


Dantza- eta musika-jaian parte hartu zuten 40 lagunek, gurasoek eta haurrek elkarrekin, dantzatu eta kantatu zuten Bizkaiko Xirula-Mirula musika eskolako lagunekin, Algortako merkatuan. Saskia produktu goxoz eta alaiez bete zuten. Jaialdia euskaraz izan zen, baina gutxi dakitenek ere parte hartu zuten.

Las 40 personas -padres, madres, niñas y niños- que participaron en la fiesta de música y baile con los amigos de Bizkaiko Xirula-Mirula musika eskola, disfrutaron en el mercado de Algorta cantando y bailando y llenaron la cesta de ricos y alegres productos. La fiesta fue en euskera y también los que sabían un poquito lo pasaron muy bien.

Kamishibai-tailerrean eta aerobik-tailerrean ere parte hartzaile guztiek ederto pasatu zuten. Iratxe Unzurrunzagari esker ikasi genuen kamishibaia zer den eta nola egiten den. Japoniatik datorkigun ipuinak egiteko eta kontatzeko modu tradizional hau benetan ederra dela deskubritu genuen Zubiletan egindako tailerrean. Bestalde, Geroa ikastolan egin genuen aerobik-tailerra Araitz Quevedorekin eta han bertaratu zirenek ederki astindu zuten gorputza.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

sendi proiektua

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOAK

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa 48992 Getxo 685 732 963 | sendigetxo@yahoo.com 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

NORTZUK GARA? + ZER EGITEN DUGU?

Gure helburua da Getxoko 2 eta 12 urte arteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public items from egizu tagged with sendi. Make your own badge here.
Nuestro objetivo es que los niños y niñas de Getxo de entre 2 y 12 años, sus padres, madres y familiares se acerquen al euskera, lo aprendan y lo practiquen; para que los que aún no saben euskera lo aprendan y los que ya lo saben lo hablen. SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. Este proyecto lo llevamos a cabo gracias también al compromiso y trabajo de los padres y madres, AMPAs y centros escolares de Getxo.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Bidaliko dizu FeedBurnerrek

| Hurrengoak >

Maiatza 2013
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution