Artxiboak: Abendua 2005, 22

2005-12-22

Permalink 13:56:21, Atalak: euskaldunen sarea, 414 hitz  

Kaioa platafoma, software libre

2005eko azaroaren 17a, osteguna

Software Librea Lanbide Heziketako ikastetxeetan

Kaioa proiektua

Gaur Tknikan izandako bileran Kaioa plataforma aurkeztu digute.

Hitz gutxitan esateko, Kaioa sotware librean oinarritutako hainbat moduluz osatutako intranet/extranet sistema bat da, dokumentazioa eta workflow-ak antolatzeko balio duen plataforma bat. Edozein erakundek beharko luke horrelako tresna bat.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 13:40:03, Atalak: euskaldunen sarea, 618 hitz  

edonostia
Atzo [Herenegun] "Blogak eta Sare Sozialak" hitzaldian egon nintzen. Bertan CodeSyntax, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau "Libre Nabegatu" kanpainaren barnean egiten da. (Gorka Juliok Teketen blogean argitaratua, eta hona ekarri hango CC lizentziari esker.)

Larratxoko lokala aurkitu ondoren, sartu eta eDonostiaren lokalera joan nintzen. Hitzaldia berandu hasi zen baina baliabide materialak oso onak ziren, webkam, soinu estereoa, gelatik kanpo retropoiektoredun pantaila zuten 3 ordenadore etab. (nondik ateratzen da diru hau?¿)

=> Gehiago irakurri!

Permalink 13:05:03, Atalak: euskaldunen sarea, 388 hitz  

Exijentziarik gabe, mesedez!!!

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gabonetan ere euskararekin konprometitzea eskatu du. 'Euskarazko produktuak erosi' leloa hedatuko duen postala sortu du. Horrekin, "Euskal kulturako ekoizpenen eta euskarazko produktuen jatorrizko bertsioa erosiko dut lehentasunez" norbanakoen konpromisoa betearazi nahi du.

"Eguberriak garai aproposa dugu euskararen alde lanean jarraitzeko", adierazi du Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Egun hauetan produktu gehiago erosten ditugula kontuan izanda antolatu dute kanpaina berri hau. "Gure helburua ez da kontsumismoa bultzatzea, baina badakigu garai honetan ospakizunak eta opariak direla eta gauza gehiago erosten ditugula, eta uste dugu euskarazkoak lehenetsi behar ditugula, hizkuntzak balio erantsia ematen dielako", argitu du Mendigurenek.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 12:19:39, Atalak: euskaldunen sarea, 71 hitz  

Arrantzaleekin solasaldia dokumetala

"Filma emakumeengana ailegatu da batez ere"
Juan Bidegain, zinemagilea. "Rockall dokumentala lehen pertsonan dago grabaturik. Baina nire ahotsa Juan Bidegainez da inondik entzuten. Elkarrizketa mordoa daude: batzuk lehendik Ondarroan eginik eta beste batzuk arrantzaleei eurei Eskozian. Orduan, hitzei irudiak bilatu dizkiet esaten direnak islatzeko edo baieztatzeko. Arrantzaleen bizimodua islatzeko euren hitzak agertzea da onena, nire ustez (...) Hutsune hori (dokumentalak erakusteko zirkuituarena) nabarmena da. Batzuetan gogoa ematen du hurrengo lana erdaraz egiteko". 2005-12-22
Nontzeberri

Permalink 12:00:59, Atalak: euskaldunen sarea, 88 hitz  

musikherria

"Aniztasuna eta aukera berriak ekarri nahi dizkiogu musika panoramari"
Asel Luzarraga, MusikHerria diskoetxeko kidea. "Euskal Herrian inoiz baino talde gehiago dago, inoiz baino estilo gehiago..., baina ez dago mugimendu sentsaziorik. Zergatik? Komunikabide nagusiek nori ematen diote lehentasuna? SGAE lako elkarte pribatuen iragazkitik pasatutakoei. Besteak ikusezinak dira, irrati askeetan eta holakoetan ez bada. Nik uste dut gizarte osoaren baloreak daudela krisian, aspaldi-aspalditik. 80ko hamarkadan musika ezinegonaren bozgorailua izan zen. Mugimendua gelditu, baina orduko eredu neo-liberalak gero eta indartsuago dirau, eta denok makurtu gara haren legeetara". 2005-12-22
Nontzeberri

Iturria, Sareko Argia.

Permalink 10:36:01, Atalak: euskaldunen sarea, 43 hitz  

Maiatzak 22 Takonaren Euskal Eskola Publikoaren festa

Iruñeko Errotxapeako Patxi Larraintzar ikastetxeak antolatuko du 2006ko euskal eskola publikoaren festa. Maiatzaren 21ean Iruñeko Takoneran ospatuko da Sortzen-Ikasbatuazen eskutik urtero antolatzen den jaia. Herritik jaiotako eskola aukeratu dute lelotzat.

Sareko Argia-tik hartua

Gehiago:
Berria, Gara, Diario de noticias de Navarra

Azken erantzunak

Euskaldunen sarea

Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.

Abendua 2005
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

beñat razkin

sare euskalduna

Kontaktu formularioa

Euskaldunen sarea

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution