Artxiboak: Azaroa 2007

2007-11-12

Permalink 21:46:13, Atalak: sendi, 63 hitz  

Asteburu pasa Zestoan

Familia giroan eta herri euskaldunean bi egun emango ditugu euskaraz bizitzen Sastarrain baserri eskolan. Parte hartzeko umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute, gutxienez. Tailerrak, irteerak, kirola eta lasaitasunaz gozatzeko giro paregabean.



Noiz: azaroak 17 eta 18
Non: Sastarrain baserri eskola, Zestoa, Gipuzkoa
Prezioa: 35 € lagun bakoitzeko (autobusa, egonaldia pentsio osoan eta tailerrak)
Izena emateko epea: azaroak 14

2007-11-11

Permalink 22:15:27, Atalak: sendi, hitzaldiak, 176 hitz  

Julio Ibarra eta Iñaki Eizmendi gurean

Hitzaldia: Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen?

Julio Ibarra kazetari ezagunak eta Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak hainbat gai garrantzitsuri buruz egingo digute berba: haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, eskolaren garrantzia eta mugak, familiaren garrantzia, eskola eta familiaz kanpoko esparruen garrantzia eta guraso baten esperientziaren aurkezpena. Saio pedagogiko eta dinamikoa guraso eta hezitzaile guztiontzat ezinbestekoa.

Zabala ikastetxean, azaroak 12, astelehena, 18:30. Begirale zerbitzua doan. Anima zaitezte!


+

Charla: NO SABEMOS EUSKERA... ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas?

Para madres y padres que todavía no saben euskera Julio Ibarra e Iñaki Eizmendi les
hablarán de los siguientes temas: cómo aprenden idiomas los niños, la importancia y
límites de la escuela y la experiencia de un padre. Para aclarar dudas, comentarán la
“Guía para padres de niños bilingües”. Charla pedagógica y dinámica imprescindible.

Aula de Cultura Santa Eugenia, Romo, 13 de noviembre, martes, 18:30. Servicio de guardería. ¡Os esperamos!

Azken erantzunak

sendi

sendi proiektua

Gure helburua da Getxoko umeen gurasoek euskara erabiltzea eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragitea. Proiektu berri hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

Azaroa 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution