Benga, arin! Gaur egun, dena egin behar da presaka eta korrika.
Arin! Arinago ezin, ala! Zenbat eta arinago hobe.
Ea ba, azkar! Atzean geratu gura ez baduzu, arin egin behar gauzak.
Gu, bai, gu azkarrak! Gaintzeko guztiek errepiderik azkarrenak, kotxerik azkarrenak, makinarik azkarrenak, eta guk ezin atzean geratu, ostantzean, gureak egin du.
Mesedez, faborez eta arren, Arin! Abiadura da kontua eta denborari minutuak, segunduak lapurtzea gure helburua.
Atzo,
AHTren kontrako manifan erderazko bi oihu izugarri gustatu zitzaizkidan: “A 320 la hostia es mas potente” “Teneis el corazon lleno de hormigon”
Erdi katxondeoan esan arren, asko gustatu zitzaizkidan, eta oihukatzen nituen bitartean, buruan
Michel Enderen
“Momo” liburua izan nuen gira eta bira. Aspaldion buruan darabilt Eusko Jaurlaritzako agintariak, PNV, EA, PP eta IUko agintariak, eraikuntza-enpresetako nagusiak, eta enpresari guztiak orokorrean ez ote diren “Momo” ipuinean agertzen diren “gizon grisak”, denbora aurrezteko aitzakiarekin gainontzeko gizakioi benetan denbora lapurtzen dizkigutenak, haiek ondo eta bapo bizirauteko.
Egunak 24 ordu. Orduak 60 minutu. Minutuak 60 segundo. Horixe da denbora eta, denbora horri segundoak, minutuak edo orduak aurreztea, bizitzari denbora lapurtzea da. Abiadura Handiko Trenarekin bizitzari denbora lapurtu egin nahi diote Eusko Jaurlaritzeko agintariek.