Mezua: Euskara teknikari

2007-12-18

Permalink 12:30:40, Atalak: euskararen normalizazioa  

Euskara teknikari

Neguko atarian, udazkena eta negua batera heldu dira Haranekotrokara. Aroak eta eguraldiak bultzaturik, orain egun batzuk gertatutakoari gira eta bira buruan.

Duela bi aste edo, Dabid Anauten “Txokotik Zabalera” liburua hartu, zabaldu eta, hitzaurrearen lehen orrialdean Kike Amonarrizen zati hau irakurri nuen:

Besaulkian eserita zaudete, eginkaria eskuetan, lasai arraio, piztuta dagoen telebistari begira. Bat-batean etxeko atea zabaldu da eta zuen alaba gaztea sartu da etxera:

[Gehiago:]

 

a! Aita! Badakit zer izan nahi dudan handitan!

-Ah, bai? –biak ilusioz beterik eta urduri-. Zer izan nahi duzu , bada?

-Euskara teknikari!

Esaldia , bonba atomikoa legez erori da etxe barruan. Orain, irrealtasun sentsazio batek hartu zaituzte, airean nora ezean igerian sentitzen zarete, astronautak  espazioan nola. Zuen barruan ilusio guztiak lehertu egin dira eta gas bihurtu izan balira bezala bizi duzue ingurua. Gandua saretzearekin batera, ordea, airea galderaz betetzen da.

-Zer egin dugu gaizki? –pentsatu duzue-. Egunero lagundu diogu alabari etxeko lanetan, guraso-eskola guztietara joan gara, gure arteko komunikazioa erraza eta sakona izan da… Noiz deskuidatu gara, gainera zetorkigun zoritxar honetaz ez ohartzeko? Zergatik ez du gure alabak bere ikaskideek bezalako lanbide duin eta gizartean erakusteko modukoa aukeratu? Zergatik ez da dentista, arkitekto, garraiolari, irakasle edo futbolari izango? Zergatik egokitu zaigu guri desgrazia hau?

Kasualitatez edo, egun horretan bertan, alaba nagusiari eskolan haren maisuak, honela galdetu zion:

- Baina, zure aitak zertan egiten du lan?

Alaba mutu geratu zer, zer erantzun ez zekiela. Azkenean, zeozer erantzun behar eta hala erantzun zion maisuari:

-Badakit euskararen zeozertan dabilela, baina ez dakit zertan?

Gauean etxean, afaltzen ari ginela, gertatutakoa esan zidan, eta nire lanbidea zein zen galdetu zidan.

Nik liburuko hitzaurrea irakurri nion, barre gura dana egin ostean, haren erantzuna normala zela esan nion. Izan ere, EAEko Administrazioan Euskara Teknikari edo naiz eta hori zer den nik ere ez dakit.

Eskolaurrean zegoela, gurasoen lanbideak landu zituztenean, alaba nagusiak aita “eskultore” zuela jarri zuen. Aurten, alaba txikiari, egokitu zaio lanbideena lantzea eta aitaren lanbidea ipini behar izan duenean “aizkolari” jarri du.

Ez batak ez besteak ezin jarri aitaren lanbidea. Zer egin dute,ba, nire alabek halako desgrazia pairatzeko? Zergatik ez ote dute aita bat mundu guztiak ulertzeko moduko lanbide normala duena? Ze, benetan zer da Euskara Teknikari izatea? Eta are gehiago, zer da Euskara Teknikari izatea EAEko Administrazioan? Nire bizitza arinduko lidakeelakoan, baten batek erantzunik edo argitasunik emango balit, ordaindu ez, baina, bene-benetan eskertuko nioke.

Erantzunak:

Bidaltzailea: agurne [Bisitaria]
oso ona!!!!!!!!!!!!!
nola egin duzu "gehiago irakurri"-rena?
Permalink-a mezu RSS 2008-01-09 @ 11:49

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

semerimendi blog

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

semerimendi

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution