Artxiboak: 2006

2006-02-09

Permalink 12:49:11, Atalak: euskaldunen sarea, 39 hitz  

Karabana Sahararuntz

karabana

Larunbata, otsailak 11 aterako da saharauiar herrira doan karabana, Euskal Herrian laguntza materiala hilabeetan bildu ondoren. Tas-tas irratian Isabel Uriarekin egin dute hitza, janarien bilketa nola egin duten etab.

Entrebista jaisteko klikatu HEMEN.

http://www.saharatik.com/web/100 etik hartua.

2006-02-08

Permalink 12:51:55, Atalak: euskaldunen sarea, Politika, 136 hitz  

Subkomandante Markosen adierazpenak

subcomandante marcos

Mexikora egindako Askapenaren bidaian Subcomandante Marcosen adierazpenak ageri dira Hala Bedi irratian.
Hiru adierazpen egin ditu:

-Hala Bedi Irratia zoriondu, hogei urte baino gehiago irrati libre bezala irauteagatik.

-Euskal Herriko mugimendu eta pertsonak gonbidatzea, Seigarren la Candonako deklarazioraren inguruan sortzen ari prozesura eta zera dio: "Ez dugu nola egin behar den eskatzen baizik eta jendearen partehartzea eta bakoitzak bere pentsaera adierazteko eta denon artean akordio batera heldu aberats eta ahaltsuenei aurre egiteko.

-Gure eta nire akats haudiarengatik barkamenak eskatu Euskal Herriari prozesu bat martxan jartzeko ahalegina egin genuen moduagatik, sufritzen duten errepresioa ekiditzeko. Espero dugu borrokarako duten gogo eta nahiak berdin balioko dutela gure barkamenak onartzeko.

Subcomandante Marcosen adierazpenak entzuteko jeitsi mp3a klikatu HEMEN.

Subcomandante Marcosen adierazpenak irakurtzeko testu formatuan klikatu HEMEN.

Seigarren la Candonako deklaraziora batzeko klikatu HEMEN.

http://www.halabedi.org etik hartua.

2006-02-06

Permalink 10:33:33, Atalak: euskaldunen sarea, 49 hitz  

Okupazioa aurrera Gasteizen!!!!

okupazioa

Gasteizeko Okupazio Asanbladak etxebizitza bat okupatu du gaur hiriko Alde Zaharrean. Azaldu dutenez, okupazioaren bidez auzoko etxe hutsak berreskuratu nahi ditugu gazteon auzolanaz, auzoko arazo konketuen berri eman nahi dugu eta erantzuleak salatu nahi ditugu.

http://www.gaztesarea.org etik hartua
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2006/02/25026.shtml etik hartua

2006-02-03

Permalink 12:16:21, Atalak: euskaldunen sarea, Barregarriak, 46 hitz  

Armiarma parasitoa

armiarma

Honako armiarma honek, bere bizitzeko tokitxoa aukeratzerakoan, suediar emakume baten belarri barrua hartu du beretzako. Expressen egunkariaren arabera, Marasma beltza armiarma, azazkal baten tamainakoa, belarri barruan zegoela, emakumeak gutxi entzuten zuen belarri batetik eta botikara joatea erabaki zuen 27 egun pasata.

http://www.eitb24.com etik hartua.

2006-02-02

Permalink 10:14:58, Atalak: euskaldunen sarea, 352 hitz  

Zentsura ? ze zentsura?

Deiako Mikel Atxaga jaunak zentsuraz hitzegiten du, BECeko ekitaldiko ikuslegoaren portaera kanpoko politikariari txistu egiten hasi zenean. Egun berdinean ETAko bomba inork gaitzestu ez izanaz kexatzen da eta «espetxeen suntsiketa» eta «Galindo kartzelan usteltzea» bertso berdinean sartzearen kontua potoa dela dio, ezin dela onartu.

Haritza Camblong Ruizek ere berdin galdetzen du. Zergaitik txistu horiek? Nik, nere burutik pasatu zitzaidana komentatuko dut segidan. Nik ere txistu egin nuen, baina ez inor baztertzeko baizik eta politikariengan dudan iritzia emateko baizik. Nire ustez, lau urtean behin eskatzen dizkiguten botoen truke beraiek emandako erantzuna ez da zuzena, ez dituzte herritar jendearen iritzi eta nahiak isladatzen eta errespetatzen, horregatik Patxiren uste berekoa naiz, kultur politika, hizkuntz politika, joera desarrolista, bazterketa eta ukazioz hitzegiten duenean. Nik horregatik egin nuen txistu. Noski egongo zen jende ugari nik ez bezala pentsatuko zuena.

Eta Mikel Atxagak, "euskaldunek beste euskaldunei jasan arazten dieten zentsura bestea baino kaltegarriagoa" (Xipri Arbelbideren esaldia) erabiltzen duenean , niri adibidez Batasuna, Egunkaria, Egin, EginIrratiaren ... ilegalizazioak datorzkit burura. Hori ez al da zentsura eta bazterkeria? Nik dena den politikariengandik ez dut ezer ere espero eta Patxiren iritzi berekoa naiz baita ere Eusko Jaurlaritzaren subentzioez hitzegiten dugunean.

andoni
http://www.gaztelumendi.org etik hartua

Patxik esana:

"Eta nire justifikazioa ez dator subentzioen gorabeherengatik. Lehendik ere kritikoa naiz, ezagutzen nautenek badakite, subentzioen menpeko kulturgintzarekin, subentzioetan oinarritzeko neure kritika, neure txistualdia. Kultur politikaren kudeatzaileak kritikatu genituela iruditu zitzaidan niri. Eta niretzat kudeaketa eta subentzioak gauza ezberdinak dira, nahiz eta batzuetan kudeaketa soilik dirua den, antza."

Ni ere Patxiren iritzi berdinekoa naiz, jende asko gara politikariengan sinisten ez dugunak. Herriaren borondate eta nahiak beraien mutur aurretik pasatzen dituzte. Hori gainditzeko, politika herriari hurbilarazi behar diogu edo beharko dugu. Azkeneko urte hauetan demokrazia partehartzaileak ari du indar haundia hartzen.

Ni mundu hortantxe murgildua nago, eta aurrerapausuak daude jende multzo baten artean. Hemendik urte batzuetara herritarrok hartuko ditugu herriko erabakiak, presupuestoetako partidak nora joan, kultur politikako erabakiak, hizkuntz politikako erabakiak; hori bai dela demokrazia erreala.
Horretarako lehenengo pausua emanda dago, hau da, demokrazia domeinuak hartzea. Momentuz oraindik ez dago ezertxo ere igota baina laister izango da.

BENETAKO ALTERNATIBA

  • Politika alternatiba = Demokrazia Partehartzailea
  • Kontsumo alternatiba = produktu ekologikoak

2006-01-31

Permalink 11:57:04, Atalak: euskaldunen sarea, 46 hitz  

Lorito zelataria

loritoa

Harrigarria da animali batek gure bizitzan euki dezakeen eragina. Honako Ziggyk loritoari esker jakin du Chrisek bere emazte den Suzyk beste maitale batekin engainatzen zuela. Etxeko Ziggyk loritoa emaztearen maitalearen izena (Gary) telebistan entzuten zuen bakoitzean kantari hasten bait zen.

http://www.eitb24.com etik hartua

2006-01-30

Permalink 13:49:19, Atalak: euskaldunen sarea, 51 hitz  

1936ko gerrako jendea ahaztua

Beheragoko albistearen arira, 1936ko gerrako Ahaztuak-Olvidados elkarteak hitz egin du Eusko Jaurlaritzak gerra zibilean herbesterutako jendeei eskeinitako homenaldiei buruz eta zera esan du: Eusko Jaurlaritzaren portaera kritikatzen dugu 70 urteurrena ospatzeko homenaldietan gurekin harremanetan jarri ez direlako. Bihar goizeko 11etan Bilboko gizarte etxean bilduko dira, zer egin jakiteko.

Garako informazioa

Indimediako informazioa

Permalink 11:58:32, Atalak: euskaldunen sarea, Politika, 123 hitz  

Gasteizko Gaztetxea deuseztatu nahi du Alfontso Alonso alkateak

:crazy::crazy::crazy:Aurten, Gasteizko alkate den Alfontso Alonsok, idea bat dauka buruan; hain zuzen, Gasteizko Gaztetxea lurrera botatzea, PERIko proiektua jartzeko asmotan horren gainean eta alde zaharraren aldeko plataformak (Gasteiz Txiki) zer esaten duen kontutan hartu gabe.
:crazy::crazy::crazy:
Horretarako PSEk lagundu beharko dio, orain arte 2 urtez presupuestoak atzeratzen joan bait dira, baina jada lortu dute akordioa.
88|88|88|
Gero ere; Zezen plaza tokiz aldatzeko eta Aranan, parkea botatzeko ahaleginak daude alkatearen partez eta nola ez, proiektu horien inguruko bizilagunen kexak baita ere.
88|88|88|
Datu gutxi daude, udalaren partez, PERIko alde zaharrean eginiko galdekizun sortaz. Zenbat galdera eta zenbat erantzun jakin gabe.

Hemen Gasteiz izan plataformaren deskribapena eta Gaztetxearen inguruko imajinak daude

Hementxe gaztetxeen inguruko foro bat aurkitu dut baina gaztelaniaz dago.

alfontso

Alfontso Alonso:>

2006-01-27

Permalink 13:16:37, Atalak: euskaldunen sarea, 180 hitz  

Euskadi 150000 herbesteratu eta 6000 erahilak !!!

Azkenean etorri da, gerra zibilean kaltetuetako jendearentzat, hainbeste urtez itxoiten ari ziren kalte-ordain sinboliko eta morala. Eusko Jaurlaritza bultzatutako hainbat ekitaldi prestatu dira, 150.000 herbesteratuta (horietatik 30.000 ume) eta 6.000 fusilatu (erahilak !!!!!!), 7.000 hildako mugan, eta 45.000 auzipetu, utzi zituen frankismoko gerra hark.
Hau dena ondo dago, baina non dago haientzako kalte-ordain ekonomikoa?
gerra

Apirilaren 26an, Gernikan, George Steer The Times egunkariko korrespontsala gogoan hartzeko eskultura jarriko dute.
Azkenik, gerra zibilak Euskadin izan zuen bilakaera ikertzeko lanak sustatuko ditu Kultura Sailak eta horren inguruko artxibategi dokumental eta ikus-entzunezkoa sortuko dute. Aipatu ekimenak Jaurlaritzak frankismo garaian desagertutako eta fusilatutako lagunak identifikatzeko lanen osagarri izango dira.

http://www.eitb24.com etik hartua.


Googlen begiratzen hasi naiz eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza sistema berezi batekin egin naiz topo. Ustez behartuenari ematen diote dirulaguntza.
Baina ez dute zenbatekoa adierazten, oso arraroa ezta?

Begira eta begira ibili ondoren aurkitu dut: Hemen. Bertan zehazten da dirulaguntza Oinarrizko Errenta ehuneko ehunera iritxi daitekeela segun eta bakoitzaren beharra. Zergaitik, egin behar da horrelako sailkapena eta ez diete herbesterutako guztiei diru laguntzak osoki ematen. Eta nik zera galdetzen dut, Haiek ez al dira biktimak izan?

Permalink 10:02:09, Atalak: euskaldunen sarea, Politika, 67 hitz  

Rajoi trodloditen antzera

Gogoeta interesgarria idatzi digu EEUUetako New York Times egunkariak, Mena jeneralaren adierazpenen inguruan eta gainera Rajoi trogloditekin konparatzen du, ja ja ja!!! Egia borobila benetan.

troglodita

Egunkariaren esanetan, "demokraziaren oinarrizko printzipio bat, Armadako ofizialek Gobernuen legitimitateari publikoki aurre ez egitea da", baina, "Espainian hilabete honetan horrelako kasu bi jazo dira".Testu osoa The New York Times egunkarian (inglesez)

rajoi
http://www.primeiralinha.org etik hartua

http://www.eitb24.com

Permalink 09:46:25, Atalak: euskaldunen sarea, Barregarriak, 15 hitz  

Emakumea zuloak irentxia

Benetan parregarria da emakume gixajo honi gertatzen zaiona lantokian.
emakumea
http://www.officeclips.com etik hartua

Permalink 09:03:23, Atalak: euskaldunen sarea, Barregarriak, 36 hitz  

Mobila bueltan

Maria manzanillak, Milinkito ezagunari idatzi dion posta elektronikoan, ondorengo irudia hau agertzen zaigu, eta Gasteizko Unibertsitate batean gertatu da orain dela gutxi.

mobila

Igogailuaren ondoan jarri dituzten bi nota hauek.

mobila

http://fmcollective.gugara.com/faramonram etik hartua.

2006-01-25

Permalink 13:39:07, Atalak: euskaldunen sarea, 35 hitz  

Nabigatzaileak euskaratzen

firefox euskeraz
Nabigatzailea instalatzeko orduan hizkuntza automatikoki jartzen digute. %60ak nabigatzailea gaztelaniaz daukate konfiguratuta, eta %25ek euskaraz. Hala ba!!!! goazen denok gure nabigatzailearen hizkuntza aldatzera, bi pausutan egiten bait da eta.

http://www.sustatu.com/1138105457 etik hartua

Permalink 12:08:35, Atalak: euskaldunen sarea, 29 hitz  

Iñaxio harrijasotzailea sasoian

Ño, Iñaxio jada sasoian zegok, bapo-bapo gosaldu dik eta hor joand duk tripa beteta Erandioko Altzaga pilotalekura 220ko harritzarra jasotzera esku bakarrez.

Iñaxio

http://www.eitb24.com etik hartua.

2006-01-24

Permalink 08:06:07, Atalak: euskaldunen sarea, 52 hitz  

Ezpeletan pottoka zaldien azoka

Iparralden, Ezpeleta herrian urtero, urtarrilaren azken astean egiten den ohiko azoka izango dugu gaur, hilak 24 eta 25 egunetan.
pottoka
Azokaz gozatzeko noski, hainbat ekitaldi daude prestatuak, pilota partiduak, haurrentzako irteerak, eta gurean ain ezaguna den pottoka zaldien erakusketa.

http://www.euskonews.com/ etik hartua.
http://gaztelumendi.blogthing.com/2006/01/25/ezpeleta/ en ere zertxobait azaltzen du.

2006-01-23

Permalink 13:38:58, Atalak: euskaldunen sarea, 20 hitz  

Beste egunean jarri nuen Milinkitoren web orrirako linka eta orain irudi interesgarri bat ikusi dut sarean, nik idatzitakoaren bigarren partea.

leti

2006-01-20

Permalink 13:51:23, Atalak: euskaldunen sarea, 81 hitz  

Militarren errepresioa

4 neska Saharauiarren argazkiak ageri dira hemen jo eta detenitu ondoren El Aaiun eko Abenduko 16ko manifestazioan. Han bertan agure gixajo bat erahil omen zuten.

paliza
Hauek, militarrak beti bezala errepresioan, eta oraingo hontan agure batek ordaindu du, hauen haserrea.

Hala ere, dena notizi txarrak ez dira izango. Abian da Saharauiar Irrati Nazionala internet bidez. Irratia orain dela 30 urte hasi zen uhinak zabaltzen baina Marruekosko Aaiun, Dajla eta Smara hirietan ez da entzuten jentearen erruagatik.

Saharar irrati nazionala

Saioa entzuteko klikatu HEMEN. Windows media audio formatuan.

Permalink 11:58:38, Atalak: euskaldunen sarea, 75 hitz  

Mexiko eta Boliviari buruzko irratsaioa jeitsi mp3 formatuan

Mexiko eta Bolivia

zapatista
rebeldiaradio

Evo Moralesi egindako elkarrizketa bat jaisteko klikatu HEMEN.

Gure irratsaioan Euskal Herritik abiatuta Mexiko eta Boliviara heldu gara. EZLN izan dugu hizpide hasieran Ramonaren heriotzaren karietara, La otra campañaren berri eduki eta Marcos sub-aren bloga ere ikusi dugu. Bolivian Evo Moralesen gunetik, beste zenbait gune eta kultura indigenen berri izan dugu. Cocari buruz beraiek duten pentsaera irratitik irakurri dugu.
http://www.irratia.com/blog/70 etik hartua

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.

