Auzoko gazte eragileek (IA, Iduna, Ernai, Berbie, Segi eta Gazte Asanblada) kontsumismoaren inguruko elkarlana hasi
dute. Gai honekin elkarlanean hasteko tertulia-eztabaida eta truke-azoka prestatu dute gaurko 17:30etatik aurrera Karmelo plazan
Hasierako irakuketa bateratua:
Gabonek ez gaitzatela kontsumitu!
Urtero legez, gabonak iritsi zaizkigu eta honekin batera, ohikoa den bezala, kontsumismoa eta honek dakarren guztia.
Data hauetan beharrezkoak ez diren hainbat gauza pilatzen ditugu etxeetan, bai janari, jostailu, teknologia berri zein beste hainbat gauza. Jostailuei so eginez, sexistak eta belikoak ditugu gehienak, gurea ez den kultura batean hezitzen gaituztelarik.
Gainera, hauek eskuratzen zoro gisa ibiltzen gara, hara eta hona, zer kuntsumitzen dugun ere, erreparatu gabe.
Laburbilduz, gabonak enpresa eta multinazionalen tresna bilakatu dira, sentsurik gabeko kontsumismoara bideratzen gaituztelarik.
Guzti honen aurrean Santutxuko hainbat gazte eragilek truke azoka bat antolatuko dugu ostiralerako, bertan nahi ditugun gauzak trukatu, mailegatu, erakutsi, oparitu eta uzteko aukera emango dugu eta kontsumismoaren inguruko tertulia/eztabaida txiki bat prestatuko dugu.
euskalherria.indymedia.org tik hartua
Abenduak 23 ostirala 17:30etan Karmelo plazan
PDF-an jaitsi
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||