Ihauteri-garaia hasi da Nafarroan. Tradizioari jarraituz, Uitzikoak izan dira lehenak. Hemendik aurrera herri ugari festan murgilduko dira astebururo. Uitziarrek ohiko puska-biltzarekin (etxez etxe diru eskean) ekin zioten festari. Hori izan zen ospakizunaren lehen pausua. Maiordomoak izan dira festaren errege-erreginak.
Larraungo txoko horretan ohiturak betiko moduan mantentzen dira. Gazteak batez ere ederki pasatu dute. Mozorrotu dira, dantza eta barreak izan dira, eta guztiek asko jan eta edan dute. Horrez gain, etxeetan ere parranda ederrak egin dira, kanpotarren testigantzarik gabe.
ondoren Leitzan izan ziren, Subillan baita ere, baina Ituren eta Zubieta dira ezagunenak beraien zanpantzar famatuengatik.

Oihane
1992eko Irailean eman zuten Mecano taldeak azkenengo kontzertua eta orain bere abestiak musikal batean sartu ditu Nacho Canok. Guztiok dakigunez, "Hoy no me puedo levantar" deitzen da Nacho Cano da zuzendaria. "Teatro Moviestar" berrian (zelako izen kutrea....|-|) daude eta ia 4 ordu iraunten du (web orrialdean 3 ordu eta 20 minutu jartzen du).
Beno ba, norbaitek interesa badu eta informazio gehiago nahi badu musikalaren web orrialdea www.hoynomepuedolevantar.com da, bertan denetarik aurkituko duzue.
Ni maitzaren 6an joango naiz ikustera, nahiko garestia da (70 euro autobusa barne)baina musikalak asko gustatzen zaizkit. Momentuz 3tara joan naiz, beno bi: duela pilo My Fair Lady ikustea joan nintzen eta Queen musikala birritan ikusi dut.
Mecanoren musikala ikusten dudanean komentarioren bat jarriko dut.Muaks!
Maite.
6 neska zoro gaude hemen blog baten aurrean zer egin jakin gabe. Espero dugu pixkanaka-pixkanaka gauza ondo gelditzea. Hemen musika informazioa, kirol informazioa, okurritzen zaigun zeozer, argazkiren bat...agertuko da, azken finean, hedabide bat baino gehiago gure gauzak idazteko lekutxo bat baino ez da.