Permalink 09:55:17, Atalak: euskaldunen sarea, Barregarriak, 17 hitz  

Gizona bainujantzian

Benetan harritzekoa da gizon honek bainujantzia jazterakoan eukiko zituen arazoak.
88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|88|

gizona_bainujantzian

http://fmcollective.gugara.com/faramonram etik hartua

:)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):)):))

2006-01-18

Permalink 13:17:55, Atalak: euskaldunen sarea, 159 hitz  

Batasunaren BEC eko kongresua itxia

eztabaida
Hasieran batean, Ibarretxe, eztabaidarako biltzarretik ekarpenak egiteko prest zegoen bake prozesuari bultzada emateko.

Orain aldiz, buelta hartu du egoerak eta BECeko erakustazoka publikoaren alkilerra debekatu du PNV alderdiko Jose Luis Bilbao, Bizkaiko aldun nagusiak Espainiaren presiopean, beti bezala.

Azkarragak ere, presiopean eman du zeresana bere adierazpenekin, iada bere aurreritzia emanez, eta modu katastrofista batean bukatzean adierazpena:
"Ziur naiz Batasunak kongresua beste leku batean egiteko modua bilatuko duela. Dena hor amaituko dela itxaropena dut"

Bestalde, Batasunak, gainerako alderdiek bezala, 2007ko hauteskundeetara aurkezteko aukera izatea espero du Azkarragak: "Hala ez bada, huts egingo dugu, denok etxera joan beharko dugu, eta beste belaunaldi bat saiatu beharko da normalizazioa lortzen".

Baina nola esan daiteke holako astakeriarik? eta bitartean gure eguberritako ilusio eta esperantzak bukatzen dioaz, gure Aitor Elorza bezala, beti ihesi eta ezin jakin zergaitik? Herria maitatzeagatik.

Espainiako Konstituzioaren 21.artikuluak dionaren arabera: Pertsona orok du eskubidea biltzeko.
HORREGATIK NAHI DUGU KONSTITUZIO HAU ALDE BATERA UTZI, BERAIEK ERE EZ DUTELAKO BERAIENA DEN LEGEA BETETZEN !!!!!

Permalink 11:47:33, Atalak: euskaldunen sarea, 23 hitz  

Okupazioa Aurrera

:lalala:
okupa
Oraindik ere okupazioaren ideia errealitate dugu Zarautz-ko hiri ederrean. Bertan hango gazte asanbladak weblog bat daukate argitaratzen eta nahiko polita da.
okupa
:lalala:

2006-01-17

Permalink 12:42:57, Atalak: euskaldunen sarea, 186 hitz  

Haur txikia erahila !!!

sahara
Ikaragarria da Jabi Zabalakargitaraturiko notizia !!!
Benetan nazkagarria da Paris-Dakar rallyak dakartzan zorigaiztokoak. Beste haur bat eraman dute aurretik 150 Km orduko abiaduran joaten diren hiltzeko makina hauek. Hori bai dela hango jendea ezagutzeko era bikaina benetan.
sahara
Eta hango jixajoak beti bezala biziko dira, ez dute beraien bizitzetan aldaketa handirik ekarriko karabana hiltzaile honek. Bitartean itxura hona ematen saiatzen dira, adib. espainiako militarrak Saharar kampamendukoekin eta guzti.

Mendebaldeko Sahara erdibitzen duen harresia eraiki zuen marokoar erregimenak 80ko urteetan. Milioika minaz, lubakiez eta aparailu elektronikoz osatutako harresi honek ia 2000 kilometroko luzera du. Milaka soldaduz babestuta dago eta lurraldea erdibitzen du: alde batetik marokok okupatutako gunea dago eta, bestetik Polisario frontearen esku dauden askatutako guneak. Aurten bigarrenez harresi honen aurkako nazioarteko martxa antolatu dute elkartasun elkarteek eta euskal ordezkaritza bat ere izan da partaideen artean. Harresiaren ondoraino hurbildu ziren manifestariak, asko eta asko saharauiak, marokoar soldaduen aurrean lotsaren harresia eraistea eskatzeko.

http://www.saharatik.com/web/37 etik hartua.
As aldizkari espainiarrekoak aldiz beste era batera ikusten dute albistea. Jakin ere ez dakite zer den minatutako zonalde hori.

bideoa jaisteko klikatu hemen. 9 MB Windows media player formatuan.

saharako harresia
Saharako harresia minaz beterik.

