Mezua: Andoni Egaña irabazle

2005-12-19

Permalink 08:35:03, Atalak: euskaldunen sarea, printzipala, 578 hitz  

Andoni Egaña irabazle

Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Andoni Egaña Irabazle BEC-en

Iban Arantzabal ¦ BEC ¦ 2005-12-18 ¦ 20:13 ¦ Kultura

Txolinduta dagoela esanez hasi du Benardo Mandaluniz aurkezleak, begiak puztuta. Zortzi bertsolariek ere halaxe jarraitu zuten bertsoak hartu duen entzuteaz-eta. Izugarria BEC-ekoa. Andoni Egaña nagusi eta bigarren Unai Iturriaga.

[Gehiago:]

Jon Maiak bota zuen puntuan ia BEC-eko batasuna nork ez duen igarri kantuan eta errematatu ari gara etorkizunari eta Euskal Herrian.Izan ere, ez da makala bertsolari eta bertsozaleek lortu dutena. Bertsolari elkartea ere mundial. Gipuzkoarren plaza izatetik Euskal Herriarena izatera pasa da, da! Ez dakigu euskal hiririk baden, baina Labegaraiek utzitako basamortua euskaldunek bete zuten.

Gogor, kalitatez, jendetzaren aurrean kemena eta indarra erakutsiz jardun zuten. Bertso entzule guztioi barrenak astintzen, mailuaz danbaka, begiak behin berriz bustiaraziz. Edozein ermita auzotan zaila bada, zailari erraz aurre eginez Euskal Herri osoarendako esanean. Bai, Euskal Herri guztiarendako, ze atzokoak naziogintzatik ere bazuen.

Hasi gara, Barakaldotik, euskararen herria egiten. Honela kantatu zuten. Bereizten gaituen politikari esker / honek batu egiten gaitu / eta zer egun eder. Gauza handia ez beraz, / baina bagara zeozer.

Txapelketatik asko izan du aurtengoak, baina nagusitik gehiago. Eta irabazlea? Irabazlea ez da inporta, bueno, azkenengo geratu zirenetatik banuen maiteago bat...

Hala ere, atzo denok irabazi genuen, horren erakusgarri biharko prentsa euskaldun eta baita erdalduna ere, seguru!. Zorionak 8 bertsolariei.

Informazioa oso ondo eman dute bertsozale elkartekoek eta makina bat irakurgai izango da webguneetan, esaterako hemen: www.txapelketanagusia.com

Eta zuk? Zelan ikusi duzu zuk?

Erantzunak

Zorionak Euskal Telebistari

Joxe Aranzabal ¦ 2005-12-18 ¦ 21:03

Nik telebistan ikusi dut txapelketa, tarteka: goizean hasiera, eta arratsaldean hasiera eta bukaera. Eta esan beharra dut, erretransmisioari dagokionez, Euskal Telebistak sekulako lana egin duela: errealizazio dotorea eskaini digu, aberatsa, dinamikoa, eta ondo lagunduta hitzetan. Sekulakoa, kontuan hartuta zein zaila eta estatikoa den, berez, bertsolaritza. Zorionak, beraz, Euskal Telebistari.

Eta, nola ez, zorionak Andoni Egañari eta gainerako finalistei. Eta baita Bertsozale Elkarteari ere, final gogoangarria izan baita.

Erantzun honi

Re: Zorionak Euskal Telebistari

Sustatu ¦ 2005-12-18 ¦ 23:58

Gauez Julio Ibarra eta Jon Sarasua ETB2n: euskaraz ez dakitenei bertsolaritza hurbildu nahiean, bertsoak azpitituluekin ageri dira eta bertsoen azalpenak gazteleraz eman dituzte.

Erantzun honi

Olatuen gainean surfeatzen

Eneko ¦ 2005-12-18 ¦ 23:27

Guztiek bezala, oso ondo ibili da Unai Iturriaga gaurkoan, eta goizeko saioan hamasei urte pasa ta gero Bizkaian dago txapela amestu eta kantatu badu ere (egia esan, Igor lagunaren buruan ikusiz), bazkaldu ondoren BEC-en sortu diren olatuen gainean surf egin du Andoni Egañak txapelaren bila.

Guztiok bezala surfeatzen, amesten, gozatzen,... egun batean gutxienez.

Antolaketa oso ona eta saio izugarria!

Erantzun honi

Bertsolariak eta finaleko puntuak

Sustatu ¦ 2005-12-18 ¦ 21:45

Finala: BARAKALDO. 2005-12-18

BERTSOLARIAK eta PUNTUAK

Andoni Egaña Makazaga: 1796.5

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza: 1746

Bi bertsolari hauek gainerako azken lana izan dute: Binaka, gaia emanda 4na bertso zortziko txikian./ Binaka, gaia emanda 3na bertso Iparragirre abila dela doinuan./ Bakarka, kartzelako lana: Hitza gaitzat emanda bertso bat bederatzi puntuko motzean./ Gaia emanda 3 bertso doinu eta neurri librean.

Ondoren horrela sailakatu dira:

Maialen Lujanbio Zugasti: 1206.5

Amets Arzallus Antia: 1206.5

Igor Elortza Aranoa: 1174

Sustrai Colina Acordarrementeria: 1171.5

Aitor Mendiluze Gonzalez: 1156

Jon Maia Soria: 1156

Informazio gehiago txapelketanagusia.com

Erantzun honi

Erantzun artikulu nagusiari

Bilaketa

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

Bestelako eskolak izan ditugu gaurkoan (5 erantzun)
Sodoku jokoa euskaraz (5 erantzun)
Zer da berriena, beroena, puntakoena Interneten? (4 erantzun)
Kafe Antzokiak 10 urte (4 erantzun)
Woody Allenek Gasteizen joko du datorren ostiralean (4 erantzun)

Azken erantzunak

Re: Zorionak Euskal Telebistari Sustatu ¦ 2005-12-18 ¦ 23:58
Olatuen gainean surfeatzen Eneko ¦ 2005-12-18 ¦ 23:27
Bertsolariak eta finaleko puntuak Sustatu ¦ 2005-12-18 ¦ 21:45
Zorionak Euskal Telebistari Joxe Aranzabal ¦ 2005-12-18 ¦ 21:03
Asteazkenean ala ostiralean? metaltrainer ¦ 2005-12-18 ¦ 08:16

Publizitatea

.....
Goiena eta CodeSyntaxek kudeatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz.
Softwarea: Zope eta Squishdot.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Euskaldunen sarea

Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

beñat razkin

sare euskalduna

Kontaktu formularioa

Euskaldunen sarea

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution