Mezua: Irrati digitala euskeraz

2005-12-19

Permalink 11:27:55, Atalak: euskaldunen sarea, 543 hitz  

Irrati digitala euskeraz

Aurreko astean elkarrizketa egin zigun BERRIAko kazetari batek, irrati digitala izan genuen hizpide. Erreportaia labur bat egin zuen irratia.com aitzaki hartuta. Elkarrizketako edukiak ekarri ditugu hona, eztabaidarako aproposak izan daitezkelakoan. Oihartzuna eman gura diogu gaiari, uhinetatik paperera, eta paperetik blogosferara. Ea jendeak ze iritzi daukan, podcasting fenomenoa ate joka ari zaigu eta.
irratia
irratiacom
-Bosgarren urteurrena ospatzen duzue. Gogoan al duzu nolakoa zen Internet euskalduna (orduko webgunea euskaldunak, zerbitzuak, komunikabideak euskeraz…)

Hasi berria, gauza gutxi zegoen euskaraz. borondate hutsa. Interneteko estrategia barik ikusten genuen euskalgintza osoa. Medioetan ere, umezurtzak ginen euskaldunak.
Guk horregatik, irrati libreen eredua jarraituta, modu libre batean Interneten egiteari ekin genion, do it yourself, badakizu.

[Gehiago:]

-Zertan aldatu da azken 5 urte hauetan?

Orain, euskaraz hitzegin daitekeen taberna bat ere bada Internet. Euskaraz eskatu, kontsumitu, barre egin, jolastu, solastu, txantxak egin eta gogoeta. Taberna handi bat da Internet, eta musika altu dagoen arren, edo dagoelako batez ere, gustura sartzen gara.

-Eta Irratia.com bera, zertan aldatu da hasierako proeiktutik?

Egokitu egin da, Interneten garapenari esker. Gogoa orduko bera dugu, egin behar dela, jarraitu behar dugula sortzen, segitu behar dela gauzak egiten, publikoki eskaintzen, gure kultura digitalizatzen.

Internet hazten ari den bezala, asko ikasten da. Guk uste dugu, irrati onenen pare ari garela, ordu gutxiagoz hori bai. Nahiz eta borodante on askoko proiektua den gurea, proiektu militante bat -ez baikara honetatik bizi- teknologiarik onena darabilgu, Interneten hori posible delako gaur egun. Programa onenekin egiten ditugu gure irratsaioak, eskaintzen dugu gure jarioa… software libreak -eta sareak orohar- horretarako beta ematen digu euskaldunoi.

-Estatu Batuetan podcast formulak milioika zaletu eskuratu ditu, arrakastatsua izaten ari da euskal blog irakurleen artean?

Ari gara, astiro goaz, baina aukera daukagu. Galdetuiozu Euskadi irratiko edozein kazetari funtzionariori eta ez du jakinen zer den podcast. Blogarion artean, ari gara, apurka apurka… badakigu jakin etorkizuna hor dagoela, eta gure jarioa jadanik entzuten da mp3 entzungailu txikietan. Eskaintza hor dago, etorriko dira hemendik 5 urtera, adituarena egiten EITBko sasi jakintsuak oro, eta orduan hasiko dira horretan diru piloa inbertitzen -gastatzen-, webarekin oraintsu egin duten moduan.

Ordurako, auskalo zertan ibiliko garen besteok.

-Oraindik euskeraz (Interneten) existitzen ez diren gauzetatik, zein da zure ustez beharrezkoena?

Euskaldunak behar ditu Internetek. Euskaldunok modu normalizatuago batean Internet erabiltzean, konturatuko garen zer behar dugun, zeren beharra somatzen dan. Baina, gutxi batzuen ahaleginari esker ari gara, gero eta software gehiago dugu euskaraz, gero eta gune gehiago, gero eta gogo gehiago. Aspaldi dago idatzia, denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman ez dezaten. Interneten eta euskaraz, lema berdina da…

-Ospatu duzuen topaketaz gain, besterik prestatu al duzue urtemuga dela eta?

Zer egin pentsatzen ari gara, eta gure entzule eta irakurleen iritziak ere gura ditugu. Baina ari gara bai, ez gara efemeride hutsean geratuko, beti dagoelako zeregina Euskal Herri honetan, baina jarraituko dugu antolatzen eta iragartzen.

-Bestela ere, zuena bezalako urratsek, informazioaren autobidea sortuko ez badute ere, euskarari bidea egingo al diote sarean?

Hori laguna, euskaldunon esku dago. Ez dezagun pentsa hirugarrenek egingo dutenik, edo guk egiten dugu edo ez du inork zugatik egingo. Euskaldunon urratsak horrelakoak dira, une honetan denok gara Etxepare, denok daukagu jalgi hadi dei horri erantzuteko erantzukizuna. Baina ari gara, eta ari garenez bizi gara… biziko gara!

Gaztelumendi.org tik hartuta

———————————————–
Klik bikoitza blogean irakurria: Podcast: urteko hitza Estatu Batuetan
________
Memoria digitalaz egindako saioari buruzko elkarrizketa BERRIAn.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Euskaldunen sarea

Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

beñat razkin

sare euskalduna

Kontaktu formularioa

Euskaldunen sarea

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution