“La justicia esta arrestada por orden de la avaricia.
El dinero que te salva es el mismo que asesina”
Abrazado a la tristeza
Maiatzaren 30ean hasi ziren eta ez dira gelditu. AHT egiteko lanek aurrera segitzen dute Barrondo aldean. Egiten ari diren txikizioa izugarria da.
Ekologia, ingurugiroa, gure lurraldea babestu eta zaindu, garapen jasangarria, parte-hartzea, demokrazia… eta halakoak esaten dituzte behin eta berriro Eusko Jaurlaritzako agintari politikoek, eta euren porlanezko azalean sartu ezinik geratzen dira halakoetan. Baina, aurrera egiteko gure lurralde txikia suntsitu behar dute, antza. Hori kontraesana aurrerapenaren izenan, gure ingurua suntsitu.
Datorren 26an manifestazioa antolatu dute AHT gelditu taldekoek. San Migeletik lanak egiten ari diren Barrondo auzoraino.
Esan eta egin. Esan zuten Bizkaian AHTren lanak maiatzaren 30ean hasiko zirela, eta egun horretan bertan sartu zituzten makinak gure herrian. Barrondo auzoan lurrak mugitzen hasi ziren, zabortegia izango den inguruan lanean lehenagotik ibili badira ere.
Hain famatu bihurtu den "herriak erabakitzeko eskubidea" AHTren kasuan ez du inolako baliorik. Agintariek ez dute entzun ere egin nahi Euskal Herriko herritarrok zein iritzi dugu proiektu suntsitzaile horren gainean. Haiek erabaki dute gure izenean eta guk nahi eta nahi ez irentsi behar.
AHTren lanak direla eta gure herria zabortegi itzela bihurtuko da. Kamioiak gora eta behera ibili dira. Eta herritarrok zer? Herritarrok isilik eta geldi. Gure herrian ez gara asko mugitzen elizara, eskolara, tabernara edo frontoira joateko ez bada.
Gogoan dut institutu garaia. Modu berezian, COUko frantseseko klaseak datozkit burura. Irakasleak etxerako lanak agintzen zituenean, batzuetan, gainerakoei ariketak jartzen zizkien bitartean, niri Ramiro Pinillaren liburuak ematen zizkidan etxean irakurtzeko.
Gogoan badut ere bizpahiru liburu irakurri nituela, zertaz ziren liburuak ez naiz oroitzen.
Harrez gero, Pinillaren berri izan dut noiz edo noiz, baina haren libururik ez dut berriro irakurri. Ez dakit zergatik.
Lehengo egun batean, liburuaren egunean hain zuzen, Bilboko liburu-denda handi batera joan nintzen liburu bat erostera, eta erosi nuen liburuarekin batera, liburu-dendakoek argitaratutako “Cuentos y novelas de Bilbao” liburua oparitu zidaten. Liburua idazle ezberdinen ipuin eta testu laburrez osatua zegoen.