Mezua: Persepolis

2007-12-11

Permalink 08:29:33, Atalak: semerimendi  

Persepolis

Oso liburu gutxik katigatzen naute. Hala ere, katigatzen nauen baten bat esku artean hartuz gero, ezin albo batean utzi amaitu arte.

Halaxe gertatu zait asteburu luze honetan Marjane Satrapi irandarraren “Persepolis” liburu-komikiarekin.

Liluratu egin nau liburuak. Irudiak “naif” itxurakoak eta testuak xaloak izan arren, liburu sakona, hunkigarria iruditu zait.

Europarrok, eta lehen mundua deituriko horretan bizi garenok, kultura judeo-kristianoan hezi garenez, gainontzekoak epaitzen ditugu gu unibertsoaren gaineko aldean bageunde bezala. Iran, Irak, Palestina, Arabia Saudi, Kaukaso,… denak zaku berean sartzen ditugu. Geu gara ongiaren jabe, geuk dakigu zer dagoen ondo eta zer txarto eta gainontzekoak basatiak ez badira, behintzat gure mailakoak ez dira. Ez horixe!

Marjane Satrapi Irango familia aberats eta aurrerakoi batean hazi zen. 1979an, Sha gobernutik bota zutenean eta iraultza islamdarra ezarri zenean, hamar urteko ume bat baino ez zen. Baina, gero ikusi zuten haiek amestutako iraultza horretan zer gertatu zen. Zer gertatu zen islamdarren sektore integristenek botere guztia eskuratu zutenean. Horrekin batera, 1980an Irak eta Iranen arteko gerra hhasi zen, 8 urte luzez iraun zuen gerra. Eta horren aitzakiarekin  gobernu integristak jarrera are integristagoa hartu zuen.

14 zituela gurasoek, gobernu integristak ezarritako eredu itogarritik aldendu nahian edo, Vienara bidali zuten ikastera. Nerabezaroa, beraz, Europan bizi izan zuen. Oinarrizko ikasketak amaitutakoan berriro itzuli zen Iranera, eta hango unibertsitatean ikasi zituen Arte Ederrak. 1994an, azkenik, Iranetik alde egin zuen  eta Parisera joan zen bizitzera. Gaur egun Parisen bizi da.

“Persepolis” liburuan agerian geratzen da Marjane Satrapik kultura biak –Europakoa eta Irangoa- ondo ezagutzen dituela. Epaietan sartu barik, kultura biek dituzten gauza onak eta ez hain onak erakusten dizkigu modu xalo batean. Bere xalotasun horrek egiten du sakona liburua.

Liburuan oinarritutako pelikula ere egin dute. Baina badakigu zer gertatzen den gure herrialde honetan holako pelikulekin. Oskarretarako izendatuta dagoen arren, Euskal Herriko zinetokietako karteldegian ez zen luzaroan egon. Ea izendapenarekin berriro jartzen duten eta ikusteko parada dugun. Hemen duzue pelikularen trailerra.

Erantzunak:

Bidaltzailea: agurne [Bisitaria]
Irakurriko dut. Oso itxura ona dauka eta!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-12 @ 12:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

semerimendi blog

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

semerimendi

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution