Artxiboak: Otsaila 2006, 02

2006-02-02

Permalink 10:14:58, Atalak: euskaldunen sarea, 352 hitz  

Zentsura ? ze zentsura?

Deiako Mikel Atxaga jaunak zentsuraz hitzegiten du, BECeko ekitaldiko ikuslegoaren portaera kanpoko politikariari txistu egiten hasi zenean. Egun berdinean ETAko bomba inork gaitzestu ez izanaz kexatzen da eta «espetxeen suntsiketa» eta «Galindo kartzelan usteltzea» bertso berdinean sartzearen kontua potoa dela dio, ezin dela onartu.

Haritza Camblong Ruizek ere berdin galdetzen du. Zergaitik txistu horiek? Nik, nere burutik pasatu zitzaidana komentatuko dut segidan. Nik ere txistu egin nuen, baina ez inor baztertzeko baizik eta politikariengan dudan iritzia emateko baizik. Nire ustez, lau urtean behin eskatzen dizkiguten botoen truke beraiek emandako erantzuna ez da zuzena, ez dituzte herritar jendearen iritzi eta nahiak isladatzen eta errespetatzen, horregatik Patxiren uste berekoa naiz, kultur politika, hizkuntz politika, joera desarrolista, bazterketa eta ukazioz hitzegiten duenean. Nik horregatik egin nuen txistu. Noski egongo zen jende ugari nik ez bezala pentsatuko zuena.

Eta Mikel Atxagak, "euskaldunek beste euskaldunei jasan arazten dieten zentsura bestea baino kaltegarriagoa" (Xipri Arbelbideren esaldia) erabiltzen duenean , niri adibidez Batasuna, Egunkaria, Egin, EginIrratiaren ... ilegalizazioak datorzkit burura. Hori ez al da zentsura eta bazterkeria? Nik dena den politikariengandik ez dut ezer ere espero eta Patxiren iritzi berekoa naiz baita ere Eusko Jaurlaritzaren subentzioez hitzegiten dugunean.

andoni
http://www.gaztelumendi.org etik hartua

Patxik esana:

"Eta nire justifikazioa ez dator subentzioen gorabeherengatik. Lehendik ere kritikoa naiz, ezagutzen nautenek badakite, subentzioen menpeko kulturgintzarekin, subentzioetan oinarritzeko neure kritika, neure txistualdia. Kultur politikaren kudeatzaileak kritikatu genituela iruditu zitzaidan niri. Eta niretzat kudeaketa eta subentzioak gauza ezberdinak dira, nahiz eta batzuetan kudeaketa soilik dirua den, antza."

Ni ere Patxiren iritzi berdinekoa naiz, jende asko gara politikariengan sinisten ez dugunak. Herriaren borondate eta nahiak beraien mutur aurretik pasatzen dituzte. Hori gainditzeko, politika herriari hurbilarazi behar diogu edo beharko dugu. Azkeneko urte hauetan demokrazia partehartzaileak ari du indar haundia hartzen.

Ni mundu hortantxe murgildua nago, eta aurrerapausuak daude jende multzo baten artean. Hemendik urte batzuetara herritarrok hartuko ditugu herriko erabakiak, presupuestoetako partidak nora joan, kultur politikako erabakiak, hizkuntz politikako erabakiak; hori bai dela demokrazia erreala.
Horretarako lehenengo pausua emanda dago, hau da, demokrazia domeinuak hartzea. Momentuz oraindik ez dago ezertxo ere igota baina laister izango da.

BENETAKO ALTERNATIBA

  • Politika alternatiba = Demokrazia Partehartzailea
  • Kontsumo alternatiba = produktu ekologikoak

Azken erantzunak

Euskaldunen sarea

Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.

Otsaila 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

beñat razkin

sare euskalduna

Kontaktu formularioa

Euskaldunen sarea

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution