Heldu da udaberria: egunak gero eta luzeagoak eta beroagoak dira, eta urtero bezala, kurtso amaierarekin batera, SENDIren jarduera freskoenak prestatu ditugu zuentzat. Prest zaudete herriko plazak musikaz eta euskaraz betetzeko eta ondo pasatzeko? Hementxe duzue menua. On egin!
Ya llegó la primavera, los días largos, y el calor. Y como todos los años, tenemos preparadas las actividades más frescas en SENDI, para llenar las plazas de música, euskera y diversión.
1.- Asteburua zaldi gainean (euskaraz) Gabriren eskutik zaldien mundua eta bizimodua hobeto ezagutuko dugu: garbitu, orraztu eta jantziko ditugu, jaten emango diegu eta ibiliko gara. 7 urtetik gorako umeek, gurasoekin, bi eguneko ikastaro honetan igo eta jaisten ikasiko dugu, zaldiak prestatuko ditugu eta aulkia jarriko diegu. Trostan ibiltzen ere ikasiko dute ume ausartenek.
Noiz: maiatzak 9 & 10, larunbata & igandea Ordutegia: 17:00 - 18:00 Non: Polideportivo Club Hípico Goierri (Erandio) Matrikula: doan Ume kopurua: 7 gehienez Izena emateko epea: maiatzaren 5era arte Begirale zerbitzua: 7 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
2.- Irristaketa tailerra (bi txanda) (euskaraz) Guraso eta umeentzako ikastaro honetan gurpil gainean mugitzen ikasiko dugu. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira. Ikastaroa euskaraz izango da, denok zaudete gonbidatuta. Zer edo zer dakitenek aukera izango dute praktikatzeko eta irakaslearen laguntzari esker teknika hobetzeko.
Noiz: maiatzak 10 & 17, igandeak + 11:00-13:00 (otsaileko tailerretan kanpoan geratu zirenentzat) maiatzak 24 & 31, igandeak + 11:00-13:00 (ikasle berrientzat) Non: San Nikolas ikastola, Algorta Matrikula: doan Ume kopurua: 25 gehienez Izena emateko epea: maiatzaren 20ra arte Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
3.- Bizkaiko Xirula-mirularen euskal musika jaialdia (euskaraz) Krisek eta bere lagunek gidatuta, euskal kantak, dantzak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoek eta 4-8 urte bitarteko umeek. Jaialdia euskaraz da baina gutxi dakitenek ere parte hartu dezakete. Prestatu zaitezte jai mundial honetan gorputza mugitzeko! (Euria eginez gero, Romoko ikastetxean izango da).
Noiz: maiatzak 15, ostirala Ordutegia: 17:30 - 18:30 Non: Eskoletako plaza, Areeta Matrikula: doan Ume kopurua: 75 gehienez Izena emateko epea: maiatzaren 13ra arte Begirale zerbitzua: 4 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
4.- Euskal dantzen tailerra (gaztelaniaz) Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Zuen seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri! (Euria eginez gero, Aldai Patronatuan izango da).
Noiz: maiatzak 23, larunbata Ordutegia: 18:00 - 19:30 Non: Tellagorri plaza, Algorta Matrikula: doan Ume kopurua: 20 gehienez Izena emateko epea: maiatzaren 20ra arte Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
5.- Argazkigintza digitala tailerra (euskaraz) Gurasoek eta 10 urtetik aurrerako gaztetxoek Photoshop programaren oinarrizko ezagutzak jasoko ditugu Josemi irakaslearen eskutik, eta gauza bitxiak ikusi, ikasi eta praktikara eramango ditugu. Komiki bat egiten ere ikasiko dugu denon artean. Irudiak gustatzen bazaizkizu, hauxe da zure aukera!
Noiz: maiatzak 25 & 27, astelehena & asteazkena Ordutegia: 18:30 - 20:00 Non: Konfirmatu barik Matrikula: doan Ume kopurua: 15 gehienez Izena emateko epea: maiatzaren 20ra arte Begirale zerbitzua: 10 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi, mesedez)
6.- MariOlas ipuin kontalaria (euskaraz) 4 eta 10 urte bitarteko umeek gurasoekin batera aukera paregabea izango dute MariOlas eta bere ipuin zoragarriekin gozatzeko. (Euria eginez gero, Zabala ikastetxean izango da).
Noiz: maiatzak 30, larunbata Ordutegia: 12:00 - 12:45 Non: Algortako metro plaza (Telletxe) Matrikula:Udaberrian plazara!
7.- Txalaparta jaialdia (euskaraz) Uktest elkarteko lagunekin, gustu eta adin guztietako lagunentzako jaia antolatuko dugu: eskulanak, denborapasak, txalapartaren inguruko azalpenak, eta nola ez... txalaparta jo nekatu arte! 3 urtetik aurrerako guztiak gonbidatuta zaudete. (Euria eginez gero, Santa Eugenia kultur etxean izango da).
Noiz: maiatzak 30, larunbata Ordutegia: 17:30 - 20:30 Non: Santa Eugenia plaza, Romo Matrikula: doan Ume kopurua: 50 gehienez Izena emateko epea: maiatzaren 27ra arte
¡Primavera en euskera!
1.- Fin de semana a caballo (en euskera) Con Gabri vamos a conocer mejor cómo viven nuestros amigos los caballos. Vamos a limpiarlos, peinarlos, vestirlos, ponerles la silla y sacarlos del establo. En este curso de 2 días, las niñas y niños a partir de 7 años junto con padres y madres, aprenderemos a montar, andar y desmontar; y los más atrevidos podrán andar al trote.
Fecha: 9 & 10 de mayo, sábado & domingo Horario: 17:00 - 18:00 Lugar: Polideportivo Club Hípico Goierri (Erandio) Matrícula: gratis Número de plazas: 7 máximo Inscripción: hasta el 5 de mayo Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 7 años (avisa previamente)
2.- Cursos de patinaje (dos tandas) (en euskera) Aprenderemos a patinar, madres, padres, niñas y niños, todos juntos. Para niños y niñas a partir de 5 años. El curso será en euskera, estáis todas y todos invitados. Los que ya saben algo tendrán oportunidad de practicar y mejorar su técnica con la ayuda del profesor.
Fecha: 10 & 17 de mayo, domingos + 11:00-13:00 (para los y las que en febrero se quedaron fuera) 24 & 31 de mayo, domingos + 11:00-13:00 (grupo nuevo) Lugar: ikastola San Nikolas, Algorta Matrícula: gratis Número de plazas: 25 máximo Inscripción: hasta el 20 de mayo Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 5 años (avisa previamente)
3.- Nuevo festival musical de Xirula-mirula (en euskera) Kris y sus amigos de Musikaz Blai nos pondrán a cantar, bailar y jugar en euskera con su nuevo espectáculo. Participaremos padres, madres y niñas y niños de 4-8 años. La fiesta será en euskera pero aunque no lo sepas, anímate! Tu también estás invitada. (Si llueve la fiesta será en el colegio de Romo).
Fecha: 15 de mayo, viernes Horario: 17:30 - 18:30 Lugar: plaza de las escuelas, Areeta Matrícula: gratis Número de plazas: 75 máximo Inscripción: hasta el 13 de mayo Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 4 años (avisa previamente)
4.- Taller de danzas vascas (en castellano) Venid a aprender sencillos bailes tradicionales vascos, todos juntos en familia, con el grupo Itxas Argia de Getxo. Si vuestra hija o hijo es mayor de 5 años, animáos. Para los que todavía no sabéis euskera habrá una pequeña guía para seguir los pasos. (Si llueve el taller será en el Patronato Aldai).
Fecha: 23 de mayo, sábado Horario: 18:00 - 19:30 Lugar: plaza Tellagorri, Algorta Matrícula: gratis Número de plazas: 20 máximo Inscripción: hasta el 20 de mayo Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 5 años (avisa previamente)
5.- Taller de fotografía digital (en euskera) Padres, madres y jóvenes a partir de 10 años podrán participar en este taller donde aprenderemos a manejar el programa Photoshop. Josemi será el profesor y con él veremos, aprenderemos y practicaremos unos cuantos trucos. Entre todos haremos un cómic. Si te gustan las fotos e imágenes, ésta es tu oportunidad!
Fecha: 25 & 27 de mayo, lunes & miércoles Horario: 18:30 - 20:00 Lugar: por confirmar Matrícula: gratis Número de plazas: 15 máximo Inscripción: hasta el 20 de mayo Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 10 años (avisa previamente)
6.- MariOlas cuenta cuentos (en euskera) Niños y niñas de entre 4 y 10 años podrán, junto con madres y padres, conocer y disfrutar de los maravillosos cuentos de MariOlas. (Si llueve el taller será en el colegio Zabala).
Fecha: 30 de mayo, sábado Horario: 12:00 - 12:45 Lugar: plaza del meto de Algorta (Telletxe) Matrícula: gratis Número de plazas: 30 máximo Inscripción: hasta el 27 de mayo Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 4 años (avisa previamente)
7.- Fiesta de txalaparta (en euskera) Con los amigos y amigas de Uktest hemos preparado una fiesta para todos los gustos y edades: manualidades, pasatiempos, información sobre la txalaparta, y cómo no... aprenderemos a tocar la txalaparta. Todos los mayores de 3 años estáis invitados. (Si llueve la fiesta será en la casa de cultura Santa Eugenia).
Fecha: 30 de mayo, sábado Horario: 17:30 - 20:30 Lugar: plaza Santa Eugenia, Romo Matrícula: gratis Número de plazas: 50 máximo Inscripción: hasta el 27 de mayo
Gose eta egarri zineten Getxoko haurrak eta gurasoak, bai horixe! 5 jarduera antolatu genituen otsailean zehar egiteko eta, zuek eskatuta, apirilera arte ibili gara, 5 izan behar ziren horiek 10 izan direlako azkenean. Guztira 295 lagunek hartu duzue parte SENDIren jarduerotan.
Jaka ezagutzeaz gain, Somporten eskiatzen egon ginen, elurraz eta paisaia zoragarriaz inguratuta, giro ezin hobean, umeak, gazteak eta gurasoak.
Euskal Herriko – eta baita Boliviako – kantagintzaren historia ezagutu genuen, eta eztarriak berotu genituen abesten eta musikaz gozatzen genuen bitartean.
Jausten, altxatzen, eta kolperen bat hartzen, baina batez ere patinatzen ikasi edo praktikatu genuen, barrez eta jolasen bidez.
Umeak – eta gurasoak, batik bat – aho zabalik ikusi genituen magia tailerrean. Jarraitzen duzue familiakoen eta lagunen aurrean praktikatzen? Mila esker: parte hartu duzuen guztioi – amak, aitak eta umeak batez ere – , laguntzaileei, Aizkoari, Itxas-Argia dantza taldekoei eta Ezkarneri, Josu Landetari, Carmen Borinagari, Karmele Miñanbresi, Larrañazubikoei, Ander Ituarteri, San Nikolas Ikastolako lagunei, Tor Magoari, Zabalako lagun guztiei, Laura Lapeyrari, Andresi, eski irakasleei, Antonio eta Elenari, Ainarari, Iruneri eta ahaztu ahal ditugunei ere, eskerrik beroenak, zeuei esker egiten dugulako SENDI.
Orain argazkiez eta bideoez gozatu eta adi egon, maiatzeko jarduerak laster prest egongo dira eta!
En vez de 5, 10
5 eran las actividades que teníamos preparadas para febrero, pero veníais con ganas y han tenido que ser 10, y hasta abril. En total, 295 personas hemos esquiado en Somport, hemos cantado en Larrañazubi con Josu, hemos patinado en San Nikolas con Ander, hemos aprendido a hacer tostadas de carnaval y escuchado cuentos con Aizkoa en Itxas-Argia y hemos aprendido a hacer magia con Tor en Zabala.
Eskerrik asko denoi. ¡A finales de abril recibiréis las actividades de mayo!
Gure helburua da Getxoko 2 eta 12 urte arteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.
GURE ELKARTEAREN HELBIDEA + TELEFONOA
Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa Getxo
685 732 963 | sendigetxo@yahoo.com
619 935 541 | egizugetxo@yahoo.com
This is a Flickr badge showing public items from egizu tagged with sendi. Make your own badge here.
Nuestro objetivo es que los niños y niñas de Getxo de entre 2 y 12 años, sus padres, madres y familiares se acerquen al euskera, lo aprendan y lo practiquen; para que los que aún no saben euskera lo aprendan y los que ya lo saben lo hablen. SENDI es fruto del trabajo conjunto entre el Ayuntamiento de Getxo y la asociación en favor del euskera Egizu. Este proyecto lo llevamos a cabo gracias también al compromiso y trabajo de los padres y madres, AMPAs y centros escolares de Getxo.