Mezua: Trasmisioa

2008-07-20

Permalink 17:18:51, Atalak: semerimendi  

Trasmisioa

Edurne, Mirentxu eta Olatz Upoko erromiatik jaistenupoko erromeriaupoko erromeria mezaZaratamoko txistulariak Upoko erromerian

Benetan ez dakit nondik datorkidan uztaileko 3. igandean Upoko basaelizako erromeriara joateko ohitura edo tradizioa. Etxean aita Zeberiokoa dut eta ama Zaratamokoa, eta haiek beti aipatu izan didate Upoko erromeria. Aipatu bai, baina ez diet hara joateko ohiturarik antzeman . Jaio nintzen baserrian, berriz, bai, zaletasuna eta tradizioa izan dute Upoko erromeriara joateko. Hortik, beharbada, datorkit niri ere zaletasuna?

Gaur, uztaileko 3. igandea eta eguraldi ona izan izan ez arren, nik dudan ohiturari jarraiki, bertaratu naiz. Eta niretzat horren garrantzitsua den erromeriara joateko tradizioa nire ondorengoei trasmititu nahian edo, alabak nirekin eraman ditut. Jaio zirenetik ia urtero egin dudan moduan, Upora eraman ditut. Hainbeste aukera eskaintzen digun gaur egungo gizartean, berriz, zail ikusten dut guretzat hain garrantzitsuak diren ohiturak ondorengoei trasmititzea.

Upoko erromeria Zaratamo eta Zeberio herrien artean antolatzen den erromeria da. Urte bakoitietan Zeberiok eta bikoitietan Zaratamok antolatu behar izaten ditu. Tradizioari lotuz gero urte batean Zeberiori (elizari, herritarrei???, udalari???????) egokitzen zaio antolatzea eta hurrengo urtean Zaratamori (elizari, herritarrei??, udalari?????????). Aurten, urte bikoitia izanik Zaratamori egokitu zaio. Meza ematera Zaratamoko abadea joan da. Antolatzen inor ez da ibili. Hala edo hola Zaratamoko herritar batzuk (ganaderuek) txoszna modukoa antolatu dute, eta herriko betikook baino ez gara joan. Zaratamoko beste herritar batzuk jaia alaitu beharrean edo, txistuak eta musika jarri dute. Eta Udalak? Lanrroverra eta erositako trikitrixa moduko talde bat baino ez du jarri. Punto. Gainera, eguraldiak ez du lagundu.

Zeberiori egokitzen zaionean berdin antzera, herritarren aldetik oraindino parte hartze eskasagorekin.

Baldintza horietan, nola demontre trasmititu diezaieket nire alabei, Upoko erromeriari diodan atxikimendua? Zelan trasmititu nire alabei zein garrantzitsua den niretzat Upoko erromeriak duen esanahia?

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

semerimendi blog

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

semerimendi

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution