Artxiboak: Iraila 2009

2009-09-29

Permalink 09:33:58, Atalak: bestelakoak, 83 hitz  

Larunbatean: txalaparta jaia

Zuotako batzuk SENDIren txalaparta tailerrean egon zineten maiatzean, Romon. Egun hartan ikasitakoa hobetu edo praktikatu nahi baduzue aukera ezin hobea izango duzue larunbat honetan, Algortan: UKTEST elkarteko lagunek egun osoko jaia antolatu dute. Noiz: urriak 3; Non: Algortan , metroko plazan eta Zabala eskoletan; Helburu nagusia: Hurbiltzen den jende guztiari txalaparta hobeto ezagutzeko aukera ematea eta aldi berean musika tresna hau jo ahal izateko aukera eman. Bestalde, txalapartariak biltzeko aukera ere ematen du jai honek, txalapartaren inguruan jai giroan biltzeko aukera emanik hurbiltzen den orori.
Permalink 09:25:50, Atalak: bestelakoak, 55 hitz  

Este viernes, nos vemos en la ludoteca

La ludoteca municipal de Areeta la gestiona este curso la asociación en favor del euskera Bizarra Lepoan y para ir calentando motores tenemos una serie de talleres este mismo viernes. En la plaza tendremos taller de globoflexia, taller de maquillaje y taller de magia para todas y todos. ¡Os esperamos a partir de las 17:00!
Permalink 09:07:46, Atalak: bestelakoak, 45 hitz  

Ostiral honetan, denok ludotekara!

Areetan dagoen udal ludoteka Bizarra Lepoanek kudeatzen du orain eta ikasturteari hasiera beroa emateko jai handi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Noiz: ostiral honetan, urriak 2; Non: Areetako udal ludotekan, Eskoletako Plazan (Hizkuntza Eskola Ofizialaren ondoan; Zer: globoflexia tailerra, makilaje tailerra eta magia saio partehartzailea; Ordutegia: 17:00-20:00

2009-09-07

Permalink 19:31:39, Atalak: baliabideak, 72 hitz  

Iazko SENDI ikasturtea, primerakoa!

SENDIren hirugarren ikasturtea izan zen 2008-09 eta balantzea egin eta gero, poz-pozik geratu gara emaitzarekin: azaroan, otsailean eta maiatzean antolatutako 33 tailerretan (kirola, janaria, jolasak, musika...) 917 lagunek hartu zuten parte. Horretaz gain, 43 aita eta ama ibili ziren 7 gurasolagun taldetan, astero-astero euskara erabiltzen plazan, kalean edo tabernan. Amaitzeko, aurkezpen eta publizitate bitartez Getxoko etxe guztietan jakin zuten zeintzuk diren udalaren diru-laguntzak euskaltegietan euskara ikasteko. Balantze txosten osoa eskuragarri jarri dizuegu hemen.



SENDI balantzea 2008-09

Azken erantzunak

sendi proiektua

GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOAK

Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa 48992 Getxo 685 732 963 | sendigetxo@yahoo.com 619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com www.egizu.org

NORTZUK GARA? + ZER EGITEN DUGU?

Gure helburua da Getxoko 2 eta 12 urte arteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public items from egizu tagged with sendi. Make your own badge here.
Nuestro objetivo es que los niños y niñas de Getxo de entre 2 y 12 años, sus padres, madres y familiares se acerquen al euskera, lo aprendan y lo practiquen; para que los que aún no saben euskera lo aprendan y los que ya lo saben lo hablen. SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. Este proyecto lo llevamos a cabo gracias también al compromiso y trabajo de los padres y madres, AMPAs y centros escolares de Getxo.

Gure blogeko informazioa jaso nahi duzu? Idatzi zure e-posta:

Bidaliko dizu FeedBurnerrek

Iraila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution