Zazpiak bat moduko eslogan bat izan liteke. Edo formula matematikoa. Baina ez!
Isaias Carrasco PSE-EEko militantea eta Arrasateko (Gipuzkoa) zinegotzi ohia hil du ETAk, bost tiro botata.
Pertsona bati bizia bortizki kentzea, gure gizartean inork ulertzen ez duen ekintza. Onartezina. Gizarte osoa asaldatu duen ekintza.
Halakorik gertatzen den guztietan bezala, politikariek kanpainan egon arren, euren agendan zeukaten guztia bertan behera utzi, eta gertakizunari erantzuteko deiak eta mezuak zabaltzen ibili dira. Komunikabide handi guztiek ere, politikarien diskurtsoen bozgoragailu bihurtu dira.
Hausnartzeko eguna izan arren, politikari batek esana: Bihar espainar guztiak (espainarrak) botoa ematera deituak daude, eta guztiek izango dute aukera batek izan ezik.
Egia da erahil duten zinegotzi ohiak ezin izango duela botorik eman. Baina, bera ote da botoa eman ezin izango duen bakarra? Bera izan ote da hauteskunde kanpainak iraun duen bitartean, bizitza modu bortitzean galdu duen bakarra?
Otsailaren 26an, bat ez, lau emakume erahil zituzten. Lau emakume hil, egun batean eta modu bortitzean. Geroago, oraindik hauteskunde kanpaina barruan beste bat. 4+1
Momentuan apur bat, baina, inor ez zen asaldatu. Egun horretan eta hurrengo egunetan komentarioren bat edo egin zuten, baina hori besterik ez. Komunikabibeetan M. G. S V., M. I., Valladolid, Valencia, Cadiz, Madril, Burgos eta halakorik, eta kitto. Politikariek egunkarietan agertu ostean zeozer esan bai, baina askorik ez, badaezpada. Eta komunikabideek eta politikariek askorik esan ez zutenez,gizartea ere azkenean isilik. Eta honezkero, emakume horiek,-4+1-, guztiz ahaztuta daude.
Emakume horiek ez zituzten, akaso, modu bortitzean erahil? Ez zuten akaso horiek botoa emateko eskubiderik?
Eta emakume horien moduan, kanpaina bitartean zenbat langile hil dira lantegietan modu bortitzean? Eta kotxe istripuetan?
Itxuraz badaude hildakoak eta hildakoak.
Politikarientzat eta komunikabideentzat, heriotz batzuk euren interesen arabera saldu daitezkeen bitartean, beste batzuk isilarazi behar dira. Diskurtsoak eta mezuak horren arabera antolatzen dituzte politikariek. Samina euren interesen arabera kudeatzen dute.
Filologo eta hiztegigileentzat lana. Politikari hitzaren definizioa.
Nik argi daukat
Politikaria: Iruzur eginez edo gezurrak zabalduz, jendea engainatzeko moduko iritziak sortzen dituena.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...