Gaur arratsaldean, euskadi irratiko mezularia saioan entzun dut berria. Frantzian, internet, egileen eskubide, fitxategien deskargak eta abar arautuko dituen legea prestatzen ari omen dira.
Kazetariak, inongo zalantza zirrikiturik gabe, ilegaltzat jo ditu internetik egiten diren fitxaketa jaitsierak, Frantzian "pirateriak" eragin dituen galeren dirutza egi borobiltzat jo du, berri horren iturria zein den aipatu gabe.
Kezkagarria egiten zait kazetariak, SGAE moduko erakundeak zabaltzen dituzten mezuen bozagailuak billakatzea. Espainiako legearen arabera, fitxategiak jaixtea ez da delitua. Internet aukera zoragarria eskaintzen du gai baten inguruan dauden eritzi kontrajarri edo ezberdinak ezagutzeko. Gehiago jakin nahi baduzue, arakatu sarea! Nik David Bravo-ren "Copia este Libro" gomendatzen dizuet, hainbat lekutan aurkituko duzue eskuragarri. Bufet almeidan ere argibide legal asko duzue.
Informazioa jaisteko kontu honi buruz, zuek, euskadi irratiko saio honetakook ere piratak al zarete zuen iturrietatik hartzen dituzuen albisteengatik?
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||