Getxoko familiak euskaraz!Azaroa joan da eta hilarekin batera, SENDI jarduerak. 5 ekintza genituen aurreikusita eta 7 egin behar izan ditugu, hain izan baita handia arrakasta: Luisekin musika tresnak egin eta jo genituen Zabalan, Koldo Amestoyren ipuinez gozatu genuen Geroan, Patxurekin kirol jolasak San Nikolasen, Uxuerekin artera hurbildu ginen M.D.Pastorren eta Iñaki eta Xabiri esker pizza mundialak Bidebitarten.
Guztira 230 lagunek hartu dute parte euskarazko tailer hauetan, denok elkarrekin, umeak eta gurasoak. Zorionak!
Eskerrik asko ikastetxe guztietako lagunei, irakasle eta sukaldariei, begiralei eta lagundu diguzuen guztioi. Zuek gabe ezingo genuke SENDI egin, badakizue.
Hurrengo jarduerak otsailean izango dira eta sorpresa bat baino gehiago dugu zuentzat, beraz adi ibili azkar izena emateko!
Argazki eta bideo guztiak ikusteko, hemen bilatu
Urterik urte, zalantza barik, gure tailerrik arrakastatsuena. Izango dira pizza gozoak, izango da Bidebitarte txoko ederra, izango dira Iñaki eta Xabi sukaldariak, izango dira Jose Ramonen pintxo bikainak...ez dakigu, baina kontua da oraingoan ere bi tailer antolatu behar izan ditugula (hainbestek eman dute izena eta!) denen gogoa asetzeko. Guztira, 78 lagunek eman dute izena (43 umek eta 35 gurasok) eta beti bezala, Getxoko pizzarik gozoenak prestatu zituzten.
Mila esker gure bi sukaldariei (Iñaki eta Xabi), Bidebitarte txokoko bazkide den Jose Ramoni, txikienak zaindu zituen Iruneri eta han egon zineten sukaldari txiki eta handiei.
Argazkiak eta bideoak, hemen:
Baten faltan, bi. Bi tailer egin behar izan ditugu, arrakasta handia izan dutelako arte ikastaro hauek. Uxue irakasleak koloretako paisaiak gaia aukeratu zuen bi txanda horietan 39 lagun (20 ume eta 19 guraso) lanean jartzeko: margoak ikusten eta aztertzen, haien gainean hausnartzen eta ideiak hartzen eta amaitzeko, artelanak egiten.
Mila esker Uxueri, Madre del Divino Pastor ikastetxekoei (batez ere Encarnacióni), txikienak zaindu zituzten Ainara eta Marinari eta han egon zineten artista txiki eta "handiei".
Joan den azaroaren 13an, osteguna, San Nikolas Ikastolako gimnasioan kirol jolasen tailerra antolatu genuen Patxuren laguntzari esker. Ordu eta erdiz, bertaratu ziren 32 lagunek (17 ume eta 15 guraso), izerdi apur bat bota zuten irakasleak proposatutako jolasetan: harrapaketa, katua&sagua, animaliak asmatu, armiarma...
Eskerrik beroenak Patxuri, San Nikolas Ikastolakoei, Garazi zaindu zuen Iruneri eta han egon zineten ume txiki eta "handiei".
Hemen dituzue argazkiak eta bideoak:
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||