2006-01-16

Permalink 09:27:26, Atalak: euskaldunen sarea, 138 hitz  

Urtarrilak 21 Batasuna Bec

eztabaida_prozesua www.orain.info

Beheko albistean aipatzen nuen bezala Espainiako indarrak alden guztia ari dira suari ikatza boteaz, Mena alde batetik, Iturgaitz bestetik, Ibarra ez dabil hurruti, Hermuko Foroak ere badu zeresana eta gero gure justizia maitea dago, nola ez:

"Guardia Zibilak eta Poliziak Auzitegi Nagusiko epaileari bidalitako txostenetan (eta hori Frantziak Guardia zibilari galdetu dionean ea torturak existitu diren) ekitaldia deitzeko erabilitako paskin eta kartelak bildu eta alderdi honen zuzendaritza berria aukeratzeko herrietan egindako batzarrak aipatzen dituzte." www.eitb24.com etik hartua

Lotxagarria da Zapaterok aipatzen duena pasa diren injustiziak pasatu ondoren. Beste alderdikoak aldiz, Iturgaitz, txontxongilo bezala bidali dute Europara iskanbila sortzera Batasunak deitu duen eztabaida prozesu honen ondoren. Frankismoan bezala nahi omen dute biltzeko eskubidea kendu?

Ibarretxe aldiz, mirari bat itxoiten ari da, eta espainiako gobernuak estalita zeukan karta atera duenean isilik gelditu da Espainiaren agindutan.

2006-01-13

Permalink 13:04:26, Atalak: euskaldunen sarea, 41 hitz  

Hara bada! harrotu zaiguk gure jenerala.

generala
Euskara ofizializatzen bada ejerzito guztia bidaltzeko agindua emango duela, azken boladan Espainiaren baterakortasuna hausten ari bait da. Baina zuek zertan zabiltzate? Euskeraren aurkako mugimendua sortzen ari al zarete?

http://www.sarean.com/sarean/744 etik hartua.

Permalink 09:13:59, Atalak: euskaldunen sarea, 131 hitz  

Epaiketa demokratiko bat? Partidu ilegalizatu bat, torturak, prentsa eta irratiak ilegalizatuta. Zeinek epaitu beharko luke zein?. >:( >:(

utzi pakean

Eta dena gehiago nahaspilatzeko Azkarragak zera esan du, epaiketa, egoera hobeagotan, egin daitekeela Euskal Herrian bideokonferentzi bidez, erabat onartu beharrean epaiketaren anulitatea. Gure pentsioekin jolastearena bezala, batasuna horren kontra dago erabat. Ondo aztertu ez gero egin nahi dutena, zera da, gure pentsioak gobernuak jestionatu beharrean enpresarioen eskuetan uztea nahi dute, eta horrela EEUUetako sistema bezala bukatuko genuke, gurea den eskubide bat enpresarioen eskuetan uztean. Honek bi gauza suposatzen ditu:

  • Empresarioaren agindutara jartzen zara, berarekin adostu behar bait daukazu zure jubilazioko pentsioa.
  • Publikoa pribatu bihurtzean inork ez dizu zihurtatzen zure jubilazioko pentsioa

Eta Zapaterok Frankismoarekin diferentzia bat egitearren, esaten du ez duela asamblearako legea bertan behera utziko, eta onartu egingo duela U21eko Batasunaren Bekeko bilera.

2006-01-11

Permalink 12:56:22, Atalak: euskaldunen sarea, 50 hitz  

Flipatzeko kotxea

kotxe modernoa

Benetan harritzekoa da Andik pasatu didan notizia. Jende aberatsarendako kotxe modernu bat atera berri dute.
kotxe

Lapurtzeko aukera polita da etxe faltan diren jendearentzat. Ze aberatsei bere mantxioak ezin lapurtu baina horrelako kotxe bat bai. je je!

Kabroi hauek ze ibilgailu ibiltzen dituzten ikusteko, klikatu hemen.

http://autodefentsa.debianzale.info/wp/

Permalink 10:29:26, Atalak: euskaldunen sarea, 91 hitz  

Teknologia berriak eta software librea

fon

Gurean orain Internetera konexioa eskenintzen duten wifi bidezko 2 empresa aurkeztuko dizuet. Bata Air bites da eta bestea Fon. Teknologia merkea da Wifi bidezko interneta, Adsl arrunt bat edukitzeak 60€/hilean balio bait du, timofonikaren esanetan. Jazzteleko eskaintza polita da baina kostukoa ere bai.

Beste teknologia hau ordea, pentsatzeko eta bizitzeko beste era bat da. Zerikusi handia dauka software librearekin. Zera esan nahi dut, teknologia eskutruk lortzen da guztien artean, baina horretarako zuk ere zerbitzu hori eskeini behar duzu (zure etxean adibidez) beste tokietan lor dezazun.

http://www.sarean.com/sarean/736 etik hartua

2006-01-10

Permalink 12:21:42, Atalak: euskaldunen sarea, 56 hitz  

Quaero bilatzailea

bilatzailea

Hona hemen Europak internetarako bultzatuko duen bilatzailea, Quaero. Yahoo eta Googlei kompetentzia zuzena egiteko jaioko da laister. Atzetik Frantziar gobernu eta Alemaniako gobernua dabiltza.

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=gaiak&data=2005-12-30&orria=024&kont=933

http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eitb24-zientzia-eta-teknologia-quaero--europako-bilatzaile-berria-sarean?itemId=D3159&cl=%2Feitb24%2Fnuevas_tecnologias

Permalink 12:16:52, Atalak: euskaldunen sarea, 43 hitz  

Txakurra gabonetan ere etxera bueltan

Benetan harritzekoak dira txakurra hurrititik etxera itzulitakoaren kondairak, eta hona hemen beste hoietako bat. Beste hau Katalunian jazo da eta txakurrak 20 km egin omen ditu, trenean eta guzti.

http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eitb24-bitxikeriak-txakur-batek-trena-hartu-du-etxera-itzultzeko?itemId=D2620&cl=%2Feitb24%2Fcuriosidades

Permalink 12:06:52, Atalak: euskaldunen sarea, 24 hitz  

Begira iezaiozu gure Bush jaunari.
bush
Katrinak izorratutako familiak kontsolatzeko, hara non jarri zaigun gitarra eskuan tejano bat kantatzen.

http://www.milinkito.com etik hartua

Permalink 11:49:02, Atalak: euskaldunen sarea, 144 hitz  

Lehenengo irratia euskeraz gazteleraz eta frantsesez Euskal Herriko 7 probintziatan

info7

Irratia hau internet bidez hasiko da eta gero satelite bidez hasiko dira emititzen. Idea nazionala dauka 7 probintziatan hedatzeko asmoz. Helburuetako bat irratia FMra zabaltzea da baina oraindik ez dauzkate behar dituzten baimenak.
info7
Atzo Azti-begia elkarteko kideek irratiak ibilbidea emisio berezi batekin hasiko duela iragarri zuten eta asteburua igarota, urtarrilaren 30ean, astelehenean, ohiko programazioari ekingo diotela. Programazioa lau ataletan banatuta dagoela agertu zuten: goizean magazina egongo da, gero informatiboak emango dituzte gazteleraz, frantsesez eta euskaraz, azken hizkuntza hau da gehien erabiliko dutena, gainera, eta azken atalean, kolaboratzaileak eta musika sartuko dituzte.

http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eitb24-komunikazioa-euskal-herri-osoa-hartuko-duen-info7-irratiko-programazioan-informazioa-lehenetsiko-dute?itemId=D4893&cl=%2Feitb24%2Fcomunicacion

http://www.aizunet.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=1609&mode=thread&order=0&thold=0&POSTNUKESID=b53f3ba17e287ead15a37f55f84bae34

http://www.aztibegia.net/

Permalink 11:31:38, Atalak: euskaldunen sarea, 51 hitz  

Munduko eski txapelduna mozkorra !!!

EEUUetatik beste notizi bat etorri zaigu, harritzekoa bai, laister alkolimetroak jarri beharko dituzte eskiko pistetan, errepideetan bezala. Mutikoeskialaria honek hori esaten bait du. EEUUetako txapelketa batean edanda hartu zuela parte.
Eta gainera zera dio harroputzkeriarekin:
Millerrek esandakoaren arabera, " edanda eskiatzea ez doa arauen aurka, arauek ez baitute horri buruz ezer aipatzen".

2006-01-05

Permalink 13:41:22, Atalak: euskaldunen sarea, 46 hitz  

Subcomandante Marcos Mexikon zehar

  Chiapas alde horietan ere hartu dute
erabakia. Ikusirik ezer gutxi egin
dezaketela Mexikoko gobernuarekin eta ohianeko herritako jende xumela
laguntze ko eta demokrazia partehartzailea bultzatzeko prozesuan dira.
Horretarako mexiko guztian zehar joango da moto baten gainean

 http://enlacezapatista.ezln.org.mx/

 martxa
   
Permalink 12:13:00, Atalak: euskaldunen sarea, 112 hitz  

Gaur lanpetuta ibili naiz, baina interesgarria iruditu zaidan horri bat sartzea bururatu zait. Hau da hain zuzen ere http://www.eremulauak.com/agenda.php bertan, hainbat kontzertu ageri dira kronologikoki ordenatuta eta nork joko duen non eta ze ordutan. Nahiko interesgarri iruditu zait esteka hau eta gomendatu egiten dizuet.
Gazteak gara bai eta horregatik aprobetxau behar ditugu orain dauden kontzertu, bestela zaharrak garenean nahikoa lan badugu EEUUtako agure honi gertatu zaion bezala. Gixajoa, munduko herrialde demokratikoenean horrelako gauzak gertatzen al dira?

Esan baita ere sarri web atari bat egiten hasiko naizela eta horregatik sail honetako albiste iturria pixkatxo bat murriztuko da.

Besarkada eta Musutxo bat hainbeste maite ditudan Maite, Ohiu eta Anartz-i.

2006-01-04

Permalink 09:55:22, Atalak: euskaldunen sarea, 24 hitz  

Gobernuko gure errege maiteak festa bat antolatu dute eta bertan festa bat eman zuten beraien lagun guztiak inbitatuz

erregeak

http://www.milinkito.com etik hartua

Permalink 09:15:16, Atalak: euskaldunen sarea, 25 hitz  

Apple beti inobatzen

ipod

Apple-eko orria bisitatu eta harrituta gelditu naiz. Aurretik jada norbaitek aipatu zidan bazeukala musika mp3 irakurgailu, eta diska bezela balio du, argazkiak eta informazioa gordetzeko.

2006-01-03

Permalink 13:30:51, Atalak: euskaldunen sarea, 33 hitz  

Ken Zazpi diska berriaren aurkerpena

Oñatiko Gazteleku aretoan eskeiniko du kontzertua Ken Zazpik, 22:30etan, atera duten diska berria aurkezteko. Hirugarren diska berriak gelditu denbora du izenburutzat.
Benetan gomendagarria Oñati gertu daukaten jendearendako momentu alai bat pasatzeko.

ken zazpi

Permalink 11:32:44, Atalak: euskaldunen sarea, 38 hitz  

Oskorri eta Kukubiltxo Gasteizen izango dira gaur

Ikuskizuna 19:00etan hasiko da Mendizorrotzako frontoian.

Oskorri eta Kukubiltxo
oskorri eta kukubiltxo
Haurrei zuzendutako ikuskizun polita
Ikuskizuna posible izateko, 30 aktore, musikari eta teknikari arituko dira lanean.
http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eitb24-kultura-oskorri-eta-kukubiltxo-gasteizen-izango-dira-gaur?itemId=D3623&cl=%2Feitb24%2Fcultura