Neguko atarian, udazkena eta negua batera heldu dira Haranekotrokara. Aroak eta eguraldiak bultzaturik, orain egun batzuk gertatutakoari gira eta bira buruan.
Duela bi aste edo, Dabid Anauten “Txokotik Zabalera” liburua hartu, zabaldu eta, hitzaurrearen lehen orrialdean Kike Amonarrizen zati hau irakurri nuen:
Besaulkian eserita zaudete, eginkaria eskuetan, lasai arraio, piztuta dagoen telebistari begira. Bat-batean etxeko atea zabaldu da eta zuen alaba gaztea sartu da etxera:
Argazkietan ere gorde daiteke herri baten historia, eta gero ondorengoei erakutsi. Zulaga Euskara Elkarteak hori egin gura izan du herrian eta han eta hemen ibili dira argazkiak biltzen. Bilketa lan horretan oinarritu naiz ondoko bideoa prestateko.
Gure herriaren kasuan, kuriosoa da, Zulaga Euskara Alkarteak egin duen lan horretan gerra aurreko edo gerra denborako argazkirik ia ez dago. Argazki bat edo beste. Bildu dituzten argazki gehienak 50eko eta 60ko hamarkadetakoak dira. Ordura arte ez ei zegoen argazkiak ateratzeko zaletasunik edo. Zer egingo diogu, ba!
Nire eskuetara heldu den gerra edo gerra aurreko argazki bakarra Gernikako Arbolaren azpian ateratakoa da. Argazki horretan, herriko beste batzuen erdian, alboka jotzen, Inazio Uribarri “Andaluze” albokalaria agertzen da.
Musikak izan du, bai, garrantzia gure herrian. Hor agertzen dira batzuk kantari, beste batzuk Upon txistuarekin, Burbustun kantari...
Burbustuko argazki batean Antonio Agirre “Pitolis” agertzen da bere esku-soinuarekin. Antoniok, 95 urte eduki arren, oraindik orain hor dabil esku-soinua jotzen.
Oso liburu gutxik katigatzen naute. Hala ere, katigatzen nauen baten bat esku artean hartuz gero, ezin albo batean utzi amaitu arte.
Halaxe gertatu zait asteburu luze honetan Marjane Satrapi irandarraren “Persepolis” liburu-komikiarekin.

Liluratu egin nau liburuak. Irudiak “naif” itxurakoak eta testuak xaloak izan arren, liburu sakona, hunkigarria iruditu zait.
Europarrok, eta lehen mundua deituriko horretan bizi garenok, kultura judeo-kristianoan hezi garenez, gainontzekoak epaitzen ditugu gu unibertsoaren gaineko aldean bageunde bezala. Iran, Irak, Palestina, Arabia Saudi, Kaukaso,… denak zaku berean sartzen ditugu. Geu gara ongiaren jabe, geuk dakigu zer dagoen ondo eta zer txarto eta gainontzekoak basatiak ez badira, behintzat gure mailakoak ez dira. Ez horixe!

Marjane Satrapi Irango familia aberats eta aurrerakoi batean hazi zen. 1979an, Sha gobernutik bota zutenean eta iraultza islamdarra ezarri zenean, hamar urteko ume bat baino ez zen. Baina, gero ikusi zuten haiek amestutako iraultza horretan zer gertatu zen. Zer gertatu zen islamdarren sektore integristenek botere guztia eskuratu zutenean. Horrekin batera, 1980an Irak eta Iranen arteko gerra hhasi zen, 8 urte luzez iraun zuen gerra. Eta horren aitzakiarekin gobernu integristak jarrera are integristagoa hartu zuen.
14 zituela gurasoek, gobernu integristak ezarritako eredu itogarritik aldendu nahian edo, Vienara bidali zuten ikastera. Nerabezaroa, beraz, Europan bizi izan zuen. Oinarrizko ikasketak amaitutakoan berriro itzuli zen Iranera, eta hango unibertsitatean ikasi zituen Arte Ederrak. 1994an, azkenik, Iranetik alde egin zuen eta Parisera joan zen bizitzera. Gaur egun Parisen bizi da.
“Persepolis” liburuan agerian geratzen da Marjane Satrapik kultura biak –Europakoa eta Irangoa- ondo ezagutzen dituela. Epaietan sartu barik, kultura biek dituzten gauza onak eta ez hain onak erakusten dizkigu modu xalo batean. Bere xalotasun horrek egiten du sakona liburua.
Liburuan oinarritutako pelikula ere egin dute. Baina badakigu zer gertatzen den gure herrialde honetan holako pelikulekin. Oskarretarako izendatuta dagoen arren, Euskal Herriko zinetokietako karteldegian ez zen luzaroan egon. Ea izendapenarekin berriro jartzen duten eta ikusteko parada dugun. Hemen duzue pelikularen trailerra.
“Batzuen ustez ordaintzen
Dagokien zigorra
Maite dutenentzat berriz
Askatasun haizea”
Kantatzen zuten Hertzainakoek 564 kantan. Santarentzat, Gorka bere iloba, askatasun haizea,dudarik gabe.
83 urte ondo beteak dituen arren, Santa hor izaten dugu hilabete bakoitzeko azken barikuan udaletxe aurrean, hainbeste maite duen Gorka bere ilobaren argazkiari eusten, harro eta tinko. Argi du,ez du inolaz ere etsiko, ezerk ez dio geldiaraziko bere iloba etxera ekarri arte.
Barikuetan, ilobaren argazkiari eusten. Gero, bisita duenean, dispertsioak bere iloba nora eraman, ba, bera hara. Funtzionarioen umilazioen aurrean ez du burua makurtzen, tinko egiten die aurre.Gero ilobaren aurrean, bisitan, maitasunez erakusten dio bakarrik ez dagoela.
Gorka ez dago etxean, baina ondo iltzaturik dago amamaren eta gainontzeko senitartekoen bihotzetan.