Artxiboak: Urria 2007

2007-10-30

Permalink 09:52:29, Atalak: semerimendi  

Bihotz armatua

Benedeti gustuko dugunontzat bere poesia eder bat, berak propio guretzat irakurria. Bihotz armatua izena jarri diot nik euskaraz
----------

2007-10-26

Permalink 11:58:19, Atalak: semerimendi  

Haranekotrokako zaintzailea

Beste modelorik izan ezean nork bere buruari argazkia atera behar

----------

2007-10-25

Permalink 13:09:51, Atalak: zinema  

Tocando el vacio II

Tocando el vacio benetako gertakizunetan oinarritutako liburua eta pelikula dira.

Joe Simpson eta Simon Yates, 26 eta 25 urteko mendizale inglesak Perura joan ziren 6000 metroko Siula Handia egitera. 1985ean,Alpeetan eskalatzen ibili ondoren, haiek bakar-bakarrik joan ziren Perura Siula Handia inork eskalatu bako alde batetik eskalatzera.

Asko kostata, hainbat egunez eskalatzen ibili ostean, janaria amaituta zutelarik, tontorra zapaldu zuten. Baina, itzultzerakoan eguraldiak txarrera egin zuen eta galdu egin ziren. Horrez gain, Joe erori egin zen eta hanka apurtu. Hanka apurtuta eduki arren, izotzezko horma batean beherantz egin beharra izan zuten, elkarri soka batekin lotuta. Halako batean, Joek laban egin eta airean zintzilik geratu zen. Hala edo hola, Simonek sokari eutsi ahal izan zion. Eta horrela egon ziren hainbat ordutan, elkarri hitz egin ezinik eta elkar ikusi ezinik.

Gaua heldu zenean, Simonek gehiagorik ezin izango ziola eutsi ikusi zuen,eta orduan erabaki zuen soka moztu behar zuela. Soka moztu, eta Joe gutxi gora behera 50 metroko atura batetik izotzezko leize batera erori zen.

Simonek goiko aldetik ateratzea lortu zuen, eta azkenean, hurrengo egunean kanpalekura heldu zen. Joe  izoztezko leize sakon baten barrura erori arren ez zen hil. Bizirik zegoenez, hanka apurtuta eduki arren eta janari barik egon arren, leizetik ateratzea lortu zuen, eta handik egun batzuetara, kanpalekuaren ondoan aurkitu zuten.

Biak bizirik atera ziren!

Joe Simpsonek bizi izandako esperientzian oinarritutako Tocando el vacio liburua idatzi zuen, eta Kevin Macdonald zuzendariak liburuan oinarritutako dokudrama egin zuen. Peruko Andeetan filmatu zuten pelikula eta Joek eta Simonek bizi izandakoa kontatzen dute.

----------

2007-10-24

Permalink 15:38:56, Atalak: semerimendi  

Ongi etorriak nire talaiara

----------
Permalink 08:41:59, Atalak: semerimendi  

Tocando el vacio

Mendian. 5000 bat metrora. Mendizale bat ia indar barik, soka bati eusten. Sokaren beste aldean, mendira igotzen lagun izan duena airean zintzilik eta hanka bat apurtuta duelarik. Sokari eutsiz gero, biak hilko dira, eta soka ebakiz gero, laguna hil egingo da. Hori bai erabaki gogorra!. Zer egin?Surprised

----------

semerimendi blog

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

semerimendi

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution