Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-22

Permalink 23:22:48, Atalak: zaratamoko gauzak  

gauza txikiak

Udaberrian bizipoza edonon ageri. Argitasuna, koloreak,…, odola bor-bor.


Gure herrian, berriz; udaberria, uda, udazkena zein negua, denak berdin. Zurrumurruren bat kenduta,sekulan ez da ezer gertatzen. Gura bai, baina ezin.


Horregatik, derrigorrean edo, gauza txikiei, gertakizun txikiei duten garrantzia ematen ikasi behar izan dugu.


Larunbat arrunt batean, beteranoen pilota partida batzuen ostean, herriko plazan lau katu, eta taberna bakarrean beste horrenbeste. Eta bat-batean, dultzaina eta atabala atera eta, hara non jartzen gaituzten Iñakik eta Andonik tabernako lau katuok “Adelita” eta “Batasuna” kantuan.


Gauza handiei eta garrantzitsuei, egunkarietan eta telebistetan agertzen diren gertakizunei balioa ematera behartu nahi gaituen gizarte moderno honetan, ezer gertatzen ez den gure herrian, musika eta alaitasuna debalde eskaintzen digutenentzat “txapo” blog xume honetatik

----------

semerimendi blog

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

semerimendi

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution