
Ikaragarria da Jabi Zabalakargitaraturiko notizia !!!
Benetan nazkagarria da Paris-Dakar rallyak dakartzan zorigaiztokoak. Beste haur bat eraman dute aurretik 150 Km orduko abiaduran joaten diren hiltzeko makina hauek. Hori bai dela hango jendea ezagutzeko era bikaina benetan.

Eta hango jixajoak beti bezala biziko dira, ez dute beraien bizitzetan aldaketa handirik ekarriko karabana hiltzaile honek. Bitartean itxura hona ematen saiatzen dira, adib. espainiako militarrak Saharar kampamendukoekin eta guzti.
Mendebaldeko Sahara erdibitzen duen harresia eraiki zuen marokoar erregimenak 80ko urteetan. Milioika minaz, lubakiez eta aparailu elektronikoz osatutako harresi honek ia 2000 kilometroko luzera du. Milaka soldaduz babestuta dago eta lurraldea erdibitzen du: alde batetik marokok okupatutako gunea dago eta, bestetik Polisario frontearen esku dauden askatutako guneak. Aurten bigarrenez harresi honen aurkako nazioarteko martxa antolatu dute elkartasun elkarteek eta euskal ordezkaritza bat ere izan da partaideen artean. Harresiaren ondoraino hurbildu ziren manifestariak, asko eta asko saharauiak, marokoar soldaduen aurrean lotsaren harresia eraistea eskatzeko.
http://www.saharatik.com/web/37 etik hartua.
As aldizkari espainiarrekoak aldiz beste era batera ikusten dute albistea. Jakin ere ez dakite zer den minatutako zonalde hori.
bideoa jaisteko klikatu hemen. 9 MB Windows media player formatuan.

Saharako harresia minaz beterik.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||