Artxiboak: 2008

2008-12-02

Permalink 20:06:18, Atalak: sendi, tailerrak, 116 hitz  

Ederto azaroko SENDI jarduerak!

Azaroa joan da eta hilarekin batera, SENDI jarduerak. 5 ekintza genituen aurreikusita eta 7 egin behar izan ditugu, hain izan baita handia arrakasta: Luisekin musika tresnak egin eta jo genituen Zabalan, Koldo Amestoyren ipuinez gozatu genuen Geroan, Patxurekin kirol jolasak San Nikolasen, Uxuerekin artera hurbildu ginen M.D.Pastorren eta Iñaki eta Xabiri esker pizza mundialak Bidebitarten.

Guztira 230 lagunek hartu dute parte euskarazko tailer hauetan, denok elkarrekin, umeak eta gurasoak. Zorionak!

Eskerrik asko ikastetxe guztietako lagunei, irakasle eta sukaldariei, begiralei eta lagundu diguzuen guztioi. Zuek gabe ezingo genuke SENDI egin, badakizue.

Hurrengo jarduerak otsailean izango dira eta sorpresa bat baino gehiago dugu zuentzat, beraz adi ibili azkar izena emateko!

Argazki eta bideo guztiak ikusteko, hemen bilatu

Permalink 19:46:11, Atalak: tailerrak, 114 hitz  

Getxoko pizzarik onenak Bidebitarte txokoan!

Urterik urte, zalantza barik, gure tailerrik arrakastatsuena. Izango dira pizza gozoak, izango da Bidebitarte txoko ederra, izango dira Iñaki eta Xabi sukaldariak, izango dira Jose Ramonen pintxo bikainak...ez dakigu, baina kontua da oraingoan ere bi tailer antolatu behar izan ditugula (hainbestek eman dute izena eta!) denen gogoa asetzeko. Guztira, 78 lagunek eman dute izena (43 umek eta 35 gurasok) eta beti bezala, Getxoko pizzarik gozoenak prestatu zituzten.

Mila esker gure bi sukaldariei (Iñaki eta Xabi), Bidebitarte txokoko bazkide den Jose Ramoni, txikienak zaindu zituen Iruneri eta han egon zineten sukaldari txiki eta handiei.

Argazkiak eta bideoak, hemen:

    

 


">Pizza tailerra from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.
Permalink 18:18:42, Atalak: tailerrak, 89 hitz  

Arte tailerrak Madre del Divino Pastor ikastetxean

Baten faltan, bi. Bi tailer egin behar izan ditugu, arrakasta handia izan dutelako arte ikastaro hauek. Uxue irakasleak koloretako paisaiak gaia aukeratu zuen bi txanda horietan 39 lagun (20 ume eta 19 guraso) lanean jartzeko: margoak ikusten eta aztertzen, haien gainean hausnartzen eta ideiak hartzen eta amaitzeko, artelanak egiten.

Mila esker Uxueri, Madre del Divino Pastor ikastetxekoei (batez ere Encarnacióni), txikienak zaindu zituzten Ainara eta Marinari eta han egon zineten artista txiki eta "handiei".

 


">Arte tailerra: Koloreetako paisaiak from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.
Permalink 17:58:26, Atalak: sendi, tailerrak, 79 hitz  

Kirol jolasen tailerra San Nikolas Ikastolan

Joan den azaroaren 13an, osteguna, San Nikolas Ikastolako gimnasioan kirol jolasen tailerra antolatu genuen Patxuren laguntzari esker. Ordu eta erdiz, bertaratu ziren 32 lagunek (17 ume eta 15 guraso), izerdi apur bat bota zuten irakasleak proposatutako jolasetan: harrapaketa, katua&sagua, animaliak asmatu, armiarma...

Eskerrik beroenak Patxuri, San Nikolas Ikastolakoei, Garazi zaindu zuen Iruneri eta han egon zineten ume txiki eta "handiei".

Hemen dituzue argazkiak eta bideoak:

 


">SENDI Kirol Jolasak San Nikolasen from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

2008-11-10

Permalink 19:43:18, Atalak: sendi, 76 hitz  

Koldo Amestoy Geroan: hitzen magia denontzat

Joan den ostegunean, azaroak 6, Euskal Herriko ipuin kontalaririk onenetakoa izan genuen Geroan. Ordubeteko saioan eta hitzen magia erabilita 56 umek eta gurasok gozatu eta barre egin genuen bere istorioak entzuten. Saioa Iparra galdu gabe ekimenaren barruan antolatu zen.

Eskerrik beroenak Koldori, Geroa ikastolakoei, Euskara Zerbitzuari, EKEri, Topaguneari, Iruneri eta batez ere han egon zineten ume txiki eta "handiei".

Hemen dituzue argazkiak eta bideoa.

 


">Koldo Amestoy Geroa ikastolan from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

2008-11-05

Permalink 17:54:32, Atalak: sendi, tailerrak, 95 hitz  

Soinu-jostailuen tailerra egin dugu Zabala ikastetxean

Luis Artolak eta Maddik musika tresnak egiten irakatsi ziguten Zabalan

25 lagun hurbildu ziren atzo Zabalara, Luis eta Maddiren eskutik soinu-musika-jostailuak egiten ikastera...eta jotzera. Egurra eta norberaren eskuak erabilita, erraz, azkar eta merke, soinua eta musika sortu ahal dugula ikasi genuen. Eta ikasi eta gero, badakizue, etxean praktikatu!


">Soinu jostailuen tailerra, txaranga kalera! from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.

 

egilearen tresnak turutak soinua ateratzen ekin lanari

Eskerrik asko Zabalako lagunei, bi irakasleei eta, nola ez, parte hartu zenuten guztioi!

Musika tresnen mundua interesatzen bazaizue, hau gustatuko zaizue. 

Bideo pare bat ikusi nahi baduzue, klik egin hemen.

2008-11-03

Permalink 11:53:16, Atalak: sendi, ipuinak, 92 hitz  

Koldo Amestoy hitzen magoa

"Ipuinak umeak lokartu eta helduak esnatzeko omen dira".

9 urtetik aurrerako ume eta euren familiako kide nagusientzako saioa izango dugu ostegun honetan, arrastiko 18:00etan Geroa Ikastolako Areto Nagusian. Gazte zein heldu harrapatuko gaitu hitzen magoa den Koldo Amestoyk.

koldo amestoy geroa ikastolan

Begirale zerbitzua egongo da ume txikiak zaintzeko zuek saioan zaudeten bitartean, aldez aurretik abisatu, mesedez telefono honetan: 685732963.

Emanaldi hau Nerbioi-Ibaizabal itsasadarreko kultur zirkuitokoa da. Eta zer da hori? Topagunea (euskara elkarteen federazioa) + eskualdeko euskara elkarteekin antolatu dugun kultur zirkuitoa: Barakaldoko Sasiburu, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots eta Portugaleteko Harribola elkarteekin batera, hain zuzen.

2008-10-27

Permalink 17:23:14, Atalak: sendi, tailerrak, gurasolaguna, dirulaguntzak, 182 hitz  

Azaroko jarduerak prest!

Hemen dituzue berriro SENDI Proiektuaren jarduerak azaroan zehar egiteko denok elkarrekin: gurasoak, umeak, familiako beste kideak, zaintzaileak eta abar.

Ipuin kontalaria, musika tresnen tailerra, kirola egiteko jolasak, txikienentzako arte tailerra eta pizza saioa dituzue zain datozen asteotan. Animatu eta izena eman!

SENDIren tailer hauek ezingo genituzke egin ikastetxeetako zuzendaritzako kideen eta guraso elkarteetako lagunen babesik gabe, eskerrik asko denoi.

SENDIren azaroko jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz





Ya están listas las actividades de noviembre

Ya tenemos las actividades de SENDI para noviembre: para padres, madres, niños y niñas, demás integrantes de la familia, cuidadores y cuidadoras, etc.

Cuentacuentos, taller de instrumentos musicales, juegos para practicar deporte, taller de arte para los más pequeños y sesión de pizza son las actividades en las que vais a poder participar. ¡Anímate y ven!

Estos talleres de SENDI no podríamos llevarlos a cabo sin la ayuda de los centros escolares y las AMPA de Getxo. Eskerrik asko denoi.

Actividades de SENDI en noviembre, información en euskera y castellano

2008-10-22

Permalink 20:03:34, Atalak: sendi, gurasolaguna, 102 hitz  

Umeak euskaraz, eta zu?

Dakizun euskara erabiltzeko, beste guraso euskaldunak ezagutzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko... Izan zaitez zeu ere Gurasolaguna!

  • Doan
  • Eskolatik edo etxetik hurbil
  • Begirale zerbitzua doan
  • Koordinatzaile baten laguntzaz
  • Talde txikiak
  • Astean behin, zeuk nahi duzun ordu, egun eta lekuan

Para madres y padres que hablan euskera o lo están aprendiendo y se pueden comunicar. Para usar más el euskera entre padres y madres os proponemos Gurasolaguna.

  • Totalmente gratis 
  • Cerca del centro escolar o de casa
  • Con servicio de guardería gratis
  • Con la ayuda de un coordinador
  • En grupos pequeños
  • Una vez a la semana
  • En el día, la hora y el lugar que quieras
Permalink 19:56:11, Atalak: sendi, dirulaguntzak, 33 hitz  

Zuretzat, euskara doan

Orain baduzu beste arrazoi bat euskara ikasten jarraitzeko, Getxoko Udalak diru-laguntza bereziak dauzka zuretzat, baldintza hauek betez gero:

  • Getxon bizi bazara
  • 12 urte edo gutxiagoko umerik baduzu
  • Edozein euskaltegi homologatutan
  • %85eko gutxieneko asistentzia
  • Informazio gehiago hemen
Permalink 19:52:18, Atalak: sendi, dirulaguntzak, 63 hitz  

Para ti, euskera gratis

Ahora tienes un motivo más para aprender euskera o seguir estudiándolo, el Ayuntamiento de Getxo tiene subvenciones especiales para ti:

  • Si vives en Getxo
  • Si tu hijo o hija tiene 12 años o menos
  • En cualquiera de los 3 euskaltegis de Getxo o en cualquier euskaltegi homologado
  • Asistencia mínima al 85% de las clases
  • Más información aquí

2008-10-10

Permalink 20:05:26, Atalak: sendi, tailerrak, gurasolaguna, dirulaguntzak, 130 hitz  

SENDI ikasturte berria hasi da!

2008-2009 egitasmoan sukaldaritza, jolasak, eskulanak eta kirola egiteko ikastaroak, musika tailerrak, ipuin kontalariak, bisita ludiko-kulturalak familia osoarentzat, mintzapraktika egiteko gurasolagun taldeak, informazioa udalaren dirulaguntzei buruz euskara ikasteko, etab. Gure jarduerak gehienak euskaraz dira, doan edo oso merke, eta guztietan begirale zerbitzua dago umeak zaintzeko. Informazio gehiago datozen asteetan, adi egon!  

En el programa 2008-2009 cursos de cocina, juegos, manualidades y deportes, talleres de música, cuenta-cuentos, visitas lúdico-culturales para toda la familia, grupos de madres y padres para hacer mintzapraktika, información acerca de las ayudas del Ayuntamiento para aprender euskera, etc. Casi todas nuestras actividades son en euskera, gratis o muy baratas y ofrecemos servicio de guardería durante las actividades. Más información dentro de poco. !Estad atentos!

2008-06-03

Permalink 21:02:09, Atalak: sendi, 101 hitz  

Maiatzean eta ikasturtean zehar ibili zaretenoi: MILA ESKER!

Maiatzean zehar SENDI Egitasmoak 10 jarduera antolatu ditu: dantzak, txokolatea, janaria, pizza, artea, musika, soinu-jostailuak, kirol-jolasak, eta burdinolara bisita. Ume eta guraso asko egon zarete parte hartzen eta antolatzen. ESKERRIK ASKO DENOI eta datorren ikasturtera arte. Ederto pasa dugu zuekin euskaraz. Datorren kurtsoan, tailer berrietan pentsatzen ari gara, proposamenak badituzue, badakizue ongietorriak izango direla.

Hementxe dituzue argazkiak eta nahi duzuenerako hemen gauzkazue.

 zabalako sukaldaritza tailerra

 romoko soinu-jostailuen tailerra

 san nikolaseko txokolate tailerra

 san ignazioko musika jaialdia

 gobelako kirol-jolasak

 zubiletako arte tailerrak

 euskal dantzak aldain

 pizza tailerra bidebitarte txokoan

 muskizko pobaleko burdinolan bisita

2008-05-11

Permalink 20:07:11, Atalak: sendi, tailerrak, 500 hitz  

Maiatzeko jarduerak martxan!

SENDI Proiektuan martxan ditugu maiatzeko tailer, ikastaro eta irteerak. 9 jarduera izango dira guztira Getxoko hainbat ikastetxe eta elkartetan egingo ditugu eta ume eta guraso guzti-guztientzat dira. Animatu eta izena eman! Horretarako gure zenbakiak: 685 73 29 63 eta 94 491 4357, gure posta elektronikoa: sendigetxo@yahoo.com eta gure helbidea Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa, 48991 Getxo.

Sendiren jarduerak maiatzean

Actividades SENDI en mayo

dantza ikastaroa: Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Berdintasuna elkartearekin antolatu dugu tailer hau. Zuen seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri!

Noiz: maiatzak 10, larunbata + 11:30-13:00 eta
maiatzak 11, igandea + 17:30-19:00
Non: Aldai Patronatuan, Algorta
Matrikula: ikastaroa doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 9ra arte
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

Dantza tailerreko argazkietan denok saltoka agertzen gara!!

pizza tailerra: Pizza bikainak prestatu eta meriendatuko ditugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin sukaldari gazte biren laguntzaz. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira.

Noiz: maiatzak 14, asteazkena + 18:00-19:30
Non: Bidebitarte txokoa, Sarrikobaso kalea 3, behea, Algorta
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 12ra arte
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

arte tailerra: Gurasoak eta ume txikiak (3-5 urte) elkarrekin, ura eta uretako animaliei buruz hitz egingo dugu artelanen bidez eta horren ostean akuario-murala egingo dugu guztion artean. Oso tailer egokia txikienak artera hurbiltzeko eta ondo pasatzeko.

Noiz: maiatzak 14, asteazkena + 17:00-18:30
Non: Zubileta ikastetxea
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 9ra arte
Begirale zerbitzua: 3 urtetik beherako umeentzat

kirol jolasak: Korrika egin, ondo pasa eta izerditan bukatzeko saioa! Gurasoek eta umeek (4-6 urte) elkarrekin egiteko hainbat jolas, giro ezin hobean eta euskaraz.

Noiz: maiatzak 16, ostirala + 17:30-18:30
Non: Gobela ikastolako gimnasioa, Neguri
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 7ra arte
Begirale zerbitzua: 4 urtetik beherako umeentzat

musika jaialdia: Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko kideek gidatuta, euskal kantak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak (3urtetik aurrera). Jaialdia euskaraz da baina gutxi dakitenek ere parte hartu dezakete!

Noiz: maiatzak 16, ostirala + 17:00-18:15
Non: San Inazio ikastetxeko gimnasioan
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 14ra arte
Begirale zerbitzua: 3 urtetik beherako umeentzat

txokolate tailerra: Txokolatezko postre erraz eta polita prestatzen ikasiko dugu. Denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

Noiz: maiatzak 21, asteazkena + 17:30-18:45
Non: zehaztu barik
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 19ra arte
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

soinu-jostailu tailerra: Nagusi eta umeentzako tailer honetan musika egiteko garai bateko jostailuak sortu eta jotzen ikasiko dugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin, musika eta erritmo giroan ederto pasatuko dugu! Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

Noiz: maiatzak 27, asteartea + 17:00-18:30
Non: Romoko ikastetxea
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 23ra arte
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

sukaldaritza tailerra: Bi etxekoandre jatorren eskutik plater gozoak eta errazak prestatzen ikasiko dugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. 5 urtetik gorako ume euskaldunentzat.

Noiz: maiatzak 28, asteazkena + 17:30-18:45
Non: Zabala ikastetxeko jantokian, Algorta
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 26ra arte
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

pobaleko burdinolara bisita: Egun pasa egingo dugu familia giroan Meatzaldeko txoko honetan. Pobaleko burdinola zaharra ezagutuko dugu eta inguruetan bazkaldu eta jolastuko dugu. Euskaraz bizitzeko egun aparta!

Noiz: maiatzaren 31, larunbata + 10:00
Non: Fadura kiroldegiko parkina
Irteera doan izango da
Izena emateko epea: maiatzaren 28ra arte

2008-03-03

Permalink 21:22:18, Atalak: sendi, tailerrak, 127 hitz  

Eskerrik asko denoi!

Amaitu berri dira SENDIren otsaileko jarduerak eta, egia esanda, oso pozik geratu gara. Txokolate tailerrean, Ainhoaren eskutik, kirikiño ezin gozoagoak prestatu genituen Itxas Argiakoen txokoan. San Nikolas ikastolan sagar erreak prestatzen irakatsi ziguten Xabik eta Iñakik. Bidebitarte txokoan (Mila esker Jose Ramón!) forma ezberdinetako pizza ederrak prestatu genituen gure 2 sukaldariekin. Dantzan ibili ginen 3 ostiraletan San Nikolasen Itxas Argiako 2 irakasleekin, eskerrik asko Maider eta Nahia. Eskiatzen ikasi genuen Somporten asteburu zoragarri batean Tolosako Iñaki eta Olatzen eskutik. Luisi esker orain badakigu musika sortzen intxaurrak eta jogurt poteak erabilita Andra Marin eta ondo baino hobeto amaitzeko, Musika jaialdia egin genuen Bizkaiko Xirula Mirulakoekin Romoko ikastetxean.

  

  

Mila esker denoi eta maiatzean tailer eta ekintza gehiago!

2008-02-07

Permalink 17:19:55, Atalak: sendi, tailerrak, 542 hitz  

Otsaileko jarduerak prest!

SENDIn baditugu prest otsaileko tailer, ikastaro eta irteerak. 7 jarduera izango dira guztira Getxoko hainbat ikastetxe eta elkartetan egingo ditugu eta ume eta guraso guzti-guztientzat dira. Animatu eta izena eman! Horretarako gure zenbakiak: 685 73 29 63 eta 94 491 4357, gure posta elektronikoa: sendigetxo@yahoo.com eta gure helbidea Karitatea 1, sotoa 10. bulegoa, 48991 Getxo.



txokolate tailerra


Txokolatezko postre erraz eta polita prestatzen ikasiko dugu. Denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

Noiz: otsailak 13, asteazkena + 17:30-18:45
Non: Itxas Argiako egoitza, Iturribide 24 behea, Getxo.
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: otsailak 11
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



dantza ikastaroa

Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Zuen seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri!

Noiz: otsailak 15, 22 & 29, ostiralak + 17:30-18:45
Non: San Nikolas ikastola, Algorta
Matrikula: 10 € familia bakoitzeko
Izena emateko epea: otsailak 13
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



pizza tailerra

Pizza bikainak prestatu eta meriendatuko ditugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin sukaldari gazte biren laguntzaz. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira.

Noiz: otsailak 27, asteazkena + 18:00-19:30
Non: Bidebitarte txokoa, Sarrikobaso kalea 3, behea, Algorta
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: otsailak 25
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



musika jaialdia

Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko kideek gidatuta, euskal kantak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Umeen adinaren arabera bi saio egingo ditugu.

Noiz: otsailak 22 (3-5 urtekoentzat) eta otsailak 29 (6-8 urtekoentzat) + 17:00-18:15
Non: Romoko ikastetxeko gimnasio txikian
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: otsailaren 20ra arte
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



eski ikastaroa Getxoko familientzat

Iraupen eski ikastaroa egingo dugu bi taldetan banatuta: hasiberriak eta esperientzidunak, denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Euskaraz bizitzeko asteburu aparta!

Noiz: otsailak 22-24 (ostiraletik igandera arte)
Non: Somporteko eski estazioan. Jakako Oroel hotelean 2 gauak pasako ditugu pentsio erdian.
Eski ikastaroa: 2 ordu egunero (larunbata eta igandea)
Matrikula: 135 € (105 € Gurasolagunentzat) Deskontu berezia familia ugarientzat.
Izena emateko epea: otsailaren 15era arte

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



gozogintza tailerra

Bi sukaldari gaztek postre gozoa eta erraza prestatzen irakatsiko digute guraso eta umeoi. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira.

Noiz: otsailak 20, asteazkena + 17:30-18:45
Non: San Nikolas ikastolako jangelan, Algorta
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: otsailak 18
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



soinu-jostailu tailerra

Nagusi eta umeentzako tailer honetan musika egiteko garai bateko jostailuak sortu eta jotzen ikasiko dugu. Gurasoak eta umeak elkarrekin, musika eta erritmo giroan ederto pasatuko dugu! Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira.

Noiz: otsailak 28, osteguna + 17:30-18:45
Non: Andra Mari Ikastetxeko musika gelan, Getxo
Matrikula: tailerra doan izango da
Izena emateko epea: otsailak 26
Begirale zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat

(Información en castellano: hacer click en la imagen)



gurasolaguna

Euskara praktikatzeko taldeak antolatu ditugu ikastetxeetan, goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera. Ordutegia eta lekua gurasoek beraiek aukeratzen dute. Talde bakoitzean euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak egongo dira eta 4-6 gurasok osatuko dute taldea.

Arratsaldeetan begirale zerbitzua eskaintzen dugu umeak zaintzeko, gurasoak kafea hartzen, parkean edo patioan berbetan ari diren bitartean. Zure seme-alabak 2-12 urtekoak badira eta gutxieneko euskara maila baduzu proiektu hau zuretzat da. Animatu eta etorri gurekin!

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

sendi

sendi proiektua

Gure helburua da Getxoko umeen gurasoek euskara erabiltzea eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragitea. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

| Hurrengoak >

2008
<<     >>
Urt Ots Mar Api
Mai Eka Uzt Abu
Ira Urr Aza Abe

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution