Mezua: Memorias de una geisha

2006-01-23

Permalink 13:25:07, Atalak: Zine kritikak  

Memorias de una geisha

Atzo, industrializazioa eta II.Errepublika artean, zinera joan nintzen, burua lasaitzeko.
"Memorias de una geisha"ikusi nuen, Bilboko "Mikeldi" zineman. Hor nire lehenengo sorpresa: sarreraren prezioa: 5,95Є!88|
Gero, pelikula ikusita, ba... istorioak merezi du. Benetan samurra da, sentimenduak azalerazten ditu:oops:
Aspektu teknikotik, historioaren samurtasuna islatzen saiatzen da, planuak estetikoki erakargarriak dira, gerezondoaren loreaz beteta egongo balitz bezala. Hala ere, badira zenbait plano osotasuna nolabait apurtzen dutenak. Plano batzuk soberan daude, ez diote historioari ezer aportatzen. Beste batzuk, mingarriak ere badira: aipatzekoa da sugar baten gertuko planoa.
Istorioa samurra da, esan bezala. Bere erakargarritasuna, bere izaera exotikoan datza. Mundu hori, guretik oso urrun dago, geishen mundua misterio bat da. Edo beharbada, misterio bat zen. Emakume hauek ados egongo lirateke?
Behin, komunikadore ezagun batek esan zigun bezala, film baten helburua sentimenduren bat piztea da. Bada, zinetik benetan haserre irten nintzen, pertsona eta emakume bezala.
Geishen mundua erakargarria zaigu, baina benetan emakume horietako bat izan nahiko zukeen? Ez dute aukeratzeko eskubiderik. Ez dira "kortesanak", haiek euren artea saltzen dute. Baina existitzen jarraitzeko (ezaguna izateko eta horrenbestez, existitzeko arrazoia) haien birjinitatea saldu behar dute!
Benetan haserretu ninduena zera da, hainbeste entzunda eta ikusita, gizaterian sinesten jarraitzen dudala. Baina pelikula hau ikusita, zalantzan jarri dut. Esku batekin aipa ditzaket (behatz batekin ere) besteengatik zinez zerbait egiten duten pertsonaiak.

Bukatzeko, esan behar dut filmaren bukaerak nolabait istorio osoaren lerroa nolabait apurtzen duela... Ikusi ez dutenak ez haserretzeko, ez dut bukaera azalduko.

Hemendik, proposamen bat egiten dut: jarri diezaiegun puntuazioa ikusitako pelikulei. Ea ba, orduan, nirea film honentzat... Danborra hotsak... 7,5/10

Ainize

Erantzunak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Mikeldiak beti izan dira garestiak... Nik orain dela hilabete batzuk irakurri nuen ingelesez moldatutako (erraztutako) "Memories of a geisha"-ren bertsio bat eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Egia esateko ekialdeko historiak beti harritzen naute, horren desberdina da dena. Nola ez, harridura horrek interesa pizten du nigan, horregatik saiatzen naiz hango liburu batzuk irakurtzen eta hango pelikula batzuk ikusten.
Permalink-a mezu RSS 2006-01-24 @ 23:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Sartu Buruan!

6 neska zoro gaude hemen blog baten aurrean zer egin jakin gabe. Espero dugu pixkanaka-pixkanaka gauza ondo gelditzea. Hemen musika informazioa, kirol informazioa, okurritzen zaigun zeozer, argazkiren bat...agertuko da, azken finean, hedabide bat baino gehiago gure gauzak idazteko lekutxo bat baino ez da.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ane

sartuburuan

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Azken erantzunak

Estekak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution