Artxiboak: 2007

2007-12-22

Permalink 14:17:31, Atalak: sendi, 177 hitz  

Azaroko jarduerak

Azaroan 7 jarduera prestatu genituen, kolore guztietakoak: hitzaldiak, tailerrak, irteerak, ikastaroak, etab. Horietan dantza egin dugu, kantatu, postre goxoak prestatu, musika tresnak egin eta jo, ondo pasa...eta dena euskaraz eta denok elkarrekin, Getxoko amak, aitak eta umeak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta adi egon, otsailean beste jarduera sorta bat egongo da eta!

En el proyecto SENDI, organizado por la asociación EGIZU y con la ayuda del Ayuntamiento de Getxo, los centros escolares y las AMPA, a lo largo de noviembre hemos organizado 7 actividades en Algorta, Gobela, Areeta y Romo para todos los gustos. Han participado más de 200 personas bailando, cantando, cocinando, o tocando instrumentos musicales. Las familias han disfrutado con las actividades en euskera, todos juntos, madres, padres y niños y niñas, cada uno con su nivel de euskera, pero pasándolo bien. ¡En febrero, más y mejor!

Jardueren argazkiak eta bideoak ikusteko, hemen:

Areetan egindako soinu tailerra

Algortako Bidebitarte txokoan egindako gozogintza tailerra:

Gobela Ikastolan egindako euskal kanten jaialdia:

tyle="text-align:center">

2007-11-12

Permalink 21:46:13, Atalak: sendi, 63 hitz  

Asteburu pasa Zestoan

Familia giroan eta herri euskaldunean bi egun emango ditugu euskaraz bizitzen Sastarrain baserri eskolan. Parte hartzeko umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute, gutxienez. Tailerrak, irteerak, kirola eta lasaitasunaz gozatzeko giro paregabean.



Noiz: azaroak 17 eta 18
Non: Sastarrain baserri eskola, Zestoa, Gipuzkoa
Prezioa: 35 € lagun bakoitzeko (autobusa, egonaldia pentsio osoan eta tailerrak)
Izena emateko epea: azaroak 14

2007-11-11

Permalink 22:15:27, Atalak: sendi, hitzaldiak, 176 hitz  

Julio Ibarra eta Iñaki Eizmendi gurean

Hitzaldia: Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen?

Julio Ibarra kazetari ezagunak eta Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak hainbat gai garrantzitsuri buruz egingo digute berba: haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, eskolaren garrantzia eta mugak, familiaren garrantzia, eskola eta familiaz kanpoko esparruen garrantzia eta guraso baten esperientziaren aurkezpena. Saio pedagogiko eta dinamikoa guraso eta hezitzaile guztiontzat ezinbestekoa.

Zabala ikastetxean, azaroak 12, astelehena, 18:30. Begirale zerbitzua doan. Anima zaitezte!


+

Charla: NO SABEMOS EUSKERA... ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas?

Para madres y padres que todavía no saben euskera Julio Ibarra e Iñaki Eizmendi les
hablarán de los siguientes temas: cómo aprenden idiomas los niños, la importancia y
límites de la escuela y la experiencia de un padre. Para aclarar dudas, comentarán la
“Guía para padres de niños bilingües”. Charla pedagógica y dinámica imprescindible.

Aula de Cultura Santa Eugenia, Romo, 13 de noviembre, martes, 18:30. Servicio de guardería. ¡Os esperamos!

2007-09-27

Permalink 22:20:15, Atalak: sendi, tailerrak, 166 hitz  

Gurasoak Lagunduz ikastaroa

gurasoak lagunduz

Aita eta ama askok, euskaraz jakin arren, arazoak izaten ditugu umeei etxeko lanetan laguntzerakoan: hiztegia, gaiak nola azaldu, etab. Ikastaro honen helburua ez da euskara irakastea baizik eta guraso euskaldunei edo zertxobait dakizuenoi (euskaltegiko 5. urratsa) trebakuntza ikastaro berezia eskaintzea, umeen etxeko lanak ulertzen eta egiten laguntzeko.

Urriaren 16an hasiko da, 50 orduko ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 10:00-11:30 edo 18:00-19:30, 40 euro, Getxoko euskaltegietan, izena eman urriaren 5era arte. Begirale zerbitzua doan arratsaldez umeak zaintzeko gurasoak ikastaroan dauden bitartean.

Izena emateko zein informazioa jasotzeko deitu (685 73 29 63) edo idatzi (sendigetxo@yahoo.com).


Curso Gurasoak Lagunduz
Muchos padres y madres, aunque sabemos euskera, solemos tener problemas a la hora de ayudar a nuestros hijos e hijas con los deberes: vocabulario, cómo explicarles los temas, etc. El objetivo de este curso no es enseñar euskera, sino formaros a los padres y madres que ya sabéis algo de euskera (5º nivel de euskaltegi) para ayudar a los niños y niñas a hacer los deberes en euskera.

 

2007-04-16

Permalink 20:46:44, Atalak: sendi, tailerrak, 82 hitz  

Gurasoentzako tailerra: Ipuinak umeei nola kontatu

Badator ikasturte honetako SENDIren azken ikastaroa: Ipuinak euskaraz umeei nola kontatu, guraso eta hezitzaileentzat. Antton Irusta irakasle eta ipuin kontalariaren eskutik bi saiotan banatuta helduek teoria eta praktika ikasiko dute ipuingintza lantzeko. Aita, ama, aitite, amama, irakasle, begirale edo umeekin egoten den edonorentzat ezin aproposagoa! SENDIren ekintzetan ohikoa den bezala begirale zerbitzua egongo da. Animatu eta parte hartu.

ipuinak umeei nola kontatu

Informazioa:
Datak: apirilak 24 eta 26, astearte eta ostegun
Tokia: Algortako Villamonteko liburutegia
Ordutegia: 17:30 - 19:00
Matrikula: 10 €
Izena emateko epea: Apirilaren 23ra arte
Nola: 94 491 43 57 edo 685 73 29 63 (Lander) edo sendigetxo@yahoo.com

2007-01-30

Permalink 11:41:11, Atalak: sendi, tailerrak, 180 hitz  

Seme-alabekin jolasteko gogoz?

Gurasoak, umeak eta euskara, hiru elementuok batzen dituen SENDI Proiektua ezagutzen duzue. Bada, beste ikastaro bat martxan izango dugu Getxoko gurasoentzat eta umeekin ibiltzen zaretenontzat: EUSKAL JOLASAK. Urtxintxa Eskolak emango du 8 orduko ikastaro hau Getxoko hiru ikastetxetan: Gobela, Zubileta eta Andra Marin, otsailean zehar astean behin arratsaldez. Euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera dago 10 eurotan. SENDIn ohikoa denez begirale zerbitzua egongo da umeak zaintzeko gurasoak ikastaroan dauden bitartean. Informazio gehiago nahi baduzue: 685 73 29 63 telefonoan Lander duzue. Aprobetxatu aukera hau eta animatu zaitezte!
 
Euskal Jolasak

Dentro del Proyecto SENDI hemos organizado otro curso para madres y padres de Getxo y para todos aquellos que cuidéis de los más pequeños: EUSKAL JOLASAK. Urtxintxa Eskola será la encargada de este curso de 8 horas en 3 centros de Getxo, en febrero y por las tardes. El curso lo ofrecemos tanto en euskera como en castellano y cuesta 10 euros. Muy importante: habrá servicio de guardería para cuidar a las niñas y niños mientras estáis en clase. Más información: 685 73 29 63 (Lander)

2007-01-04

Permalink 17:36:45, Atalak: sendi, tailerrak, 104 hitz  

Etxeko lanetan laguntzeko giltza

Gure seme-alabeei etxeko lanetan lagundu nahi izaten diegu, baina batzuetan trabak izaten ditugu  asignatura batzuetako hiztegia euskaraz ezagutzen ez dugulako: matematikak, natur zientziak, fisika, kimika...

Ikastaro honen helburua ez da euskara irakastea, baizik eta guraso euskaldunei edo zertxobait dakizuenoi (euskaltegietako 5. Urratsa) trebakuntza ikastaro berezi bat eskaintzea, umeen etxeko lanak ulertzen eta egiten laguntzeko.

Bi talde antolatuko ditugu Udal euskaltegian, goizez 10:00-11:30 eta arratsaldez 18:00-19:30. Ikastaroak 50 orduko iraupena du, astearte eta ostegunetan, maiatzera arte.

SENDIn antolatzen ditugun ikastaro guztietan bezala, begirale zerbitzua izango dugu umeak zaintzeko arratsaldeko ikastaroan.

Matrikula: 60 €
Izena emateko epea: urtarrilaren 15era arte.
Informazio gehiago: 685 73 29 63 telefonoan edo sendigetxo@yahoo.com e-postan.

Gurasoak lagunduz ikastaroaren kartela

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

sendi

sendi proiektua

Gure helburua da Getxoko umeen gurasoek euskara erabiltzea eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragitea. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere ezinbestekoa dugu.

| Hurrengoak >

2007
<<     >>
Urt Ots Mar Api
Mai Eka Uzt Abu
Ira Urr Aza Abe

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution