
Harrigarria da animali batek gure bizitzan euki dezakeen eragina. Honako Ziggyk loritoari esker jakin du Chrisek bere emazte den Suzyk beste maitale batekin engainatzen zuela. Etxeko Ziggyk loritoa emaztearen maitalearen izena (Gary) telebistan entzuten zuen bakoitzean kantari hasten bait zen.
http://www.eitb24.com etik hartua
Beheragoko albistearen arira, 1936ko gerrako Ahaztuak-Olvidados elkarteak hitz egin du Eusko Jaurlaritzak gerra zibilean herbesterutako jendeei eskeinitako homenaldiei buruz eta zera esan du: Eusko Jaurlaritzaren portaera kritikatzen dugu 70 urteurrena ospatzeko homenaldietan gurekin harremanetan jarri ez direlako. Bihar goizeko 11etan Bilboko gizarte etxean bilduko dira, zer egin jakiteko.
:crazy::crazy::crazy:Aurten, Gasteizko alkate den Alfontso Alonsok, idea bat dauka buruan; hain zuzen, Gasteizko Gaztetxea lurrera botatzea, PERIko proiektua jartzeko asmotan horren gainean eta alde zaharraren aldeko plataformak (Gasteiz Txiki) zer esaten duen kontutan hartu gabe.
:crazy::crazy::crazy:
Horretarako PSEk lagundu beharko dio, orain arte 2 urtez presupuestoak atzeratzen joan bait dira, baina jada lortu dute akordioa.
88|88|88|
Gero ere; Zezen plaza tokiz aldatzeko eta Aranan, parkea botatzeko ahaleginak daude alkatearen partez eta nola ez, proiektu horien inguruko bizilagunen kexak baita ere.
88|88|88|
Datu gutxi daude, udalaren partez, PERIko alde zaharrean eginiko galdekizun sortaz. Zenbat galdera eta zenbat erantzun jakin gabe.
Hemen Gasteiz izan plataformaren deskribapena eta Gaztetxearen inguruko imajinak daude
Hementxe gaztetxeen inguruko foro bat aurkitu dut baina gaztelaniaz dago.

Azkenean etorri da, gerra zibilean kaltetuetako jendearentzat, hainbeste urtez itxoiten ari ziren kalte-ordain sinboliko eta morala. Eusko Jaurlaritza bultzatutako hainbat ekitaldi prestatu dira, 150.000 herbesteratuta (horietatik 30.000 ume) eta 6.000 fusilatu (erahilak !!!!!!), 7.000 hildako mugan, eta 45.000 auzipetu, utzi zituen frankismoko gerra hark.
Hau dena ondo dago, baina non dago haientzako kalte-ordain ekonomikoa?

Apirilaren 26an, Gernikan, George Steer The Times egunkariko korrespontsala gogoan hartzeko eskultura jarriko dute.
Azkenik, gerra zibilak Euskadin izan zuen bilakaera ikertzeko lanak sustatuko ditu Kultura Sailak eta horren inguruko artxibategi dokumental eta ikus-entzunezkoa sortuko dute. Aipatu ekimenak Jaurlaritzak frankismo garaian desagertutako eta fusilatutako lagunak identifikatzeko lanen osagarri izango dira.
http://www.eitb24.com etik hartua.
Googlen begiratzen hasi naiz eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza sistema berezi batekin egin naiz topo. Ustez behartuenari ematen diote dirulaguntza. Baina ez dute zenbatekoa adierazten, oso arraroa ezta?
Begira eta begira ibili ondoren aurkitu dut: Hemen. Bertan zehazten da dirulaguntza Oinarrizko Errenta ehuneko ehunera iritxi daitekeela segun eta bakoitzaren beharra. Zergaitik, egin behar da horrelako sailkapena eta ez diete herbesterutako guztiei diru laguntzak osoki ematen. Eta nik zera galdetzen dut, Haiek ez al dira biktimak izan?
Gogoeta interesgarria idatzi digu EEUUetako New York Times egunkariak, Mena jeneralaren adierazpenen inguruan eta gainera Rajoi trogloditekin konparatzen du, ja ja ja!!! Egia borobila benetan.

Egunkariaren esanetan, "demokraziaren oinarrizko printzipio bat, Armadako ofizialek Gobernuen legitimitateari publikoki aurre ez egitea da", baina, "Espainian hilabete honetan horrelako kasu bi jazo dira".Testu osoa The New York Times egunkarian (inglesez)

http://www.primeiralinha.org etik hartua
Benetan parregarria da emakume gixajo honi gertatzen zaiona lantokian.

http://www.officeclips.com etik hartua
Maria manzanillak, Milinkito ezagunari idatzi dion posta elektronikoan, ondorengo irudia hau agertzen zaigu, eta Gasteizko Unibertsitate batean gertatu da orain dela gutxi.

Igogailuaren ondoan jarri dituzten bi nota hauek.

http://fmcollective.gugara.com/faramonram etik hartua.

Nabigatzailea instalatzeko orduan hizkuntza automatikoki jartzen digute. %60ak nabigatzailea gaztelaniaz daukate konfiguratuta, eta %25ek euskaraz. Hala ba!!!! goazen denok gure nabigatzailearen hizkuntza aldatzera, bi pausutan egiten bait da eta.
http://www.sustatu.com/1138105457 etik hartua
Ño, Iñaxio jada sasoian zegok, bapo-bapo gosaldu dik eta hor joand duk tripa beteta Erandioko Altzaga pilotalekura 220ko harritzarra jasotzera esku bakarrez.

http://www.eitb24.com etik hartua.
Iparralden, Ezpeleta herrian urtero, urtarrilaren azken astean egiten den ohiko azoka izango dugu gaur, hilak 24 eta 25 egunetan.

Azokaz gozatzeko noski, hainbat ekitaldi daude prestatuak, pilota partiduak, haurrentzako irteerak, eta gurean ain ezaguna den pottoka zaldien erakusketa.
http://www.euskonews.com/ etik hartua.
http://gaztelumendi.blogthing.com/2006/01/25/ezpeleta/ en ere zertxobait azaltzen du.
Beste egunean jarri nuen Milinkitoren web orrirako linka eta orain irudi interesgarri bat ikusi dut sarean, nik idatzitakoaren bigarren partea.
4 neska Saharauiarren argazkiak ageri dira hemen jo eta detenitu ondoren El Aaiun eko Abenduko 16ko manifestazioan. Han bertan agure gixajo bat erahil omen zuten.

Hauek, militarrak beti bezala errepresioan, eta oraingo hontan agure batek ordaindu du, hauen haserrea.
Hala ere, dena notizi txarrak ez dira izango. Abian da Saharauiar Irrati Nazionala internet bidez. Irratia orain dela 30 urte hasi zen uhinak zabaltzen baina Marruekosko Aaiun, Dajla eta Smara hirietan ez da entzuten jentearen erruagatik.

Saioa entzuteko klikatu HEMEN. Windows media audio formatuan.
Mexiko eta Bolivia



Evo Moralesi egindako elkarrizketa bat jaisteko klikatu HEMEN.
Gure irratsaioan Euskal Herritik abiatuta Mexiko eta Boliviara heldu gara. EZLN izan dugu hizpide hasieran Ramonaren heriotzaren karietara, La otra campañaren berri eduki eta Marcos sub-aren bloga ere ikusi dugu. Bolivian Evo Moralesen gunetik, beste zenbait gune eta kultura indigenen berri izan dugu. Cocari buruz beraiek duten pentsaera irratitik irakurri dugu.
http://www.irratia.com/blog/70 etik hartua
Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.
Benetan harritzekoa da gizon honek bainujantzia jazterakoan eukiko zituen arazoak.
88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|

http://fmcollective.gugara.com/faramonram etik hartua
:)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):))

Hasieran batean, Ibarretxe, eztabaidarako biltzarretik ekarpenak egiteko prest zegoen bake prozesuari bultzada emateko.
Orain aldiz, buelta hartu du egoerak eta BECeko erakustazoka publikoaren alkilerra debekatu du PNV alderdiko Jose Luis Bilbao, Bizkaiko aldun nagusiak Espainiaren presiopean, beti bezala.
Azkarragak ere, presiopean eman du zeresana bere adierazpenekin, iada bere aurreritzia emanez, eta modu katastrofista batean bukatzean adierazpena:
"Ziur naiz Batasunak kongresua beste leku batean egiteko modua bilatuko duela. Dena hor amaituko dela itxaropena dut"
Bestalde, Batasunak, gainerako alderdiek bezala, 2007ko hauteskundeetara aurkezteko aukera izatea espero du Azkarragak: "Hala ez bada, huts egingo dugu, denok etxera joan beharko dugu, eta beste belaunaldi bat saiatu beharko da normalizazioa lortzen".
Baina nola esan daiteke holako astakeriarik? eta bitartean gure eguberritako ilusio eta esperantzak bukatzen dioaz, gure Aitor Elorza bezala, beti ihesi eta ezin jakin zergaitik? Herria maitatzeagatik.
Espainiako Konstituzioaren 21.artikuluak dionaren arabera: Pertsona orok du eskubidea biltzeko.
HORREGATIK NAHI DUGU KONSTITUZIO HAU ALDE BATERA UTZI, BERAIEK ERE EZ DUTELAKO BERAIENA DEN LEGEA BETETZEN !!!!!
:lalala:

Oraindik ere okupazioaren ideia errealitate dugu Zarautz-ko hiri ederrean. Bertan hango gazte asanbladak weblog bat daukate argitaratzen eta nahiko polita da.

:lalala:

Ikaragarria da Jabi Zabalakargitaraturiko notizia !!!
Benetan nazkagarria da Paris-Dakar rallyak dakartzan zorigaiztokoak. Beste haur bat eraman dute aurretik 150 Km orduko abiaduran joaten diren hiltzeko makina hauek. Hori bai dela hango jendea ezagutzeko era bikaina benetan.

Eta hango jixajoak beti bezala biziko dira, ez dute beraien bizitzetan aldaketa handirik ekarriko karabana hiltzaile honek. Bitartean itxura hona ematen saiatzen dira, adib. espainiako militarrak Saharar kampamendukoekin eta guzti.
Mendebaldeko Sahara erdibitzen duen harresia eraiki zuen marokoar erregimenak 80ko urteetan. Milioika minaz, lubakiez eta aparailu elektronikoz osatutako harresi honek ia 2000 kilometroko luzera du. Milaka soldaduz babestuta dago eta lurraldea erdibitzen du: alde batetik marokok okupatutako gunea dago eta, bestetik Polisario frontearen esku dauden askatutako guneak. Aurten bigarrenez harresi honen aurkako nazioarteko martxa antolatu dute elkartasun elkarteek eta euskal ordezkaritza bat ere izan da partaideen artean. Harresiaren ondoraino hurbildu ziren manifestariak, asko eta asko saharauiak, marokoar soldaduen aurrean lotsaren harresia eraistea eskatzeko.
http://www.saharatik.com/web/37 etik hartua.
As aldizkari espainiarrekoak aldiz beste era batera ikusten dute albistea. Jakin ere ez dakite zer den minatutako zonalde hori.
bideoa jaisteko klikatu hemen. 9 MB Windows media player formatuan.

Saharako harresia minaz beterik.
Beheko albistean aipatzen nuen bezala Espainiako indarrak alden guztia ari dira suari ikatza boteaz, Mena alde batetik, Iturgaitz bestetik, Ibarra ez dabil hurruti, Hermuko Foroak ere badu zeresana eta gero gure justizia maitea dago, nola ez:
"Guardia Zibilak eta Poliziak Auzitegi Nagusiko epaileari bidalitako txostenetan (eta hori Frantziak Guardia zibilari galdetu dionean ea torturak existitu diren) ekitaldia deitzeko erabilitako paskin eta kartelak bildu eta alderdi honen zuzendaritza berria aukeratzeko herrietan egindako batzarrak aipatzen dituzte." www.eitb24.com etik hartua
Lotxagarria da Zapaterok aipatzen duena pasa diren injustiziak pasatu ondoren. Beste alderdikoak aldiz, Iturgaitz, txontxongilo bezala bidali dute Europara iskanbila sortzera Batasunak deitu duen eztabaida prozesu honen ondoren. Frankismoan bezala nahi omen dute biltzeko eskubidea kendu?
Ibarretxe aldiz, mirari bat itxoiten ari da, eta espainiako gobernuak estalita zeukan karta atera duenean isilik gelditu da Espainiaren agindutan.
Hara bada! harrotu zaiguk gure jenerala.


Euskara ofizializatzen bada ejerzito guztia bidaltzeko agindua emango duela, azken boladan Espainiaren baterakortasuna hausten ari bait da. Baina zuek zertan zabiltzate? Euskeraren aurkako mugimendua sortzen ari al zarete?
http://www.sarean.com/sarean/744 etik hartua.
Epaiketa demokratiko bat? Partidu ilegalizatu bat, torturak, prentsa eta irratiak ilegalizatuta. Zeinek epaitu beharko luke zein?. >:( >:(

Eta dena gehiago nahaspilatzeko Azkarragak zera esan du, epaiketa, egoera hobeagotan, egin daitekeela Euskal Herrian bideokonferentzi bidez, erabat onartu beharrean epaiketaren anulitatea. Gure pentsioekin jolastearena bezala, batasuna horren kontra dago erabat. Ondo aztertu ez gero egin nahi dutena, zera da, gure pentsioak gobernuak jestionatu beharrean enpresarioen eskuetan uztea nahi dute, eta horrela EEUUetako sistema bezala bukatuko genuke, gurea den eskubide bat enpresarioen eskuetan uztean. Honek bi gauza suposatzen ditu:
Eta Zapaterok Frankismoarekin diferentzia bat egitearren, esaten du ez duela asamblearako legea bertan behera utziko, eta onartu egingo duela U21eko Batasunaren Bekeko bilera.

Benetan harritzekoa da Andik pasatu didan notizia. Jende aberatsarendako kotxe modernu bat atera berri dute.

Lapurtzeko aukera polita da etxe faltan diren jendearentzat. Ze aberatsei bere mantxioak ezin lapurtu baina horrelako kotxe bat bai. je je!
Kabroi hauek ze ibilgailu ibiltzen dituzten ikusteko, klikatu hemen.

Gurean orain Internetera konexioa eskenintzen duten wifi bidezko 2 empresa aurkeztuko dizuet. Bata Air bites da eta bestea Fon. Teknologia merkea da Wifi bidezko interneta, Adsl arrunt bat edukitzeak 60€/hilean balio bait du, timofonikaren esanetan. Jazzteleko eskaintza polita da baina kostukoa ere bai.
Beste teknologia hau ordea, pentsatzeko eta bizitzeko beste era bat da. Zerikusi handia dauka software librearekin. Zera esan nahi dut, teknologia eskutruk lortzen da guztien artean, baina horretarako zuk ere zerbitzu hori eskeini behar duzu (zure etxean adibidez) beste tokietan lor dezazun.
http://www.sarean.com/sarean/736 etik hartua

Hona hemen Europak internetarako bultzatuko duen bilatzailea, Quaero. Yahoo eta Googlei kompetentzia zuzena egiteko jaioko da laister. Atzetik Frantziar gobernu eta Alemaniako gobernua dabiltza.
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=gaiak&data=2005-12-30&orria=024&kont=933
Benetan harritzekoak dira txakurra hurrititik etxera itzulitakoaren kondairak, eta hona hemen beste hoietako bat. Beste hau Katalunian jazo da eta txakurrak 20 km egin omen ditu, trenean eta guzti.
Begira iezaiozu gure Bush jaunari.
![]()
Katrinak izorratutako familiak kontsolatzeko, hara non jarri zaigun gitarra eskuan tejano bat kantatzen.
http://www.milinkito.com etik hartua

Irratia hau internet bidez hasiko da eta gero satelite bidez hasiko dira emititzen. Idea nazionala dauka 7 probintziatan hedatzeko asmoz. Helburuetako bat irratia FMra zabaltzea da baina oraindik ez dauzkate behar dituzten baimenak.

Atzo Azti-begia elkarteko kideek irratiak ibilbidea emisio berezi batekin hasiko duela iragarri zuten eta asteburua igarota, urtarrilaren 30ean, astelehenean, ohiko programazioari ekingo diotela. Programazioa lau ataletan banatuta dagoela agertu zuten: goizean magazina egongo da, gero informatiboak emango dituzte gazteleraz, frantsesez eta euskaraz, azken hizkuntza hau da gehien erabiliko dutena, gainera, eta azken atalean, kolaboratzaileak eta musika sartuko dituzte.
EEUUetatik beste notizi bat etorri zaigu, harritzekoa bai, laister alkolimetroak jarri beharko dituzte eskiko pistetan, errepideetan bezala. Mutiko
honek hori esaten bait du. EEUUetako txapelketa batean edanda hartu zuela parte.
Eta gainera zera dio harroputzkeriarekin:
Millerrek esandakoaren arabera, " edanda eskiatzea ez doa arauen aurka, arauek ez baitute horri buruz ezer aipatzen".
| Chiapas alde horietan ere hartu dute erabakia. Ikusirik ezer gutxi egin dezaketela Mexikoko gobernuarekin eta ohianeko herritako jende xumela laguntze ko eta demokrazia partehartzailea bultzatzeko prozesuan dira. Horretarako mexiko guztian zehar joango da moto baten gainean http://enlacezapatista.ezln.org.mx/ |
![]() |
Gaur lanpetuta ibili naiz, baina interesgarria iruditu zaidan horri bat sartzea bururatu zait. Hau da hain zuzen ere http://www.eremulauak.com/agenda.php bertan, hainbat kontzertu ageri dira kronologikoki ordenatuta eta nork joko duen non eta ze ordutan. Nahiko interesgarri iruditu zait esteka hau eta gomendatu egiten dizuet.
Gazteak gara bai eta horregatik aprobetxau behar ditugu orain dauden kontzertu, bestela zaharrak garenean nahikoa lan badugu EEUUtako agure honi gertatu zaion bezala. Gixajoa, munduko herrialde demokratikoenean horrelako gauzak gertatzen al dira?
Esan baita ere sarri web atari bat egiten hasiko naizela eta horregatik sail honetako albiste iturria pixkatxo bat murriztuko da.
Besarkada eta Musutxo bat hainbeste maite ditudan Maite, Ohiu eta Anartz-i.
Gobernuko gure errege maiteak festa bat antolatu dute eta bertan festa bat eman zuten beraien lagun guztiak inbitatuz

http://www.milinkito.com etik hartua

Apple-eko orria bisitatu eta harrituta gelditu naiz. Aurretik jada norbaitek aipatu zidan bazeukala musika mp3 irakurgailu, eta diska bezela balio du, argazkiak eta informazioa gordetzeko.
Oñatiko Gazteleku aretoan eskeiniko du kontzertua Ken Zazpik, 22:30etan, atera duten diska berria aurkezteko. Hirugarren diska berriak gelditu denbora du izenburutzat.
Benetan gomendagarria Oñati gertu daukaten jendearendako momentu alai bat pasatzeko.

Ikuskizuna 19:00etan hasiko da Mendizorrotzako frontoian.
Oskorri eta Kukubiltxo

Haurrei zuzendutako ikuskizun polita
Ikuskizuna posible izateko, 30 aktore, musikari eta teknikari arituko dira lanean.
http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eitb24-kultura-oskorri-eta-kukubiltxo-gasteizen-izango-dira-gaur?itemId=D3623&cl=%2Feitb24%2Fcultura
Hau bai dela meritua daukana neskato honek, benetan ikustekoa da euskal neskatoak daukaten indarra eta kemena, lehendabiziko aldiz 17 urteko neska batek 100 kiloko harria altxatzen duena.
http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eitb24-kirolak-herri-kirolak-17-urteko-miren-urkiolak-100-kiloko-zilindro-zaharra-jaso-du?itemId=D2878&cl=%2Feitb24%2Fdeportes%2Fdeporte_rural
Emakume batek semea jipoitzea egotzi die bi ertzaini. Gertakaria azaroaren 20an jazo omen zen; semea handik bost egunera hil zen.
Ezaguna dut kasu hau. Holako injustiziarik ezin da honartu gurean. Mutikoak ez zuen inolako errurik zergaitik gertatzen dira astakeria hauek?

Beste bi lurrikararen berri eman du Koordinadorak
Lehena, Ritcher eskalan 2,5 gradukoa, abenduaren 30ean gertatu zen eta bigarrena, 1,7 gradukoa, gaur goizaldean sentitu dute. Epizentroa Luzaiden kokatu da.

Geologo eta jende aditua abisatzen ari da eta Nafarroako gobernuak berean segitzen badu ezbeharren bat gertatuko da. Bieskasekoarekin alderatuz, Itoizkoa jakinaren gainean dago, ez dago eskusarik.

Mugaz haraindiko erretzaileek Hego Euskal Herriko autozerbitzu eta supermerkatuetan egiten zuten tabako erosketa, merkeago askoz noski iparraldeko estankoetako jabeei %40rainoko galerak ekar eraziz. Orain berriz, bestaldeko erretzaileek Hego Euskal Herriko Nafarroako eta Gipuzkoako merkatariek zer egingo dutenaren zai daude
Artikulu hau irakurrita zera galdetu diot neure buruari, hemendik ateratzen dudan ondorioa bakarra da, esklusio eta autoesklusiorik gabe eseri behar direla denak mahai baten inguruan, arazo politikoa gainditzeko erabat:
"Euskal Autonomia Erkidegoko herritar gehienak (%81) Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa baten aldekoak dira"
Vienako oroigarri gisa hemen dauzka tipo honek hango txakurren kaken argazkien bilduma zoragarria.

http://www.sarean.com/sarean/739#more-739 etik hartua