Herri txikietan gauza handiak gertatzen dira, sarri. Etekinik gabeko gauza handiak.
Larunbata eguerdia. Txikitoak hartzen, taberna bakarrean. Iñaki sartzen da, eta...
-Entereu nok albokea joten dokela- diño batek
-Bai, baina aspaldi honetan, hor jekoat, erdi abandonaute edo.- Iñakiren erantzuna
-Ez dakik musika tresna beti aldean eroan behokela, badaezpadan edo,..- beste batek
-Etxea hor jekoat eta oraintxe bertan joango nok albokea hartuten-Iñakik serio-serio

Esan eta egin. Etxera joan eta hara non agertzen den albokea eta dultzainarekin. Eta tabernan geuden guztiontzat joten hasi, beste barik.
Iñaki dauka izena eta Beldarrain eta Irigoras abizenak. Mutil handia eta jatorra, eta... albokalaria? Ba, albokalaria ere handia, ze, musutruk, debalde, lagunei plazerra ematearren beste barik taberna batean jotzen duenak handia izan behar du, derrigorrean.
Beste barik, edozein ordutan holako gauzak herri txikietan baino ez dira gertatzen. Herri txiki askotan, oraindik ez dugu inozentzia, naturaltasuna galdu.Zorionez!
